Galdera hotzen erantzun-eza
Badakigu bizitzak aurrera jarraituko duela, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Badakigu, jakin, lainoen hesia zeharkatzen duen eguzkiaren argia ikusiko dugula noizbehinka aurrerantzean ere, eguraldiari ezerk ere axola ez balio bezala. Eta gure burmuinera kantariaren ahots sakona, betiko geldituko zaizkigun doinuetan murgildua, itzuliko dela behin eta berriz, gizonaren irribarre baketsu eta sarritan tristearekin lotuta.
Imanoli azken agurra ematerakoan, aspaldi eta isilean eman zitzaion agurraz oroitu gara ezinbestean. Etxetik urrutiratzen ikusi genuen pixkanaka, gehiegi luzatuz joan den indar itsu baten poderioz. Bere bizitza mehatxupean jarri zutenek aitaren etxetik botatzea lortu zuten azkenik, Imanolek, bertso gogoangarri haietan bezala, berak aukeratutako etxea defendatu nahi izan zuelako soilik.
Zenbat denbora igaro da Imanolek bere bizitzan jasan zituen bi desterruen artean?
Duela gutxi urrunegi zirudien Donostiako polikiroldegi hartan eskaini zitzaion laguntzak eta han bildutako jendearen berotasunak. Asko izan ziren, Imanolek mehatxu higuingarri haiek jaso ondoren, hara joan zirenak, kantariaren askatasuna aldarrikatzeko eta bide batez beren amorrua adierazteko asmoarekin. Asko izan ziren, hala ere, hara joan ezezik, ezertxo ere esan ez zutenak. Eta zenbaitek polikiroldegian kantatu eta oihukatu zena kritikatzeko ere ausardia izan zuen, kantariaren bizitzaren gainetik beste eskubide eta balizko behar batzuk baileuden. Baina ez dira urrunegi joan garai haiek. Imanolek alde egin behar izan zuenean, zerbaiten haustura sentitu genuen.
Gero eta jasanezinago bilakatzen ari zen egoeran hura gure gizartearen amildegi etikoan beste beherakada bat zen, agian beste batzuk baino garrantzitsuagoa, beste batzuk baino sinbolikoagoa. Hainbeste abeslari folklorikoen artean, folklorikoak baitira gure abeslari asko, Imanol noizbait eskura genezakeen modernitatearen eta irekitasunaren ikurra zelako hein handi batean, kultura herriko plazara daraman bidera ez dela mugatzen erakutsi zigutenetako bat izan zelako.
Eta orain, bere gorputzak, bere gizatasunak ez bezala, ikaragarrizko ahuleziaren ondorioa agerian jarri duenean, galderen garaia ez ote zaigun heldu pentsatu beharko genuke. Buruz dakigu noren aurka bideratu gure egonezin osoa, Imanolen desterruak eragileak baititu, baina baita ere isilpeko laguntzaileak. Hala eta guztiz, berriz ere urrunegi dirudien Donostiako gau hartan eskaini zitzaion berotasuna behar bezala berritu dugun ala ez galdetzea agian ezinbesteko zaigu. Egin ahal genezakeen guztia benetan egin al genuen Imanoli etxeko gure fanatikoek zuzendu zioten fatwah hura gaitzetsi eta indarrik gabe uzteko? Horretarako ahalmen ofiziala dutenengandik ezer gutxi espero genuen arren, ez al zegoen modurik beste bide batzuk jorratu ahal izateko, gizarte honetan lokartuta diharduen hiritartasuna iratzarri eta mugitzen jartzeko? Zenbat denbora igaro da Imanolek bere bizitzan jasan behar izan zituen bi desterruen artean? Ulertzen dut hilotzaren aurrean hotzak direla galdera guztiak. Baina ez da bidezkoa hilobia estaltzen duen lurrari ahanzturaren lurruna gaineratzea.
Hurbiletik ikusi nuen azkeneko aldia Mario Onaindiari eskainitako omenaldian izan zen, duela urte erdi. Orduan Marioren omenez kantatu zituen hainbat abesti: ez genekien heriotzaren hazia hain erraz kutsa zitekeenik. Gazterik hildako gizon handi bati, patuaren ironia krudelaz, beste gizon gazte eta handi baten heriotza jarraitu zaio. Biak zeuden, gogora dezagun, mehatxupean. Galderen eta galeren garai honetan, zer geratzen zaigu, Imanol, gure agur mingarriaz aparte? Gizarte gisa benetan merezi al dugu eman zeniguna zure desterruaren truke?
Imanolen heriotzaren ondoren, badakigu, besterik ez baitugu espero, bizitzak aurrera jarraituko duela, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Baina ez luke eskubiderik izan behar berdin segitzeko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.