Ahotsik pertsonalena
Andolin Eguzkitzaren (Santurtzi, 1953-Bilbao, 2004) liburu bukatugabea eman du argitara Susak, adiskideari eta poetari egin diezaiokegun omenaldirik ederrena eskainiz. Haren heriotzak hunkitu egin gintuen, eta beraz ezin urrunetik irakurri poemak eta poemen eskuzko zirriborroak eskaintzen dituen liburu berezi hau.
Izenburu luzea du: Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki. Eta izenburuan badira poesia honek ekartzen dituen zenbait berri. Adibidez, kanpo mundua era poetikoz, sinbolismoaren ukituz, ikusteko modua, kanpoa eta barnea lotzeko ahalegina.
Ez dut ezkutatuko arazoak ikusten nizkiola Eguzkitzaren poesiari. Batzuetan oso erretoriko agertzen zitzaidan, biluztasun faltaz. Onartu behar da Juanra Madariagak hitzaurrean dioen moduan, errezitaldietan desberdin ematen zuela poesia hark, eta gogoan dut Liverpoolen entzun nuela errezitatzen.
Liburu honen aurrean baina, biluztasun hori garbiago agertzen dela aitortu behar dut. Buruan jarritako lau aipuek ere nabarmen utzi dute zein den poetaren bidea: hor dira gaiak, amodioaren garraztasuna, baina batez ere hor da erradikaltasun poetikoaren zantzua. "En cada mot m'hi jugo l'existencia", Miquel Martí i Polen bertsoa aipatzen duenak badaki lan egin behar duela, bere burua paper gainean jartzen.
Ahots pertsonala nabari da testuan, ni poetiko ia autobiografikoa, eta ahots poetikoaren hurbiltasuna nagusitzen da testuan, argi eta garbi. Kontrazalean agertzen den poema esplizitoegia iruditzen zait, baina testuaren neurria ere ematen du: "plazer anker baten" bakardadeak isuri du poemategiak, ilusioen garaia joan denean, eta beste mundu bat maitatzeko zalantzan gaudenean. Nitasun poetikoaren indar apalak agintzen du testuan. Egiaren bila abiatzen den nitasun poetikoren argia. Eta nahiz eta paralelotasunak agindu maiz, nitasuna agertzen denean egiten zait irudikorrago testua. Andolin Eguzkitzaren poesia beti izan da esperientzia poesia deitzen dugun horretatik hurbil, baina esperientzia isurtzen duenean, orduan egiten da benetakoagoa poemaren indarra.
Andolin Eguzkitza: Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki. Susa. Zarautz. 2004. 62 or. eta gehigarria. 10 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.