_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Argitaletxeen krisialdia?

Sektoreak egoera latza bizi du azken urteotan, profesionalek gainbeheraz hitz egin nahi ez badute ere

Inoiz baino idazle harrobi hobea omen dugu euskal literaturan. Duela urte batzuk somatzen zen errelebo falta gaindituta geratu da sortzaile berriei esker. Alabaina, euskal letren etorkizuna bermatzeko ahalegin handi horrek ez du gerora lortu salmentetan mereziko zukeen ordaina. "Liburugintzan, oso elkarri lotuta egon dira beti sormena eta salmenta, baina bigarren hau da gaur egun eskasen dabilena", ziurtatu du Joan Mari Torrealdaik, Jakin aldizkariko zuzendari eta euskarazko produkzio editorialaren aztertzailerik beteranoenak.

Torrealdairen esanetan, "funtsean liburuaren estatus soziokulturala ari da aldatzen, euskarri informatikoek funtzio kultural eta informatibo ugari jan dizkiolako liburuari azken urteotan". "Irakurketaren kultura murriztu den heinean, edukien kalitatea ere eskastu da orohar, salbuespenak salbu", gaineratu du.

Salmentek behera egiten jarraitzen badute, baliteke urte gutxitan masa kritikoa galtzea
Más información
Irakurtzen da literatura?

Iritzi berekoa da Jorge Jimenez Alberdania argitaletxearen arduradun nagusia: "Zoritxarrez, unibertsitatean ikasitako jende karreraduna galtzen ari gara, eta gainera, katearen beste muturrean ez dugu lortzen behar hainbat irakurle berririk irabaztea, haur eta gazteen artean konpetentzia latza sortu zaigulako hedabide eta aisialdi-eskaintza berrien bitartez".

Inor ez da ausartzen krisi hitza erabiltzera egoera deskribatzeko, baina guztiok bat datoz etorkizunari begira zuhurtziaz jokatu beharko dela esaterakoan. "Azken hiru hamarkadetan, bospasei aldiz atera da hitz hori euskal liburugintzaren bilakaera aztertzean; liburua antzerkiaren parean jarri dute, beti krisian dagoela ematen baitu", esan du Torrealdaik ironia pittin batez.

Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailearen hitzetan, "produkzioaren datuei so eginez gero, ez dirudi momentuz alarma jotzeko moduko egoeran gaudenik". Hala ere, aurrerantzean euskal liburugintza behar bezala zuzendu ote duten eta "eragileak oro har bide zuzenetik abiatu ote diren" aztertu beharko litzateke.Aditu honek "liburugintza merkatuaren eskakizunetara egokitzeko premia" somatzen du eta erakundeek ere zer edo zer egin beharko luketela uste du, "irakurzaletasuna, literatur sormena edota eskola liburutegiak bultzatuz, besteak beste".

Joan Mari Torrealdaik harantzago jo du, "argitaletxeak eta irakurleak zainduko lituzkeen liburu politika jator baten beharra" nabarmenduz. "Liburugintza katebegi asko dituen prozesua da, sortzaile eta argitaletxeetan hasi, banatzaileengandik pasatu eta erosle edo irakurleengan osatzen dena". Egoera horretan "irakurleak eta argitaletxeak" zaindu behar dira gehien, eta horretarako, "ezinbestekoa da, noski, irakurketa sustatu eta bultzatzea, baina aldi berean, asko hobetu beharko litzateke oraingo dirulaguntza politika". Ildo honetan, irakurzaletasunaren aldeko kanpaina sendo eta eraginkorren bat antolatzea planteatu du. "Azken batean, jendeak irakurtzeko goserik ez baldin badu, alperrik ari gara janaria sortzen", argudiatu du.

Euskal Herriko argitaletxe eta editoreak kezkatuta dauzkan salmenta jaitsiera hau ez da soilik euskarazko liburu ekoizpenari dagokion fenomenoa. "Gurera nahikoa berandu iritsi dela esan genezake, baina beste hizkuntzetan lan egiten duten Europako argitaletxe gehienek, ingelesez publikatzen dutenek izan ezik, urte batzuk daramatzate dagoeneko arazo honen inguruan hausnarketan", azaldu du Jorge Jimenez editoreak.

"Egia da, urteak joan eta urteak etorri, gero eta liburu gutxiago saltzen dela, eta gerta daiteke euskarazko liburuaren salmenta kinka larrian egotea, hau da, masa kritiko askirik gabe komertzialki aurrera egiteko", esan du Torrealdaik.

"Horrela gertatuko balitz, momentu batetik aurrera kostuak irabaziak baino handiagoak izango balira, baliteke argitaletxeren bat edo beste birmoldatu beharrean egotea edo, errentagarritasunik lortu ezean, kanpoko konpainiaren bati saltzea seilua", gaineratu du.

Ingurumari honetan, ondo bereizi behar dira irakaskuntzari loturiko liburuak eta aisialdirako erosten direnak. Asier Muniategiren iduriko, "eskola liburuen salmentan ez da beheranzko joerarik aurrikusten datozen urteotarako, haziz doan eskaria baita, baina ez da gauza bera gertatzen eleberrian, poesian eta gainerako genero literarioetan".

"Bezeroak bilatu"

Euskal Editoreen Elkarteak hausnarketa sakona bideratu nahi du udatik aurrera liburugintzaren krisialdia pairatzen ari direnen artean. "Uztaileko biltzarrerako, oinarrizko diagnosia eginda edukitzea espero dugu", iragarri du Jorge Jimenez erakundeko lehendakariak.

Diagnosi gordina izango omen da, sektorearen argilun guztiak islatuko dituena. "Argitaletxeek profesionalki lan egin behar dute aurrena; gero sektorialki; eta gero, erakunde publikoei eta gizarteari begira", gomendatu du Joan Mari Torrealdaik.

Merkataritza gune erraldoien etorreraz geroztik, euskarazko liburuen salmentan espezializatutako liburudenda asko desagertu egin dira. "Hipermerkatuetan erosteko ohitura liburuetara ere zabaldu da eta horrek kalte egin die best-seller ez diren lanei", azaldu du Jimenezek.

Ildo horretan, Asier Muniategik ezinbestekotzat jotzen du saltzaileen jarrera aldatzea. "Bezeroen bila joan behar da, erosleak noiz etorriko zain egon gabe".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_