Jerardo Elortza Lazarragaren eskuizkribuaz arituko da Bergaran
Datorren ekainaren 8an, arratsaldeko 19.30ean Jerardo Elortza Egaña hizlari oñatiarrak Lazarraga, Hegoaldeko lehen euskal idazle ezaguna izenburuko hitzaldia eskainiko du Bergarako Migel Altuna Ikastetxeko Areto Nagusian. Izan ere, Juan Perez Lazarragaren XVI. mendeko eskuizkribuaren aurkikuntza pizgarri handia izan da euskal literaturaren esparruan. Hego Euskal Herriko euskarazko literaturan ez zegoen testu zaharren sailean horrelako lanik, ez orri-kopuruari, ezta erabilitako gai nahiz estiloari dagokienez. Horrez gain, liburua XVI. mendeko arabar batek moldatua dela kontuan hartzen badugu, balio handiko obra baten aurrean gaudela esan daiteke, ziur asko gure literatura, filologia eta historia hobeto ikertzeko lagungarri aparta bilakatuko dena.
Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak erositako Juan Perez Lazarragaren eskuizkribua faksimilean argitaratua zuten iragan den otsailean. Testua digitalizatu eta sarean jarri zuten, nahi duten guztiek irakurgai izan dezaten. Hala ere, edukia ongi ulertzeko zailtasunak azaltzen ditu testuak, XVI. mendekoa izaki, erabilitako lexiko eta ortografia arras ezberdinak baitira, gaur egungo irakurleentzat. Hori dela eta, Susa argitaletxeak testuaren transkripzioa ere eskaintzea erabaki du, literaturzaleek errazago uler ditzaten izkribuak gordetzen dituen altxorrak.
Agiria Interneten
Eraldatutako testua www. armiarma.com/klasikoak/lazarraga helbidean da ikusgai. Haatik, bertan eskaintzen den transkripzioa ez da zientzi helburuaz egina. Hala, webgune horretara jotzen dutenek errazago ulertu eta irakurri ahal izango dute Lazarragaren eskuizkribua.
Hegoaldean inoiz aurkitu den euskarazko testurik zaharrena da Juan Perez Lazarragarena. Autoreak Oñatiko euskara erabili zuen. Datu hauek nahiz beste hainbat ezagutzera emango ditu Jerardo Elortza Egañak. Hitzaldian liburuaren zertzeladarik nagusienak aipatu ondoren, egileaz dakigun apurra aztertuko du. Eta horretarako Lazarraga familiaren jatorria aztertuko du, hasi Oñatiko sortetxetik eta Araban zehar zabaldu zituen adarretaraino. Leinu honek, bestalde, Araoz eta Garibai familiekin ere senidetasun-harreman oso estuak izan zituen denbora askoan, Araba aldean ez ezik, Oñati inguruko herrietan ere, besteak beste, Arrasate, Bergara eta Legazpin.
Lanaren azterketa zehatza eta edizio kritikoa prestatu arte, ez dago garbi adierazterik zenbaterainoko garrantzia izango duen aurkikuntza honek euskal letretan. Hala ere, aditu guztiek aurreratu dutenaren arabera, ilunpean zeuden garai eta alor asko argitzeko informazio bikaina eskainiko digu Juan Perez Lazarragakoaren eskuizkribuak.
Orain arte ezagutzen genituen Erdi Aroko euskal kanta zaharren zati sakabanatuek beste itxura bat hartzen dute duela 450 urteko obra berri honekin.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.