_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gerraren epikaz

2003. urtea. "Egungo gerrek ez daukate epikarik", esan du MacAllister sarjentu ohiak, Ipar Amerikako Estatu Batuetako armadako militar erretretadunak, telebistan Irakeko gerra automatizatuaren irudiak ikustean: egun hartan bostehun misil telegidatu baino gehiago jaurti zituzten Bagdad gainean. "Botoi bat sakatu, eta kitto dena. Ez dago jadanik joko garbirik. Bost axola haiei gerraren arau guztiak!", bota du agureak, zakar, II. Mundu Gerrako bataila handiak gogoan. "Horiek bai gerrak, garai hartakoak", amaitu du, suspirio batez.

1916. urtea. "Egungo gerrek ez daukate epikarik", esan du Leclerc tenienteak, Frantziako armadako militar zaharrak, Verdungo bataila odoltsuari buruzko albisteak irakurtzean: han, sei hilabetetan zehar, hirurehun mila hildako izan zituzten hala frantsesek nola alemaniarrek. "Gasez beteriko bonba bat jaurti, eta kitto dena. Ez dago jadanik joko garbirik. Bost axola haiei gerraren arau guztiak!", bota du agureak, zakar, 1870eko gerra franko-prusianoko gudarosteen mugimendu dotoreak gogoan. "Horiek bai gerrak, garai hartakoak", amaitu du, suspirio batez.

1805. urtea. "Egungo gerrek ez daukate epikarik", esan du Schmöller komandanteak, Austriako armadako militar erretiratuak, Austerlitz-eko bataila erraldoiari buruzko albiste zehatzak jaso zituenean: Napoleonek sekulako garaipena lortu zuen bertan Austriako eta Errusiako armaden aurka. "Fusilarien errenkada amaigabeak hiltegira bidali, eta kitto dena. Ez dago jadanik joko garbirik. Bost axola haiei gerraren arau guztiak!", bota du agureak, zakar, Zazpi Urtetako Gerrako bataila handi eta ordenatuak gogoan. "Horiek bai gerrak, garai hartakoak", amaitu du, suspirio batez.

1503. urtea. "Egungo gerrek ez daukate epikarik", esan du Verducci condottiero-ak, Milan aldeko mertzenario-gudaroste baten buru izandakoak, espainiar tertzioek Ceriñola-ko batailan egin zutena jakitean: Gran Capitán delakoaren garaipen handienetakoa izan zen hura. "Arkabuzak barra-barra erabili, eta kitto dena. Ez dago jadanik joko garbirik. Bost axola haiei gerraren arau guztiak!", bota du agureak, zakar, su-armak zurrumurru ilun baino ez ziren urteak gogoan. "Horiek bai gerrak, garai hartakoak", amaitu du, suspirio batez.

1415. urtea. "Egungo gerrek ez daukate epikarik", esan du, bere gazteluko sutondoan, Chauvin-eko konteak, Azincourt-eko batailari buruzko bertso berri batzuk entzutean: Ehun Urtetako Gerraren episodio hartan Frantziako zaldunak garaitu zituen oinezkoez osatutako armada ingeles batek. "Lantza luzeez hornituriko bilau zorritsu batzuk zalduneriaren aurrean ipini, eta kitto dena. Ez dago jadanik joko garbirik. Bost axola haiei gerraren arau guztiak!", bota du agureak, zakar, antzinako zaldunen arteko lehia ohoretsua gogoan. "Horiek bai gerrak, garai hartakoak", amaitu du, suspirio batez.

Kristo aurreko 168. urtea."Egungo gerrek ez daukate epikarik", esan du Pertseok, Mazedoniako erregeak, Pidnako gudu-zelaian jazotakoa oroituz: egun hartan Italiatik heldutako legionariek hogei mila hilotz mazedoniar utzi zituzten bertan, eta Grezia zaharraren konkista burutu zuen Erromak. "Falangearen tradizio militar agurgarria errespetatzen ez duten legioak mugimenduan jarri, eta kitto dena. Ez dago jadanik joko garbirik. Bost axola haiei gerraren arau guztiak!", bota du erregeak, zakar, Homerok Iliada-n kantatutakoak gogoan, gerlarien arteko buruz-buruko borroka haiez. "Horiek bai gerrak, garai hartakoak", amaitu du, suspirio batez.

MacAllister sarjentuaren, Leclerc tenientearen, Schmöller komandantearen, Verducci condottiero-aren, Chauvin kontearen eta Pertseo erregearen biktimen iritziak, edonola ere, ez dira gugana iritsi.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_