Mundua hizkuntza denekoa
Asko estimatzen nauen adiskide batek beti gogoratzen dit zein den literatur kritikaren oinarria. Bere ustetan, bada desberdintasun garbia filologo eta literatura irakurtzen dugunon artean. Literaturara dedikatzen garenok interpretazioaren bideak aukeratzen ditugu nahiz eta aurrean dugun testuaren gainetik eta inoiz testua irakurri ere ez omen dugun egiten; filologoek ordea, ez dute besterik egiten, testua irakurri besterik ez, alegia. Guretzako testua aitzakia bat da, haientzako oinarria.
Adiskide horrek hain desberdintasun garbiak egiten dituenean, letra munduan garrantzia duen beste talde bat ahaztu du: itzultzaileak. Eta haiek, lehen-lehenik, filologoek bezala, testua irakurri egiten dute, oinarritzat hartu, eta gero, interpretazio munduan murgildu behar dute. Testua desitxuratzeko arrisku bi dituzte itzultzaileek begien aurrean, testuak dioena gaizki irakurtzea, eta gaizki interpretatzea, eta arrisku batean edo bestean jausiz gero, bestelakoa izango dute emango duten itzulpena.
Adiskidearen oroimena eta hausnarketa xumeok aste honetan bizi izan ditut Tarazonako Itzultzailearen etxean, Francisco Uriz gogoratuak sortu zuen eta Carmen Lópezek hain esku leunez zuzentzen duen etxean.
Bertan bildu ginen idazle bat, Pello Lizarralde 2003ko Euskadi Saria, zenbait itzultzaile bere ipuin bat, Un ange passe gogoangarria, Europako zenbait hizkuntzatara itzultzeko, eta gonbidatu gisa izan zen artikulu honen egilea.
Esperientzia aberasgarria izanez gain, beste zenbait zertzelada agertzeko modua ere izan da. Ez naiz horrelako lan-mintegi batean inoiz izan. Eta hasieran itzultzaileen arreta hitzetan geratu izan bazen, eta adibide bat jarriko dut. Nola itzuli "txapel gorria daraman polizia" poliziak txapelik -eta gutxiago gorririk- ez daraman hizkuntza eta errealitatera? Nola adierazi agur keinu xume bat - eta Lizarralderen lana, isiltasuna maite duenez, keinuz beterik agertzen da- keinuak maite ez dituen gizarte bati?
Zer dira nagusi testuaren indarra eta testuak agertzen duen literaltasuna edo hartzailearen munduak izango duen agerbidea?
Kultura, badakigu, ez da soilik hizkuntzan agertzen, edo bestela esanda, hizkuntza berbera izan arren, gaizki ulertuak sortzen dira gizartearen alde desberdinetan, beraz hizkuntzak itzultzen direnean, munduak ere itzultzen dira hizkuntza batetik bestera, eta maiz, hizkuntza bera hitz egiten dutenen artean ere. Hizkuntzaren eta munduaren artean kokatzen da itzultzailearen lana, munduak hizkuntzaren izena hartzen duen puntuan.
Mintegia egin zen tonu adiskidetsuaren barnean, luxutzat jo zuten itzultzaileek idazlearen partaidetza, eta, uste dut, halaxe hartu zuela idazleak ere itzultzaileen lana. Adiskidetasuna une oro zabaldu zen, eta baita ere partaideen arteko joera adeitsua. Nik Pello Lizarralde pertsona isil eta iluntzat nuen, baina bertatik bertara bestelakoa izan da bere portaera: barre zantzuak egin genituen berak kontaturikoarekin, badu mimikarako joera berezia (agian maisu izanak laguntzen dio horretan), eta horren bidez "pertso-a-naien" izaera hobeto ulertzen lagundu zigun.
Beti pentsatu izan dut idazlearen lana bakarreko lana dela, eta nolabaiteko aztoratzea izaten duela irakurlea haragiz eta jakin nahiez agertzen zaionean, ez berak aurrez asmaturiko irakurlea, baizik eta benetakoa, "pertso-anaia" mutila edo neska denez galdetzen diona, literaturan hain ugariak diren hutsuneak bete nahian.
Itzultzaileek ere eskertu zuten idazlea hain eskura izatea, zalantzak hain era erraz eta zuzenean testuaren egilearekin argitzea. Eta lana batera eginaz batek ikusi ez zuen galdera egiten zuen beste itzultzaile batek. Ipuina bost hizkuntzetan argitaratuko du Tarazonako Itzultzailearen etxeak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.