Betikotasunaren artea
Hilarriek antzinako gizarteek hildakoei zioten errespetuaren berri ematen digute, bizitzaren iraunkortasuna irudikatuz
Ba al da keinu unibertsalagorik hildakoen kokapena seinalatzea baino? Harlauza ezartzea, hilarri bat zutik ematea, trikuharria muntatzea, mausoleoa eraikitzea... Gizakien sinesmen edo galderen lekuko dira hilarriak, eta aurreko zibilizazioetatik gelditzen diren aztarnak. Arte herrikoia ere bada, goitik behera aztertzea merezi duena. Baionako Lauburu elkarteak 30 urte inguru eman ditu hilarriak bilatzen, sailkatzen eta arakatzen; baina ez bakarrik iraganaz jakitun izateko, baita ere harria lantzeko ohitura gaurkotu eta indarberritzeko. "Hilarria lantzen ez duen herria hilda dago", dio Marcel Etchehandy elkarteko kideak.
1974an sortu zen Lauburu elkartearen jarduera etnografia, arkitektura eta ondare heziketara hedatu da. Marcel Etchehandy-k gauak eta egunak eman ditu hilarrien sinboloen esangura arakatzen.
Zenduei hilobia emateak gizatasuna du oinarri eta hilarri horietan dago une bakoitzean gizarteak izan dituen balioen islada. Etchehandyk dio nahikoak direla "gako edo giltza" batzuk, ehunka hileta-harrien sinbologia ulertzeko.
Lan hori aurrera eramateko ehunka argazki eta agiri zahar aztertu ditu. Ikertzaile honi "larritasuna" sorrarazten dio egungo gizarteak hildakoen omenez eraikitzen dituen oroigarrien balio sinboliko eskasak. Hilarri biribilak landatu dira dezente azken urteotan, baina inolako arte-sorkuntzarik gabe. "Den-denak berdinak egiten dituzte, bata bestearen aldamenean. Jendeak ez du irudi berririk nahi, antzinakoak baizik; kontu psikologikoa da, doluarekin zerikusia duena", azaltzen du Marcel Etchehandyk.
Gaur egun marmolarekin lan egiten duten euskal hargin gehienek modeloak errepikatu ohi dituzte, nahiz eta badiren artistak hilarrien sinbolo gaurkotuak sortzeko ahalmena dutenak; enkargurik ez dute, ordea.
Baratzeak
Honen aurrean, Lauburu elkarteak 15 bat hilerri-baratze sortu ditu: zutik ezartzen diren harri biribilez osoturiko kanposantuak dira, erabat loratuak, belarrez gainezka; ez dago harlauzarik lurrean. Egun ugaltzen ari diren horma-hilobiko kanposantuen aurrean aukera berria eskaintzen dute hilerri-baratzeak, baina lur eskasiak ere badu eragin franko arazo honetan. Etcheandyren oharra: "Gauzak berriz pentsatu egin behar dira, baita erraustearena ere".
Gogoeta eta ikerketa sakonak liburu mardulean bildu dituzte Lauburuko kideek. Les Stèles Discoïdales et l'art funéraire basque - Hil Harriak izenburuko argitalpena kaleratu du Elkarrek, frantsesez eta euskaraz, argazki eta agiri ugariz apaindurik. Gainera, hilaren amaieran bilera egingo dute Lapurdiko agintariekin, Larzabaleko etxe batean harri biribilei buruzko museoa zabaldu nahi baitute, Jose Miguel de Barandiaranek bideratu eta Lauburuk sakondu dituen lanak biltzeko.
Lauburu elkartea Lapurdin sortu izanak badu azalpen argia, izan ere, Euskal Herriko Iparraldean 2.000 harri biribil baino gehiago dago. Europa osoan ez dira 5.000tik gora. Horien artean, Elorrioko Argiñetako nekropolia balio handikoa da. Han dira VII. eta VIII. mendeetako harri biribilak, zaharrenak. Sinbologia astral garbia daukate.
Harri biribiletako sinbologi-multzoan elementu ezberdin ugari dago baina badira talde nagusi batzu: lauburua, landareak, eguzkia, ilargia, izarrak, ehiztariak eta abereak, beste batzuen artean.
Dudarik gabe, Baionako elkarteari izena ematen dion lauburua da ikurrik esanguratsuena. Euskal gurutzea esan zaio baino ez da halakorik. Zaharra da oso, duela lau mila urte ezagutzen baitzen. Ekintza ziklo eta etengabeko birsortzearen sinboloa da, bizitzaren betikotasuna irudikatzen duena. Euskal Herrian bereziki eguzki seinaleekin ageri da, ondorioz, eguzki sinboloa ere badela esan daiteke.
Eguzkiaren, ilargiaren eta izarren presentzia ere ohikoa da euskal oroitarrietan. Seinale eta sinbolo unibertsalak dira. Ilargiak, bereziki, bizitza heriotzari loturik dagoela adierazten du eta hau ez dela betikoa, sortze berri batez jarraitua baizik.
Landareek, antzera, bizia adierazten dute eta landarediaren zikloa betiko biziaren irudia bezala ikusten dute kristauek.
Ehiztari eta abereen gaia, bestetik, ezaguna da baita ere hispaniar-erromatar munduan eta Erdi Aro Garaian. Kristau kulturan, Jesukristoren bila dabilen arimaren sinboloa da ehiza.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.