Bizitzaren bide erdian
Oihan nabarra liburuarekin Luis Garde Iriartek 2003. urteko Euskaltzaindia-BBK poesia saria irabazi zuen. Danteren poesiaren itzalpean infernura jaitsiera nabaria agertu du: "Bizitzaren bide erdian / hiribarru ilun ilunean hain nahasita nenbilen / ezen ez bainuen nabaritzen gizabiziaren aztarnarik".
Etsipen puntu honetan hasten da hiru zatitan banatua dagoen hausnarketa. Tonu epikoa eta luzea badu ere, epikoegia nire gusturako, badu joskera nabarmena, kontaketa, intertestualitatea eta ironia biltzen dituena.
Poesia fina idatzi du Gardek, zuzena. Badu egunerokotasunaren ukiturik, baina egunerokotasuna bat-batean bihurtzen da beste zerbaiten sinbolo nagusia: mundua ulertzen ez duen gizakiak hitz egiten digu eta "hutsen zerrenda" osatzen du, bizitzak dituen moldeen bidean.
Oihan nabarra berez, hiru oihan dira, geroago eta etsituagoak: Harrizko oihana, Hareazko oihana, eta Saihesbideak.
Beti ere, Danteren intertestuak moldatzen du esanahia. Lehen zatiak gaurko hiri erraldoiaren noraeza adierazten du; bigarrenak, "ilundu aitzin / abaildu zara mendebaldeko auzoetarantz", eta bidaia proposatzen da irtenbide gisa, baina paradisura heltzen den neurrian indarrik gabeko paradisua da aurkitzen dena. Hirugarrenean norberaren esperientziaren denbora aldarrikatzen du Gardek: "Denbora ez da lineala / denbora ez da errepikaria / Bizi izandako denbora / idazten ari naizen liburua da". Eta konstatazio horrek eman dio zentzu nagusia egindako bideari.
Idazketa pertsonala da Garderena, sinbolo nagusiak erabiltzen dituena, eta hausnarketa sinbolo bihurtuz bilakatzen da bere poesiaren sena.
Luis Garde: Oihan nabarra. Euskaltzaindia / BBK Fundazioa. Bilbao, 2004, 70 orrialde. 4 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.