_
_
_
_
Entrevista:IÑAKI IÑURRIETA | Idazlea | Gaiak

"Sekulako zama gainetik kendu izan banu bezala sentitzen naiz"

Iñaki Iñurrietak umorez beteriko liburua idatzi du Kuskue Tanden titulupean, badakizue Oteizaren liburu nagusiaren parodia egiten duen izenburua, eta irribarrea izenburuan bertan agertzen da. Ikasle talde bat hartu du narrazio gai eta demokrazia aroaren hasieran Euskal Herriko pertsona batzuek izan zituzten amets eta asmoak, beti ere utopiaren eta errealitatearen artean mugitzen direnak, astindu ditu bere nobelan.

G. Nostalgiaz beteriko nobela bat dela dirudi, estudiante garaietan ikusi eta lehen aldiz ikasitako bizitzan oinarri hartua. Baina parodiaren eta nostalgiaren azpitik, kronika hiritar bat idatzi du Iñurrietak?

E. Nostalgia? Beharbada kontalariaren jardunean, tarteka, suma daiteke nostalgia, bai. Niri dagokidanez, sekulako zama gainetik kendu banu bezala sentitzen naiz. Parodia bai, badago, baina Oteizak markatutako bidetik beti ere. Sekulako purrustadak bota zituen euskara batuaren kontra, berak irakatsi nahi izan zigun euskara; erdaraz, noski. Nire pertsonaiek oso ondo ulertu diote hori. Ez da harritzekoa, itzultzaileak izaki. Dena den, horiek eta beste hurbilketa modu asko ametitzen ditu Quousque tandem-ek, liburu irekia baita, poesia bezala irakurri beharrekoa. Hala dio Mario Onaindiak agertu berri den liburu batean, eta ados nago.

"Aurrera begira idatzitako eleberria ere bada, hasi berri den milurtekorako proposamena"
"Otehitza aurkitzeko ahaleginean, otehizketa saioak egiten dituzte pertsonaiek, mintzapraktika"

G. Zer asmo izan zenuen nobelaren oinarrian. Kronika ala kritika?

E. Neure bilaketa egin nahi nuen, asmatze lanaren bitartez. Horretarako, ikasle barbaro samar batzuk jarri nituen literaturaren urrin finenaren xerka. Ez da kronika, baina garai hura bizi izandako hainbati giroa ezaguna gertatu zaio.

G. Hitza nagusitzen zaio, esan dezakegu, narrazio osoari, umorearen bidetik, gazte talde baten pasadizoak kontatu dituzu eta ez dakit ez den hori ohiturazaletasun berri baten aztarna eta bidea....

E. Hitzekiko jolasa da osagai nagusietako bat, bai. Oteizaren bidetik, Otehitza aurkitzeko ahaleginean, otehizketa saioak egiten dituzte pertsonaiek; mintzapraktika, lehen esaten zen bezala. Atxagak dio euskararen poetika berri bat aurkitu behar dela. Nire pertsonaiek, euskara bere amets luzearen beharrean dela esaten dute. Hala ere, dena ez da hitz-jolas horietan agortzen.

G. Mundua aldatzera doan momentu batean hartzen dituzu zure pertsonaiak eta nora ez nagusi baten erdian, badira praktikotasunaren alde egiten dutenak, eta izpi berdearen bila abiatzen direnak, asmoaren eta ametsaren bidean errealitate nagusitzen al da?

E. Errealitatearen osagai dira asmoa eta ametsa. Amets-asmoek bultzatzen dituzte egunero Hauster, Gabin eta beste. Baita gu ere. Izpi berdea ere errealitatearen parte da, fenomeno atmosferiko bat. Eskoziako elezaharren arabera, hura ikustea lortzen duena bere eta besteen sentimenduak ulertzeko gai bihurtzen da. Beraz, animo, oraintxe gaude urtesasoirik aproposenean.

G. Literatura eta itzulpena, ideala eta egunerokotasuna berriro lanean, ez dakit galdutako tren baten nostalgiaz idatzitako nobela ote den hau.

E. Zer tren? Denbora luzean ibili naiz eleberria idatzi nahi eta ezinean, eta azkenean lortu dut. Lehen ez nintzen gauza, orain bai. Eta hemendik aurrera bide horretatik jarraitzeko asmoa dut.

G. Nik neuk, borobil-borobila ikusi ez badut ere, oso gustura irakurri ditut pasarte batzuk, batez ere umorezkoak, zer iritzi duzu umoreari buruz...

E. Ezin ditut imajinatu nire pertsonaiak tonu harpajole horretan ez bada. Nik ezagutu izan ditut horrelako tipoak, herri umore ukitu horrekin. Baina petsonaia denak ez dira tipismo horretan geratzen, batzuek hortik aurrera egiten dute, nik uste. Umore desberdina da Hausterrena eta Muthiko Alaiena, kasu. Hauena lotuago hitzekiko jolasari, harena bere egoerari, jardunari... Hausterren ibilerak ohiturazaletasun iruditzen zaizkizu?

G. Mundu galduari egiten zaion bisita da nobela edo beste asmo batzuekin idatzia duzu...

E. Zer mundu galduz ari zara? Atzera bakarrik ez, aurrera begira idatzitako eleberria da hau. Azkenean, hor geratzen zaie izpi berdea ikusteko esperantza Enrike eta Carmeni, hor dago Finnegans helburu izeneko proiektua. Milurteko hasi berri honetarako proposamena da "egin dezagun otehitz".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_