_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Hizkuntza bat lege bila

Euskarazko testu juridikoak sortzeko lanak aurrekaririk ezaren oztopoa gainditu behar izan du azken urteotan

Euskara legez kanpo bizi izan da duela ez urte asko arte, eta ez frankismoaren debekuarengatik soilik. Salbuespenak salbu, ez du inolako presentziarik izan Justizia administrazioan eta hark oinarri dituen idazkietan: legeak, kodeak, araudiak eta jurisprudentzia. Ildohorretan, itzulpenak eta legeari buruzko testuak euskaraz sortzea ezinbesteko eta oinarrizko urratsa dira hizkuntzaren normalizazioak ondorio praktiko gutxiko suposizio teorikoa izateari utz diezazion botere judizialaren eremuan. Hiru erakundek -Deustuko Unibertsitatea, EHU eta Eusko Jaurlaritzak- zeregin hori hartu dute bere gain, bide horretan oztopo ugari gainditu behar izan dituztela.

Halakoen artean lehenbizikoa iraganeko erreferentziarik eza da. Deustuko Unibertsitateko irakale eta euskaltzain Andres Urrutiak gogora ekarri duen bezala, aurrekari historikoak egon badauden arren, oso mugatuak dira. Aurrerakari horien adibiderik hurbilenak Orixek itzuli zuen 1947ko giza eskubideen deklarazio unibertsala eta Eusko Jaurlaritzak Bigarren Errepublikan argitara eman zituen aldizkari elebidunak dira.

Hutsune horren ondorioz, itzulpengintzaren konplexutasuna handitu egiten da eta terminologia egokia aurkitzea erronkarik nagusienetarikoa da. "Ahal denik eta begirunerik handienarekin egiten saiatuko gara, neologismo ulertezinak ekidinez", nabarmendu du Deustuko irakasle Santiago Larrazabalek, Urrutiarekin batera aste honetan unibertsite horretan bertan egin duten itzulpengintza juridikoari buruzko sinposiaren antolatzailea. Arazo horri gehitu behar zaio Euskal Herrian indarrean dagoen sistema juridikoak zuzenbide erromatarra duela oinarritzat, latinezko errokoa eta, hortaz, desberdina euskarazkoaren aldean.

Errealitate horren aurrean, Larrazabal eta Urrutiak uste dute lan terminologikoa bi unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzaren artean elkarlanean eta kontsentsuaturik egin behar dela, bai Justizia eta bai Kultura Sailarekin, hala nola Euskaltzaindia eta Foru Aldundiekin batera. Horrela egiten ari dira eta emaitzak begi bistakoak dira. "Gaur egun guztiek 'administrazioa' esaten dute eta ez 'ardularitza'. Duela 20 urte hori ezinezkoa zen", nabarmendu du Urrutiak.

Gabezirik handienak legedi nazionalari dagozkionetan ikusten dira, autonomikoak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratzen baitira Euskadi eta Nafarroako aldizkari ofizialetan. Hutsune hori betetzeko konponbidea 90eko hamarkadaren erdialdean hasi zen gorpuzten Deustuko Unibertsitatean. HAEEren -Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea- babesarekin, Euskara Juridikoari buruzko mintegia eratu zuten Eusko Ikaskuntzan. Haren ahaleginari esker, doktore elebidunak trebatzen hasi ziren, lehendabizi eskuliburuak itzuli edo Zuzenbide arloko ikasmaterial berriak sortzeko, eta gero liburu horietan aipatzen ziren legezko testuak itzultzeko. 19 eskuliburu eta 8 lege-testu -tartean Kode Penala eta Kode Zibila, azken hau aste honetan bertan aurkeztu den lanik handiena- dira iaztik EHUren laguntza duen egitasmoaren emaitza.

Unibertsitate publikoak Deustukoak duena bezalako saila ere badu eta 2003an ituna izenpetu zuen Justizia Sailarekin lege-testuak itzultzeko. Akordio horren arabera, EHUko zenbait irakasle sail horrek berak aukeratutako lege eta araudi katalogo baten euskarazko bertsioa prestatzen ari dira.

Lanaren oinarria itzultzaile batek egindako zirriborroa da, unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko eta Euskara Zerbitzuko irakasle talde batek taxutuko duena. Guztien ekarpenak gogoan hartuta, abiapuntutzat erabiliko den datu basea sortuko da gero. Ildo honetan, teknologia berrien erabilera da, Urrutia eta Larrazabalen iritziz, euskara juridikoak gainditu beharreko hurrengo erronka.

Frantziako iraultzatik hona

XVIII. mende amaierako Frantziara jo behar dugu euskarazko testu juridikoen hastapenen bila. Jakobinoen joera zentralistak nagusitu aurretik, 1789ko Iraultzaren hasierako deklarazioa Frantzian mintzo ziren hizkuntzetara itzulita zabaldu zen, euskara barne.

Euskara juridikoaren bigarren mugarria XIX. mendearen erdialdean dago, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Garai hartako batzar-agirietan testu elebidunak idazten zituzten.

Mende erdi geroago, Aita Hipolito Larrakoetxeak lege-kode baten euskarazko bertsioa osatu zuen lehendabiziko aldiz. Zuzenbide kanonikoaren itzulpen hau ez sen argitaratu 80ko hamarkada arte, eta ordurako beste bertsio zaharberrituago bat zegoen indarrean. Larrakoetxeak egindakoa izan zen, halaber, legegizon aleman baten seme ziren Grimm anaia abokatuen ipuin ospetsuen euskarazko bertsioa.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_