"Hurrengo diskoa sarerik gabeko jauzia egingo dut"
Jabier Muguzaren (Irun, 1960) ibilbidea ez da makala. Zarama, Imanol edota Kortaturekin kolaborazioak egin eta gero kantautore lanari ekin zion 1989an eta egun sei disko ditu kalean. 2000. urtean Les Mécaniciens sortu zuen. Joxe Ripiau taldearekin ere aritua da. "Nire karrera sinesgarria dela uste dut", dio Muguruzak. Paul McCartneyk Liverpoolen sortu zuen eskolan egona da eta bertako esperientzia Liverpool-Gernika zuzeneko diskoan islatu du, 12 abestiz osotua.
Galdera. Zein da zure lan berriaren ekarpena?
Erantzuna. Diskoak baino niri aportazioa bertako esperientziak eman dit, gonbidapena jasotzeak berak. McCartney eskolan nire lana aztertu eta nire errepertorioa landu behar zutela, hori asimilatzea izan zen lehen lana. Gero abestiak aukeratzearena etorri zen, kontuan hartuz hangoa pop eskola dela.
"Euskal kantagintzan erresistentzia handia dago gauza disonanteak entzuteko"
"McCartney eskolan nire lana aintzat hartu behar zutela asimilatu behar izan nuen"
G. Liverpooleko eskolako ikasleek hartzen dute parte diskoan. Nola moldatu zarete elkarlanean?
E. Zazpi musikari eta hiru korista daude taldean. Ingelesak, norvegiarrak gehi katalan, iparramerrikar eta hegoafrikar bana. Norvergiar neskak, esaterako, primeran ahoskatzen du euskaraz. Martxoan hasi ziren errepertorioa lantzen, ni maiatzean bertaratu nintzen, astebetean prestatu genuen dena eta orduan diskoa sortzeko ideia etorri zitzaidan.
G. Beraz, Liverpool Institute for Performing Arts eskolan ez dira diskoak grabatzen, ezta?
E. Ez, hau nire iniziatibaz egin da. Uste dut horrela burutzen den lehen aldia dela eta horregatik ohiartzun handiagoa izan du.
G. Zerk harritu zaitu gehien Liverpoolen?
E. Eskola barruko zein kaleko mobida, klubetan, sekulakoa da. Adibidez, nirekin aritutako pianojoleak badu bere blues taldea. Beste taldekide batek jazz kantari batekin jotzen du.
G. Ba al dago musika-eskolako eredu hori inportatzerik?
E. Beno, ideia batzuk bai, adibidez, eskolako espiritua. Perfil psikologikoari asko begiratzen diotela esaten zidan Arthur Berstein zuzendariak. Harrokeriaz sartu nahi duenak zail dauka eta hori gero lan egiterakoan sumatzen da. Oso giro lagunkoia dago. Eta irakaskuntza integrala da, oso aberatsa. Zera diote, hezkuntza ez dela bakarrik instrumentu bat zortzi ordutan jotzea. Han bat-batean, bateria jolea koristentzat moldaketak egiten hasten zen, eta norvegiarrak bateria jotzen zuen.
G. Beraz, Liverpool-Gernika disko berezia da zure karreran?
E. Ezberdin samarra, bai. Kantak, doinuak, nire ahotsa mantendu egiten dira baina koristak askotan sartzen dira.
G. Hemendik aurrera aldaketa dator zure ibilbidean?
E. Nire asmoa aldatzea da. Oraindik agian goiz da esateko baina hurrengo diskoa sorpresa handi samarra izango da askorentzat. Batzuk pentsatuko dute Liverpoolen egonagatik datorrela aldaketa baina ez da hala. Hori bai, aldaketak zera ekarriko dit: erabat biluztea, kitarra soil batekin arituko naiz. Gitarra klasikoa eta akustikoa. Sare gabe jauzi mortala izango da hau.
G. Berritzailea omen zara. Zaila tradizioaren etiketa kentzea euskal kantautorea izanik?
E. Egia da badagoela handicap hori. Euskal Herrian bada oraindik tradizioari erabat lotuta dagoen jendea, kantagintzaren mundukoa. Tradizioa ederra da, baina oso erresistentzia handia dago gauza disonanteak entzuteko. Disonanteak musikalki.
G. Enegarre postala kanpoan banatu da World Music zirkuituan sartzeko asmoz. Eragingarri gertatu al zaizu?
E. Bitxikeria moduan esan dezaket Finlandian 35 disko saldu direla. Banekien banaketa ezinbestekoa zela ondoren kontzertuak emateko baina, era berean, jabetu naiz horrek ez duela gero Estatutik kanpo zirkuitua izatea ziurtatzen. Pozik nago aurrepausuarekin baina oso zaila da euskal kantautore batentzat kanpora irtetea. Gu ari gara, dena den, disko-ekoizpenaren %40 Euskaditik kanpo saltzen eta hori ikaragarria da. Ez da bide samurra baina jarraituko dugu. Hurrengo diskoa ere Resistencia etxearekin plazaratuko dut.
G. Idazle ere bazara. Zer deritzozu disko-liburu formatoari?
E. Baliteke apustu hori salmenten inguruan dagoen arazoari aurre egiteko izatea. Agian produktu erakargarriagoa eskaini nahi da, pirateatu ezin daitekeena. Disko-liburuak badu beste plus bat.
G. Antzezlan batentzat musika konposatu duzu lehen aldiz, Hika taldearentzat.
E. Betidanik izan dut buruan umeentzat gauzak egitea. Nire ametsa izango litzateke diskoetxe txikia irekitzea nire gustuko gauzak kaleratu ahal izateko umeei zuzenduak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.