_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Ahozko tradizioa aztergai

Bihar, inprobisazioari buruzko nazioarteko biltzarra hasiko du Bertsozale Elkarteak

Mexiko, Georgia, Portugal, Kuba eta beste hainbat herritako inprobisatzaile eta adituak Donostian eta Bilbon elkartuko dira bihartik larunbatera bitartean, Bertsozale Elkarteak antolatutako Ahozko Inprobisazioa Munduan izenburuko topaketetan parte hartzeko asmoz.

Nazioarteko bilera honek munduko kontinente ezberdinetako ahozko inprobisazio kantatuaren hainbat modalitate ezagutzeko parada eskainiko du, bakoitzaren hizkuntza, zertzelada eta berezitasunak tarteko. Horrekin batera, ahozko inprobisazioaren nondik norakoak aztertzen saiatuko da, bereziki kantuzko inprobisazioan sakonduz.

Koldo Tapia, Bertsozale Elkarteko idazkariaren hitzetan, "ideia hau nahiko aspaldikoa da, baina hauxe da honelako ekitaldi bat antolatzen den lehen aldia". Lehendabiziko urratsak 1995. urtean eman ziren. "Orduan izan genituen nazioarteko lehen harremanak, eta harreman haiexen ildotik hasi ginen ideia garatzen", gogoratu du Tapiak.

Inprobisazioari buruzko nazioarteko biltzarra antolatzen hasi bezain laster, inprobisatzaileak ezezik, disziplina ezberdinetako aditu eta ikertzaileak ere ekartzea otu zitzaien Bertsozale Elkarteko antolatzaileei, fenomeno unibertsal hau ulertzen lagunduko lukeen esparru teoriko bat garatu nahian.

Horrez gain, Bertsozale Elkartearen gonbiteari baiezkoa eman dioten atzerriko 51 inprobisatzaile eta adituek ahozko inprobisazioak egungo gizarte global honi egin diezaizkiokeen ekarriak zehaztu eta etorkizunean irauteko dituen aukerak aztertuko dituzte.

Miramar Jauregian

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Donostiako Miramar Jauregian antolatu diren ekitaldietan, John M. Foley, Alexis Díaz, Jon Sarasua eta John H. McDowellen kategoriako adituek eskainiko dituzten hitzaldi, mahainguru eta performanzeei esker, nazioarteko ahozkotasunaren gaur egungo argazki zehatza osatuko da, inprobisazioaren fenomenoak munduko herrialde ezberdinetan dituen ezaugarriak kontutan hartuz.

Jaialdietako inprobisatzaileak ere egunero arituko dira Donostiako Antiguo auzoko Kultur Etxean. Hainbat herrialdeko inprobisatzaileak elkartuko direnez, eta saioetarako hizkuntza ezberdinak erabiliko dituztela kontuan izanik, Ahozko Inprobisazioa Munduan topaketen antolatzaileek itzultzaileak jarriko dituzte jaialdi guztietan, gerturatzen direnek bertan esaten dena uler ahal dezaten.

Erakustaldi hauei behar bezalako amaiera emateko, jaialdi erraldoia antolatu da Bilboko Euskalduna Jauregian, Kuba, Jamaika, Mexiko, Portugal, Argentina, Georgia, Euskal Herria, Sardinia, Sahara, Maroko eta Menorcako inprobisatzaileen partaidetzaz.

"Jendaurreko ekitaldi hauen bitartez lortu nahi dugun helburua, ahozko tradizioari, gizaldietan izan duen garrantzia eta protagonismoa itzultzea da, ederki merezia du eta", azaldu du Bertsozale Elkarteko idazkariak.

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_