_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zain eta muin

Hogei urtetxo hauetan literaturari emana den idazle honek izugarri irakurri du, denetik gainera. Poesia, prosa, saioa eta antzerkia; egin ere bai, euskal idazlea, izan ere, antzezle da askotan, ez den moduan azaldu behar baitu, jendeaurrean ez ezik, bere buruaren aurrean ere bai, non azkenik zein eta zer den ahantzi egiten baitzaio, edo erro-erroan ezkutatzen. Hogei urtetxo hauetan literaturari emana den idazle hau konturatu da lehendik idatzita daudela berak idatzi nahi zituen testuak, batzuetan uste baitu haiek idazteko ekarri dutela mundura.

Cavafisen poema bat dago tartean, Barbaroen esperoan: "Eta zer izango gara gu barbarorik gabe? Beharbada, irtenbidea ziren". J. M. Coetzeeren eleberri bat dago tartean, Waiting for the barbarians ingelesez idatzia, bihotz-muinetan Cavafisen poema gordeta duena: "Hau ez da amets egindako pasartea. Orain beste gauza asko bezala, ergel sentipen batez uzten dut, aspaldi galdu zen arren inora ez daraman bidean aurrera segitzen duenaren antzera". Coetzeena fabula bat da, alegia, bere beste asko bezala. Barbaroak noiz etorriko zain eta muin dagoenak ez ditu etortzen ikusiko: barbaroak aspaldi etorri ziren edo aspaldi etorri dira. Geu garelako barbaroak, geure barnean ditugulako, ez dugu haien etorrerarik sumatu inondik ere. Barbaroa bestea dela sinetsirik, bestearen aurpegi-keinuetan, esku-imintzioetan, hitzetan eta are isiltasunean ere aurkitu nahi izan dugu barbaroen jitea, zigilua, barbarotasunaren ezaugarri peto-petoa. Besteari oihukatu nahi baitiogu, "zu zara barbaroa eta ez zaitugu nahi". Bestea ordea gu geu gara, bestea beti baita norberaren ispilu, norberaren barnean lo dagoena. Ifrentzura jarrita, zilipurdi egin eta geure aurpegia janzten du mozorroz. Bestea gu gara, ni naiz bestea. Barbarorik barbaroena, bere izaera aitortu nahi ezta dabilena da. Ez gara ez garena, baina batzuetan besteari begiratuz, aztertuz jakin dezakegu, edo hurbil gaitezke jakitera, zer garen, zer den garen hau.

Badu Stanislaw Jerzy Lec-ek esaldi bat, aipatu den sentimendua laburtu eta biribiltzen duena: "Zirrara egiten dit etsaiaren aurpegia begiratzeak, nire zein antzekoa den ikusten dut-eta".

Buzzatiren eleberri bat ere badago, nik idatzi nahi nituzkeen horien artean. Il deserto dei tartari du izenburua, eta Coetzeena bezalaxe fabula bat da. Sarrerako hitzek ematen diote liburuari beharreko doinua: "Ofizial izendatutakoan, Giovanni Dogo iraileko goiz batez hiritik atera eta Bastiani gotorlekura bidean jarri zen". Cavafisen poeman bezala, zain egotearen tormentua da gaia, kanpotik etorri eta norberaren bizitza hankaz gora eta dantzan jarriko duen zerbaiten zain egotearena hain zuzen. Askotan espero baitugu, geure ahuleziaz fidaturik, kanpotik etorriko direla, geure egoera honetatik libratzearekin batera, geure buruaren etsaigotik salbatuko gaituztenak. Azkenik, hainbeste itxaron arren, ez da tartariarrik etorriko, baina ez tartariarrak bertan direlako, norberaren baitan etxe egina dutelako, baizik eta ez dagoelako tartariarrik inon, ez dagoelako itxaropenari zentzua ematen dionik eta esperantzaren lorea ureztatuko duenik. Ez dago tartariarrik; eta geure bizitzari aurre egin behar diogu, esperantzaren itxaropenik gabe, eguneroko bizimoduari eutsiz, hortik gainerako guztia zintzilik eta airean baitago, laino mehe batek estalia.

Horiek dira idazle honek idatzi nahi zituen testuak, idatzita zeudela konturatu zen arte. Idatzita zeudela, bai, baina hala ere idazteko daudela oraindik. Besteari begiratu behar diogu, geure burua ikusteko. Horrekin batera, jakin behar dugu ez dela geure bizitza latz, gogor eta hala moduko honetatik libratuko gaituenik kanpoan bilatu behar. Geure gaitzen sendagarria geure artean baitugu, bilatzea dugu lanbide, esperantza eta ilusio guztiak neurrira ekarrita.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_