Jakintzaren sekretuak zabalduz
Zientzi dibulgazioko izenburu handiak euskaratzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatea
Saiakera ez da inoiz izan euskaraz gehien landu den genero literarioa, ez eta dibulgazioa ere, bistan da. Adituen esanetan, saiogintzan diharduten idazleek jakintza alor askotara jozen dute normalean liburuetan planteatzen dituzten tesiak sendotu eta irakurleen galderak argitzeko asmoz.
Dibulgazio testuetan, aldiz, gogoetarako keinuak baztertu eta hizkuntzaren samurtasunari ematen zaio garrantzirik handiena, liburu hauen helburua ez baita egilearen diztira literario edo zientifikoa nabarmentzea, baizik eta kontzeptu eta teoria zientifikorik korapilatsuenak irakurle guztiek ulertzeko moduan azaltzea. Hauxe omen da saiakera eta dibulgazioaren arteko desberdintasun nagusia, teorian, behinik behin.
Gaia kontzeptualki konplexua izateak ez du esan nahi linguistikoki konplexua izan behar duenik
Zientzilarien artean bada oraindik dibulgazioa bigarren mailako generotzat jotzen duenik
Hala, zientzia-zabalkundeak muga estua du zenbaitetan literaturarekin. Haratago joanda, zientzia eta literaturaren arteko lotura izaten da batzutan.
Hain zuzen ere, arlo horretan orain arte egon den hutsunea bete nahian ari da Euskal Herriko Unibertsitatea Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bildumarekin. Helburua urtero puntako egile baten liburu bat argitaratzea da. Lehenbizikoa iaz argitaratu zen Oliver Sacks neurologo ospe-tsuaren Antropologo bat Marten izan da. Autoreak ospe handia du munduan, giza-garunaren funtzionamendua azaltzeko argitara eman dituen lanengatik.
Bildumaren arduradunak Iñaki Ugarteburu eta Juan Garzia dira, Euskal Herriko Unibertsitateko itzulpen arloko arduradunak. Haien koordinaziopean ari da itzultzaile taldea, dagokion jakintza arloko irakasleek ekarpenak egiten baitizkiote hasierako itzulpenari.
Literatura ala zientzia?
"Berez asmoa da zientzia-zabalkundea egitea, ahalik eta modu serioenean", hitz horiekin laburbiltzen ditu lanaren xedeak bildumaren arduradunetako batek, Iñaki Ugarteburuk, Leioako campuseko bere bulegoan. Azaleko sinpletasun horren atzean, berriz, lan konplexu eta zenbaitetan korapilotsua ezkutatzen da.
Hasteko, oraindik ere bada zientzilarien artean zabalkundea bigarren mailako generotzat jotzen duenik, dibulgazio lanetatik ondorio zuzenak atera ote daitezkeen zalantzan jartzen duenik. "Honelako liburuak zientzia dibulgazio nobelatua dira", azaltzen du bildumaren arduradunak, "ez da unibertsitateko zientzia edo jakintza gaia bera azaltzea irakurleari; ari gar zientzia eta literaturaren arteko zubia eraikitzen". Ezaugarri horiek goitik behera betetzen ditu bilduma abiatzeko hautatu duten liburuak, Oliver Sacks jaioa baita neurologiaren sekretuak edonork ulertzeko moduan azaltzen. Nolabait esateko, ikusentzunezkoekin alderatuta, liburuok ez dira National Geographic-eko dokumentalak, teoria zientifiko baten laburpena egiten dutenak, baizik eta gai hori modu erraz batean -literaturak eskaintzen dituen balidabideak erabiliz- azaltzen dutenak, ekimenaren bultzatzaileek modu grafikoan azaltzen dutenez.
Bide hori jorratzerakoan oso kontuan hartu dute liburuetan erabili beharreko hizkuntz eredua. "Hain zuzen ere, nolabait ari gara hizkuntzaren erregistro zientifikoa txukuntzen", dio Iñaki Ugarteburuk. Euskara zientifikoaren ezaugarri linguistikoak adituen artean puri-purian dagoen gaia da. Batzuen ustez, urtetan hizkuntzaren kalitateari zuzentasunaren ikuspuntutik begiratu zaio, "segurutik momentu historikoak eraginda". Bilduma honetan, garrantzi handia eman diote hizkuntzaren egokitasunari -eta ez soilik zuzentasunari-, jorratzen ari den arloa kontzeptualki konplexua izateak ez baitu zertan esan nahi linguistikoki konplexua izan behar duenik. Hala, "benetako dibulgazio zientifikoan" erabili beharreko ereduaren bila dabiltza egileak, eta emaitzak ikusita, bide onetik doazela uste dute.
Irizpide horiekin irakurle multzo zabal batengana iritsi nahi dute bilduma honen bidez, unibertsitateko ikasleengandik, bere burua etengabe birziklatu eta gaurkotu nahian ari diren profesionalenganaino.
Orain arte aurretik ingelesez edo frantsezez argitaratutako izenburuak aukeratu dituzte. Oliver Sacksen lana argitaratu ondoren, jada itzultzen hasiak dira hurrengo bi liburuak: John Lenihanen How the Body Works izango da- gorputzaren funtzionamendua ingeniari baten ikuspegitik azaltzen duena- eta matematikaren sekretuak intriga-eleberri baten egitura erabiliz azaltzen dituen Le Théorème du Perroquet, Denis Guedj egile frantsesarena. Gauzak ondo, urtebete baino lehen ikusiko dute argia biek.
Nazioarteko lanak itzuli ondoren, euskaraz idatzitako liburuak ere argitaratzea gustatuko litzaieke. Horretarako bi zailtasun nagusi dituzte: euskaraz argitaratu nahi duten zientzilariak aurkitzea; eta, bestetik, irakasleak dibulgazioa idaztera -edozein hizkuntzatan- bultzatuko dituen pizgarri falta.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.