"Henrike III.ak jarri zion azken puntua Nafarroako Erreinuari"
Duela bi urte, Gentilen kronikak izenburua zeraman fikziozko nobela plazaratu zuen Karlos del Olmo idazle bizkaitarrak (Barakaldo, 1958), eta duela aste gutxi batzuk, Nafarroako eta Frantziako historia aldarazi zuen Henrike III.a -Frantziako IV.a- erregearen bizitza eta gora-behera politiko eta geoestrategikoak laburbiltzen dituen Henrike higanota eleberri historikoa eman du argitara.
Galdera. Zerk bultzatu zintuen pertsonaia historiko hau aukeratzera?
Erantzuna. Historiaren ezaguerak, batik bat. Hemen, Hegoaldean, Euskal Herriaren historia kontatzen denean, normalean, Hegoaldeko Nafarroaren banaketaz mintzatu ohi gara, baina ez dugu ezer esaten Nafarroako Erresumaren banaketari buruz. Nafarroako Erresumak Iparraldeko nafar lurraldeak eta Biarnoa batzen zituen Henrike III.aren garaian, eta halaxe jarraitu zuen Henrikek berak besterik erabaki zuen arte. Hegoaldeko historia ofizialak dioenaz gain, Henrike Albretek ezarri zion azken puntua Nafarroako Erreinu zaharrari, eta beste helburu nagusiago baten mesedetan ezarri ere: Frantziako Erresuma bereganatzea.
"Frantsesek astero oilaskoa jatekoa aukera izatea lortu nahi zuen XVI. mende amaieran"
"Nobela historikoan, gertakizunak non hasi eta non amaitu da arazo nagusia"
G. Frantsesentzat, oso errege onuragarria izan omen zen.
E. Frantses asko eta askorentzat, Henrike Albret izan zen Frantziako monarkiaren historian izan duten erregerik onena. Henrikek esaten zuen, bere helburua, frantses herritar guztiek astean behin oilaskoa jan ahal izatea zela. Harritzeko moduko helburua zen garai hartarako. Kontuan hartu behar dugu XVI. mendearen amaieran egindako adierazpena izan zela. Nolanahi ere, argi dago Henrike erregearen lorpenik handiena Frantziako Erresuma bateratzea izan zela, nahiz eta lorpen horrek Nafarroaren desagerpena ekarri zuen, izan ere, erregea helburua osorik lortu baino lehen asasinatu zuten. Erlijioen arteko gatazkei dagokienez, Henrike Albret erregeak lan handia egin zuen katoliko eta protestanteak elkarren ondoan bizi ahal zitezen.
G. Nolako eragina izan zuen Henrike higanotaren erabaki garrantzitsu hark euskaldunon geroko historiaren gainean?
E. Esan bezala, Henrike Albretek Pariseko tronua lortzeko asmotan erabaki zuen Nafarroa Frantziari atxikitzea. Ildo horretatik, ondoriorik zuzenena, Nafarroako Erresumaren desegitea izan zen, jakina. Baina horrekin batera, esan beharra dago, Henrike Albretek gogotik bultzatu zituela protestanteek hasitako euskalduntze eta itzulpengintza eskolak.
G. Toribio Altzaga Saria eskuratu zizun Aldi joana, Joana izenburuko antzezlanean ere, XVI. mendea eta Nafarroako Erresuma erabili zenituen aztergaitzat. Kasualitate hutsa al da?
E. Ez, noski. Antzezlana prestatzerakoan, hainbat material bildu nuen, eta jasotako agiri zahar haien guztien atzean, oso istorio jakingarria zegoela ohartu nintzen. Euskaldunon historiaren tarte hura ez zegoen aurretik euskaraz jasota, eta tarte hori betetzeari ekin nion jarraian buru-belarri.
G. Azken urteotan, eleberri historikoak gorakada izugarria izan du. Zein da, zure ustez, fenomeno honen arrazoia?
E. Aditu bati entzun nionez, bi baldintza betetzen dira gaur egun, gorakada hori esplikatzen dituztenak. Alde batetik, fikzioak gailurra jo du, eta idazleek historian aztarrika topatu behar dituzte sarri zer kontatuaren hariak. Baina horrekin batera, irakurle askok, irakurtzeaz gain, gero eta gehiago eskertzen dute bere buruak janzteko aukera izatea.
G. Ezinbestekoa al da eleberri historikoa irakurtzea eleberri historikoa idazteko?
E. Ez dakit, baina ni eleberri historikoen irakurle porrokatua naiz. Oso gustura irakurtzen dudan literatura da.
G. Ba al du mugapenik eleberri historikoa idazteak?
E. Arazo nagusia gertakizun historikoak non hasten diren eta non bukatu jakitea izaten da. Nire nobelaren kasuan, orduan gertatu zena deskribatzeko, Henrikeren gaineko istorioak kontatzeko, pertsonaia protestante euskaldun bat asmatu behar izan nuen. Berak kontatzen dizkigu garai hartako gora-behera guztiak.
G. Nolakoa da pertsonaia kontalari hori?
E. Henrike Albreten bizitza gertu-gertutik jarraitzen duen itzultzaile bat da, gizon anonimoa baina boteretik gertu dagoena. Protestantea denez gero, ez ditu beti begi onez ikusiko erregeak hartutako erabakiak. Henrike higanota San Bartolome gauean hasten da, non 30.000 nafar hil baitzituzten Pariseko kaleetan. Henrike Albret errege polemikoa izan zen, gonazale ospe handia zuena, eta Margot erreginarekin ezkondu eta Frantziako tronua eskuratu ahal izateko lau aldiz erlijioz aldatu zena.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.