Denok gara Ahab kapitaina
Aritz Gorrotxategiren (Donostia, 1975) Taxi bat Hamletentzat poema liburua irakurtzeko aukera izan dut egunotan eta poetika berezi batekin topo egin dudala aitortu behar dut. Hitzaurrearen egile eta aurkezle gisa Harkaitz Cano agertzen da. Eta ez da aurkezpen makala adiskideak egiten diona.
Liburu batez baino gehiagoz bederatzi zirkuluez ari gara, bakoitza bere tonu bereziarekin. Bere modalizazioa ere bai, bere ahots poetikoaren tratamendua. Hala ere, liburu bakar bat dugu, bere joera simetrikoekin, joko metaliterario eta aipu kulturalekin, txiste eta pentsakizun sakonekin, poesiaren izaerari buruzko hausnarketarekin.
Scherezade auzoa atalean, ekialdeko exotismoa aukeratu du idazleak, askotan parodiaren bidea nabaria delarik. Ikuskerak kalte egin diola poemategiari esango nuke, baina aukera bat da idazleak egin duena: parodiarena, azalarena. Zati honek bere alde simetrikoa du Ekialdeko herensugeen azokan, nahiz hemen Txina herriko exotismoa bilatu. Itsuen hiria asko estimatzen dudan atala da, isiltasunarekin eta itsu izatearekin egindako loturengatik. Nostalgiaz eta ezintasunez begiratzen die idazteari eta poesia egiteari eta tonu tragikoa da nagusi. Atal hau Itsuen portu erreaken beste aldea da, simetrikoa. Lehen pertsona poetikoa Basamortuko hobi izoztuaken berreskuratzen da eta kulturalismoaren ertzetan idazten da Argizarizko museoa. Niretzat baina, Underground saila da liburuko giltza: bikoitzaren gaia, mundu galdu baten fantasiaren posibilitatea eta hitzaren eta isiltasunaren arteko kakoa, denok baikara Ahab kapitaina eta errealitatea gure fikzioan bizi da.
Aritz Gorrotxategi: Taxi bat Hamletentzat. Hiria, Donostia, 2002, 90 orr., 8,75 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.