_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Pentsamenduak inauguratzen

Azken hamarraldian idazle interesgarririk sortu bada horixe da Karlos Linazasoro, traiektoria aberatseko idazlea, genero askotan aritua.

Orain, berari hain bitxi dagokion ironiaz beteriko Isiltasunaren adabakiak argitaratu digu. Gai bi aipatzen dira izenburuan: Isiltasuna eta adabakia. Irakurtzerakoan eta pentsatzerakoan hatz puntan dindilizka dagoen lumara etorritako oharrak aurkezten dizkigu; eta adabaki hitzarekin, agian, Juan San Martinen oroimena sortarazten du. Isiltasunak, ordea, esanahi handiak ditu: irakurtzerako bidean isilean jasotako oharrak baitira.

Hemengo esaldiek ez dute zerikusirik errefrauekin. Errefrauak gizarteak dituen ziurtasunak indartzeko sortu ziren; hemengo oharrok paradoxarekin, aurkikuntza estilistiko zein linguistikoarekin lan egiten dute. Apunteak, graziaz beteak. Horixe dugu liburua. Marra txiki bat, erosoa, isiltasuna mugetan eta erdian hitza.

Bada genero bat aipatzen, erreseina egiten oso zaila dena, hiztegiek, hain zuzen, material desberdinak biltzen dituztelako, bada, antzeko zerbaiten aurrean gaude. Aforismo liburu bat ere zaila da osotasun baten barnean kokatzen, eta batasun marra adierazten. Denetarik dago liburu honetan ere: poza, tristura, maitasuna... Bada, ez da dudarik, gai bat behin eta berriro adierazten dena: idaztea, idaztearen ofizioa eta hark dakartzan poza eta nekea.

"Idazle titularrak eta ordezkoak: ni bigarrenetako naiz" idazten du Linazasorok, baina bada garaia bere nagusitasuna aitortzeko, begia zorrotz eta idazkera erne dituen idazle baten aurrean gaudela esateko... pentsamenduak inauguratuz, topikoa berritzen dabilen idazle nekaezin baten aurrean...

Karlos Linazasoro: Isiltasunaren adabakiak. Apunteak (1998-2001). Pamiela, Iruñea, 2003, 125 orrialde.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_