Nobela hura
Manu gure bizitzatik desagertu egin zen, halako batean, ikastola-urteak amaitu eta gutxira. Beti ezagutu genion bere ditxosozko nobela horrekin zuen tema. Mundutik erretiratu zen, antza, liburu hura idaztera. Eta ez genuen ezer gehiago jakin hari buruz. Ahaztu egin genuen Manu.
Kafetegi hartan topo egin nuen arte. Ondoan eseri zitzaidan, barraldean. "Hostia -esan nuen-. Manu. Non ibili haiz urte guzti hauetan". "Hortik zehar -irribarre bat atera zitzaion, baina ez zion galderari erantzun-. Hire gauzatxo batzuk irakurri dizkiat -jarraitu zuen-. Ez zeudek gaizk", baina tonuagatik nabaria zen nire liburuak ez zituela atsegin. Ni behintzat liburu pare bat argitaratzera iritsi nauk, eta hi, bat ere ez: hori esateko gogoa izan nuen. Baina isilik geratu nintzen.
Bitxia da memoriak nola funtzionatzen duen. Urteak neramatzan Manuz oroitu gabe, eta, tupustean, gauza piloa etorri zitzaidan burura. Adibidez, apunteen karpetan John Fowles idazle britainiarraren esaldi bat kopiatuta zeukala, bolalumaz, eta osorik gogoratu nuen: "Munduak sortu nahi ditugu eleberrigileok, iraganeko edo egungo munduak bezain errealak, baina, aldi berean, harekiko ezberdinak liratekeenak". Bere literatur maxima zela esaten zuen Manuk. Gorriz, letra larrietan. Pinpirina zen benetan, gure Manu.
Ez nion nire liburuez hitz egingo, ados, baina ezin izan nion tentazioari eutsi. "Eta, hire nobela hura? Zertan geratu zen?". "Eta nork esan dik ezertan geratu zenik? Hortxe zegok nobela, gure etxean. Idazten jarraitzen diat oraindik ere. Milaka orrialde dizkik honezkero. Batzuk boligrafoz idatziak, beste batzuk makinaz, asko eta asko ordenagailuz... milaka".
Ondoren kontatu zidana ez nuen sinetsi izan nahi, noski. "Badakik zein zen nire asmoa: gure herriaren azken berrogeita hamar urteen historia laburbilduko zuen nobela handia idaztea. Asmo horrekin hasi ninduan, bai. Baina aurki konturatu ere bai hor ez zegoela gairik, gure herriaren historia hutsala zela, aspergarria, pasio gabea. Gerra Zibilak, ados, badik literaturtasunik, eta II. Mundu Gerrak eta Zarauzko desenbarkoak, eta Francoren epaiketa Nüremberg-en. Eta, tira, baita Errepublikaren itzulerak ere, eta Estatutuaren berrezarpenak 1946an. Baina, ondoren? Edozein herrialde mendebaldarrek bezalako historia ganorabakoa: hauteskundeak, hautsi eta berregiten diren koalizioak, ongizate-estatua, hazkunde eta krisi ekonomiko ergelak...
"Beste zerbait asmatu behar nian, xehetasun guztiez asmatu ere. Franco ohean hilgo zuan, ia berrogei urte beranduago. Sekulako errepresioa egongo zuan, garai luzeetan zehar. 50eko hamarkadaren amaieran ETA sortu nian. Eta, gero, Melitón Manzanasena, eta Carrerorena, eta 75eko fusilamenduena. Eta Trantsizioa; motel, izugarri disfrutatu nian Trantsizioarena idaztean. Ehundaka, milaka hildako eta kaltetu. Gizarte oso bat dantzan, gaur arte. Tragedia handi bat, shakespearearra, biblikoa.
"Ez didak sinesten, ezta? Normala duk. Ez haut konbentzitu nahi. Baina ez al duk sentsazio bat, inoiz, atzera begiratzen duanean, haurtzarora edo ikastola garaira, gauzak beste era batean zirenarena-edo? Eguzkia distiratsuagoa zela, adiskideak betirako zirela, halako zerbait? Nobela idazten hasi gabea ninduan, artean".
Mozkorturik zegoen, edo zoratuta. Halere, zorrotza izaten saiatu nintzen, dorpeki: "Eta orain kontatuko didak zalantzak dituala, ez dakiala ondo egin duan mundu krudel hori eraikitzean, damutu haizela azkenean, eta nobelaren barne-muinetaraino jaitsi haizela, ni nagoen kafetegi honetara, zalantza hori argitzera: izkribua suntsituko bahu, zer gertatuko litzateke? Gure mundua, gure Euskal Herri hau, gaztetan ezagutu egin omen genuen egoera historiko gogaikarri horretara itzuliko litzateke, edo beranduegi ote da?".
"Ez -erantzun zidan Manuk-, ez nauk damutu, eta hi ez haiz horren inportantea nire nobelan: hi bosgarren edo seigarren mailako pertsonaia baizik ez haiz. Baina zutabe bat daukak egunkari batean. Hire irakurleei jakinarazi nahi niean, besterik gabe. Zein mundutan bizi diren".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Un récord para Mbappé en la noche del desencanto del Bernabéu con el Real Madrid
La Real Sociedad ya tiene nuevo entrenador: Pellegrino Matarazzo
Una manifestación recorre el centro de Valencia para denunciar que el precio de la vivienda es “impagable”
Real Madrid - Sevilla | Mbappé, tras igualar el récord de goles de Cristiano: “La celebración era para él, es mi ídolo”
Lo más visto
- Uno de los promotores de la señal V-16 de tráfico: “Es duro oír el testimonio de víctimas que han sufrido amputaciones al poner los triángulos”
- Cae una organización que enviaba camiones cargados de cocaína desde Marbella hasta varios países europeos
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La policía registra varios domicilios y las oficinas de la ministra francesa Rachida Dati por otro presunto caso de corrupción
- La Administración de Trump publica solo una parte muy censurada de los papeles de Epstein, aunque la ley le exigía difundirlos “todos”




























































