_
_
_
_
Tribuna:Gaiak
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Identitateez

Arlo gutxi izango dira identitatea baino saiakera literario gehiago izan dutenak, bai identitatea naturak gutariko bakoitzean jarri duen ahotsa dela esanez, nahiz bakoitzak gizaki izateko duen modu originala dela bezain modu poe-tikoak erabiliz, besteak beste.

Identitatea "pertsona batek nor den eta gizaki bezala definitzen duten oinarrizko ezaugarriei buruz egiten duen interpretazioa" izango genuke. Hala ere, gizaki gehienok ez gara solipsismoan bizi, gure burua etengabe besteekin definitzen baitugu. Hain propiotzat jotzen dugun gure identitatea, bada, gehienetan bizitzan zehar besteekin ("beste esanguratsuekin", batez ere) elkarrizketan sartzen garenean agertzen da.

Hortaz, besteak, beraien bidez iristen baikara baloratzen dugunera, gure identitatearen parte bilakatzen dira, besteen onarpenaren eskutik "garena" egiten baitugu. Alde honetatik, gure identitatea onarpenaren bidez, edo onarpena ezarekin, gauzatzen da. Hala ere, onarpen hau faltsua ere eman daiteke, gizabanakoak bere burua era degradatuan hautemanez.

Baina identitate partikularrez gain, badira identitate kolektiboak ere subjektu indibidualez at, esaterako, identitate kultural propioa aldarrikatzen duten elkarte desberdinek osatzen dutenak. Gainera, erakunde publikoei talde hauen berezitasun kulturala babestea eskatzen zaienean, ez da kolektibitatearen izenean bakarrik egiten, talde hauek osatzen dituzten indibiduoen identitatea ere defendatzeko eta garatzeko baizik.

Halakoetan, oso eztabaida gatazkatsuetan sartzen gara, administrazio publikoek sarritan bete beharreko neutraltasuna aldarrikatzen baitute. Dena den, beti ez da horrela izaten, eta zenbat aldiz entzun dugu erakunde publikoen neutraltasuna ez dela hainbestekoan salatzen, gobernuak, etengabe hizkuntza, barruko mugak, jai publikoak edo ikurrak aukeratzen dituztenean, talde etniko edo nazional batzuen identitatea onartzen, egokitzen eta bultzatzen ari direla, besteena zokoratzen duten bitartean.

Askotan argumentatzen da askatasunak aurrebaldintza kulturalak dituela eta bizitzak esanahia hartzen duela kultura baten sozializatzean eskuratzen diren aukeren bidez, gizabanakoek etorkizunean dituzten posibilitateak kulturak determinatzen baititu. Baina ikusmolde honi erantzuten zaio esanez, pertsona guztiek kultura bat behar badute ere, honek ez duela zertan kultura berezi bat izan, eta mundu kosmopolita honetan, bestalde, oso normala dela kultura batetik bestera igarotzea.

Pretentsio globalizatzaile hauek zilegi izan arren, ez dute egoera arruntena islatzen, gizaki gehienek harreman estua baitute identitatea eta atxikimendu sentimendua eragiten dizkieten jatorrizko kulturarekin. Hau horrela, identitate orok bi erronka izango lituzkete: konpartitzen ditugun balore unibertsalak aldarrikatzeko gauza izatea, eta kultura bakoitzak dituen mugez haraindi abiatzeko gaitasuna erakustea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_