Euskal historia izango da aurtengo azokaren ardatz nagusia
Labayru Ikastegiak jasoko du 2002 Durangoko argizaiola, bere 25. urteurrenean
Aurreikuspenak betetzen badira, aurtengoa izango da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka kokagune horretan egiten den edizioa. Izan ere, bere historian zehar garaiei erantzun emanaz lekualdaketarik egin bada ere, eraikin berriaren lanak hasita daude eta hurrengo urterako bukatuta egon beharko bailukete. Eta aurtengoa, dena den, begi zorrotzez aztertuz gero, ez dago iazko leku bere-berean, ehun bat metrora baizik.
Baina kokalekuarena ez da izango aurtengo feriaren aldaketa bakarra. Hori baino garrantzitsuago irizten diote antolatzaileek informazio gunean egingo den berrikuntzari. Aurreko urteetan bezala, bisitarien kontsultak erantzuteko stand bat egongo da azokan eta bertan bi pertsona arituko dira lanean. Baina horrekin batera, libreki erabilgarri izango diren lau ordenagailu ere bertan jarriko dira, norberak bere kontsultak egin ahal izateko.
Eta berrikuntzen atalarekin jarraituta, azpimarratzeko modukoa den beste bat, haur eta gazteen literatur aretoa 37. edizio honetan ez dela egongo. Horren ordez, azokaren sarrera parean kokatuta egongo da Eusko Jaurlaritzaren Xaguxarrak autobusa, hilaren 6, 7 eta 8an. Irakurzaletasuna bultzatzeko urtean zehar herriz herri ibiltzen den autobusa da hau, eta hiru egun horietan, besteak beste, tailerrak egingo dira, bertako begiraleekin.
600dik gora nobedade
Durangoko Azokaren aurrekontua 374.130 eurotakoa da, hein handi batean standen alokairutik bilduko direnak, eta baita erakundeengandik jasoko diren laguntzekin, eta aurrezki kutxa eta enpresek emandakoekin.
Euskal historia izango da 37. edizio honetako lau egunetan zehar mantenduko den ardatz nagusia, eta horren inguruan arituko dira mahai inguru eta hitzaldiak, gaiaren hainbat punturi helduta. Euskal historia bera, aurkezten dituen erronka eta ikerketa izango dira, besteak beste, bertan tratatuko direnak.
Azokara hurbiltzen direnek aurkituko duten eskaintzari dagokionean, aniztasuna da aipatzeko moduko ezaugarrietako bat: haur eta gazte literatura, nobela, saiakera, sukaldaritza, egutegiak, ipuinak, historia, poesia, artea, gastronomia, politika, bertsoak, jokoak, hiztegiak... eta mota askotako musika, noski.
Nobedadeen zerrenda osatzeko, Gerediaga Elkarteak argitaletxeek -edo argitaratzaileek- irailetik azoka egunak arte kaleratutakoak jaso dituzte. Guztira, zerrenda horri jarraiki, seirehundik gora dira argitaratzaileek Durangora eramango dituztela esandako nobedadeak, formatu eta produktu ezberdin guztiak kontutan hartuta. Hauei, hala ere, gehitu beharko litzaizkieke azken asteotan aurkeztutako lan berriak, kopurua nabarmen igo dezaketenak.
Azokako kaleetan 271 stand kokatuko dira, puntu horietan 15 aldizkari, 44 argitaletxe komertzial, 15 diskoetxe, 9 erakunde, 38 kultur talde, 9 banatzaile, 2 aurrezki kutxa, 2 egunkari eta 3 unibertsitate kokatuko direlarik.
Azokan, salmenta puntuetaz gain, txoko ezberdinak prestatuko dira jarduera guztiei leku egiteko. Ohikoa izaten da komunikabide ezberdinek bertatik erretransmisioak egitea, eta hantxe egingo dira ere mahai inguru eta hitzaldiak. Teknologia berrien txokoa deritzonean 11 erakusmahai jarriko dira, erakunde, eskola, web orrialde eta enpresek lekua izango dutelarik.
Baina feriaren giroa herriko beste puntuetan ere nabarmenduko da, eta honen adierazgarri artisautza feria edo Durangoko San Agustin Kultur Guneko ekitaldiak.
Egitarau trinkoa
Herri baten gisa antolatuta dagoen urteroko azoka honetan protagonista nagusiak -hala behar dute, noski-, liburu eta diskoak dira, azken edizioetan beste euskarrietan egindako lanak aurkezten badira ere. Baina bere kale eta txokoetan barrena giroa berotzen lagunduko duten hainbat ekitaldi ere burutuko dira abenduaren 4a eta 8a bitartean. Ohikoa den bezala, lehenengo eguna bereziki ikasle eta irakasleei zuzendua izango da. Goizeko 12.00etan haurrentzako antzerkia izango da eta arratseko 19.00etan Pedro Pablo Arrindak Euskal historia: ikerketaren emaitza ala mitoaren ondorioa? tituluko azokaren sarrera hitzaldia eskainiko du.Abenduaren 5a profesionalen eguna izango da. 12.30etan pilpilean dagoen gaiari helduko diote, Legez kanpoko kopiak eta euskal musika lelopean egingo den mahai inguruan. 18.30etan Asisko Urmenetak Euskal historiari buruzko lezio bat emango du eta 20.30etan Gauean argi II. ekitaldia egingo da, San Agustin Kultur Aretoan. Aurtengo Argizaiola Labayru Ikastegiak jasoko du, euskal kulturaren alde bere 25 urteetan egindako lanagatik.Baina 6, 7 eta 8a izango dira azokako ekitaldi gehienak bilduko dituzten egunak. Ostiralean 12.00etatik aurrera aurkezpenak, mahai inguruak, hitzaldiak eta, 20.30etan, kantaldiak izango dira, gaueko 22.00etan Benito Lertxundik eguneko egitaraua itxiko duelarik. Larunbatean, 12.30etan mahai ingurua egingo da, 18.30etan hitzaldia eta 20.00etan dantza saioa. Bukatzeko, azokaren itxiera egunean 12.00etatik hasita aurkezpenak, hitzaldiak, musika emanaldiak osatuko dute eskaintza.Gainera, azokak irauten dituen egunetan zehar XXI. mendeko idazleak izeneko erakusketa izango da ikusgai bertako Erakustokian, eta herrian ere ez da faltako zer ikusirik, Merkatu plazako euskal artisautza feriarekin eta Arte eta Historia Museoko Grabatuak erakusketarekin.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.