_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ohion literaturaz

Batzuetan ez da erraza adierazten zergatik dagoen bat dagoen tokian, zergatik deitzen duten hara eta hona Euskal Herriaz eta euskal literaturaz hitz egitera, baina azken batean Ohioko hiriburua den Columbus-era tokatu zait bidaiatzea Oroimenaz eta izaeraz mintzatzera.

1. Zergatia. Arrazoia dute esaten dutenek aditu batzuk toki guztietan elkar ikusten dutela, haiek besterik ez dituztela deitzen, eta hori gehien batean aspaldian egindako lanaren emaitza besterik ez dela. Horrela izan da orain ere. Onartu beharko nuke eremu txikiko hizkuntzak honelakoetan egon bagaude, erabaki batengatik dela: azkenean lortu dugulako eremu txikia ildo nagusi batzuen artean bere burua agertzea. Ez diote eremu zabalagoa emango. Batzuk esango dute azken eremua dela, eta mahai nagusiotara morroiak bezala etortzen garela, periferian aurkitzen diren hizkuntzekin batera. Eta hor gaudela idazle katalan eta gailegoekin batera. Baina bost saio direnean, eta bat eskaintzen zaigunean, esan beharko genuke ehuneko hogeia eman digutela. Eta hori ez dela gutxi. Moda joaten denean, agian ez dugu hori ere izango. Baina gonbitea egiten dutenen alde egin behar da, eta bere borondate onaren alde.

2. Erraldoia. Erraldoia da eremua. Handia da era berean, Ohioko Estatu Unibertsitatea. Irakurleak kontuak atera ditzan, esan beharko nuke Ohioko Estatu Unibertsitateak 55.000 ikasle dituela; berea dela, Unibertsitatearena eta ez hiriarena, Bartzelonako Camp Nou bezalako stadium nagusia, 120.000 ikusleentzako egindako zelai handia, eta hango irabaziak ez doazela hirira baizik eta ikasleen heziketa lortzeko lanetara, aireportua duela Unibertsitateak, Aeronautika irakasten baitu eta Nekazaritza saileko lur eremuek Bizkaiko zati nagusi bat hartuko luketela.

3. Partaidetza. Honek bai harritu ninduela, edozein hitzaldi bukatzen delarik, aretoan direnek galdetu egiten dute eta tinko galdetu gainera, ahal dela gutxi isiltzen direlarik, eta beraz, sistemak berak aberastasunaren alde egiten du. Iritziak kontrajarriak badira agertu egiten dira kontraesanak eta elkarrizketan aberasten dira norbaitek esandakoak, eta hemen ikasleak isildu egiten badira, han hitz egitera prestatuak daude.

4. Gaia. Izaera eta oroimena eta gu horren artean Ohion, Estatu Batuetako Unibertsitaterik erraldoienean.

5. Txiki, baina handi. Suso de Torok Galiziako literaturaz hitz egin zuen. Suso erreta dago bere herrian egiten dioten harreraz, eta hala eta guzti ere defendatzen du Galiziako hizkuntzak merezi duela errespetua, historia latza izan duela, eta hala ere, identitatea tinko mantendu behar duela esanez eta gogor eutsiz, aurrerantzean herri izan nahi badu.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Miquel de Palol idazle handia da Katalunian. Baina bere diagnosia ezezkorra izan zen. Idioten literatura egiten omen da Katalunian gaur egun, kalitate arau minimoak errespetatu gabe, industriaren menpe eta ez kulturaren menpe. Inoiz ez dut entzun hain diagnosi gogorra norbere herriaren kulturari buruz. Baina ez zaio arrazoirik falta krisialdi hitza edonon entzuten denean.

Suso de Toro nobela-egileak askotan esaten du berak ez duela egon nahi Galeuskan, hori maingu, elbarritu eta itsuen artean egotea bezala zitzaiola, eta berak beti izan nahi izan duela garaia, ederra eta begi urdina. Noski, baina, mahai hartan hiru herri txikitako ordezkariak ginen. Eta norbaiti otu zitzaion hantxe ginela maingua, itsua eta elbarritua. Hala balitz ere, ez dut inoiz ahaztuko hitzaldiaren ostean gertatu zen galdera zaparrada, eta azken batean izaeraz eta oroimenaz ziren galdera nagusiak guri txikioi egin zizkiguten, ez nagusiei, guri baino..

7. Zinema. Kultura aniztasuneko munduan aniztasunez egiten dira mezuak, eta literaturarekin batera zinema agertzen da. Ez dut inoiz ahaztuko nola entzun nuen Fernando Trueba, Oscarra irabazitako zuzendari ospetsua, txikitasunez hitz egiten. Haren zinemari buruzko etekin handiko ziklo bat egin baitzen, bere obran oroimenak toki handia du eta Belle epoque bezalako filmek argi adierazi dute izakiaren indarra diktadurak indarrean direnean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_