Euskal Herriko lehen liburugileak
Txinatik heldu omen ziren VI. mendean lehenengo idazlan inprimatuak, baina 1441 urtea arte, europarrek liburuak eskuz egiten jarraitu zuten. Data horretatik aurrera, ordea, giza-jakintzaren zabalkundeak egundo ez bezalako bultzakada izan zuen, Gutenberg goitizenaz ezagutzen dugun Johannes Gensfleisch alemaniarrak inprimategi modernoa garatu zuenean.
Euskal Herriko lehen moldiztegia Arnaldo Guillermo Brocario inprimatzaileak zabaldu zuen Iruñean 1492an, Gutenbergek inprimategia asmatu eta mende erdi geroago. Deus gutxi dakigu Brocarioren jatorriaz. Batzuek Maguntziakoa zela eta beste batzuek Madrilgo Alcalan jaioa zela diote. Agramontar eta beamontarren arteko gerra zibila hasi bezain laster, Iruñetik Logroño aldera joan zen ihesi. Hantxe finkatu zen betiko, heriotzak 1523an eraman zuen arte.
Garai hartan, beste euskaldun batek, Frai Joan Zumarraga durangarrak, inprimategia unibertsalizatzeko lehendabiziko aurrerapausoa eman zuen, Gutenbergen asmakaria Ameriketara eramanez. Zumarraga Mexikoko apezpikua zen orduan, eta era guztietako eragozpenak gaindituz, 1533an Espainia Berriko lehen moldiztegia zabaldu zuen. Inprimategi hartatik atera zen aurreneko liburua bere Breve y compendiosa Doctrina Christiana en lengua castellana y mexicana izan zen.
Euskal Herriko bigarren inprimatzailea Migel Egia izan zen, Brocarioren suhia, alegia. Lizarran zabaldu zuen moldiztegia 1546an, baina bi urte geroago, hiru liburu plazaratu ondoren, Lizarrako moldiztegia utzi eta Madrilgo Alcalan finkatu zen fortuna hobearen bila.
Lizarrako moldiztegia
Handik aurrera, Adrian Anvers arduratu zen Lizarrako moldiztegiaz. Urte batzuren buruan, Lizarratik Iruñera eraman zuen inprimategia. Anversen inprentatik 30en bat liburu plazaratu ziren: zaldun alderraiei buruzko istorioak, Boscan eta Garcilasoren olerkiak, Nafarroako Gorteetako lege-liburuak... eta Euskal Herrian euskaraz inprimaturiko lehen liburua: Antso Elsoren Doctrina Christiana izenburukoa, 1561 urtean Iruñean plazaratutakoa.
Zoritxarrez, ez da aurkitu Elsoren liburu haren alerik, eta ondorioz, Euskal Herrian inprimaturiko euskarazko lehen idazlanak Joan Perez Betolazaren Doctrina Christiana eta aditu batzuen ustez Garibairena izan litekeen Refranes y sentencias izenburukoa dira. Lehenengoa Bilboko Pedro Ybarraren moldiztegiak plazaratu zuen, eta bestea Iruñean, Matias Mares inprimatzailearen etxean argitaratu zen.
Honen aurretik, Pedro Borgoña soldaduak eta Tomas eta Pedro Porralis aita-semeek hartu zuten bere gain Iruñeko moldiztegia aurrera ateratzeko ardura. Maresek Bilboko lehen inprimategia zabaldu zuen 1577an; eta 1598an Iruñean.
Gipuzkoako lehen moldiztegia Iruñean inprimatzea galarazirik zeukan Pedro Borgoñak zabaldu zuen 1585ean. Iparraldeko lehen moldiztegia, berriz, Baionan zabaldu zuten 1642 urtean, Arabako lehenengo inprimategia baino ia mende bat lehenago.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Trump presionará este lunes a Netanyahu en Mar-a-Lago para que el plan de paz en Gaza pase a su segunda fase
El juzgado archiva el caso contra el lotero de Lugo acusado de simular un robo de 400.000 euros
Intel cierra la venta de acciones a Nvidia y culmina la reorganización del capital con SoftBank y el Gobierno Trump
El Gobierno ha derivado a un millar de menores migrantes desde Canarias con la reforma de la ley de Extranjería
Lo más visto
- Europa entra en estado de alerta ante la embestida estratégica de Trump
- La larga sombra del hijo único: China paga con una crisis demográfica su mayor experimento social
- Los grandes derrotados del Gordo de Navidad de Villamanín, 15 jóvenes de entre 18 y 25 años: “Hoy hemos perdido amigos”
- ¿Qué pasa si uno solo de los ganadores del Gordo de Villamanín decide denunciar?
- El giro del PP con Vox: de prometer no gobernar con la extrema derecha a normalizarlo tras el resultado en Extremadura




























































