Euskal Herriko etxeen ezaugarriak
Erdi Aroko euskaldunen etxeak zurginen etxeak baziren ere, XVII. mendetik aurrera harria nagusitzen da
Etxe baskoniarrak baditu ezaugarri propio eta bereziak. Halaxe erakutsi du Baionako Mattin Megadendan abuztuaren erdialdetik irailaren 15era arte ikusgai izan den euskal etxeen inguruko erakusketak. Jende anitz pasatu da bertatik, nahiz euskal etxea badela ez zekien bisitaria, nahiz zaletasuna asetu nahi izan duen aditua. Gaiak piztutako interesa dela eta Baionako Museoan izango da ikusgai datorren hilean.
Société des Amies du Midi Basque elkarteak berriki kaleratutako La maison basque etxearen inguruko liburu baten aurkezpenaren aitzakiarekin antolatu dute erakusketa hau, publiko zabal bati liburu honetan biltzen diren datu eta informazioak ahal bezain garbien zabaltzeko helburuarekin. Peio Echeverry Ainchart erakusketaren komisario eta dendako langileak azaltzen duenez, 'Euskal Herriko etxea baino lur eremu askoz ere zabalagoko etxe baten inguruko erakusketa izan da hau. Euskal etxean azaltzen diren ezaugarri berak baitira azaltzen muga zabalagoko lurraldeetan: hezurdura aldetik, materiale aldetik eta baita etxearen planoari dagokionean ere'.
Ezaugarri propioak dituzten etxeak Erdi Arotik hasi eta XIX. menderaino doaz
Erdi Arora arte ezin hitz egin daiteke euskal etxeaz, lehenagoko garaietan ezin atzeman baitzitezkeen euskal etxe baten ezaugarri bereziak. Peioren hitzetan 'Erdi Aroan azaltzen da lehen aldiz hiru partetan banatzen den plano bat: erdian eskaratze bat azaltzen da hasieran. Etxeetako zutabeak ere aldatzen doaz denbora aurrera joan ahala; hasiera batean zutabeak zur puska txikiez osatuak zeuden, etxeak ere txikiak baitziren, eta hezurdura guztia egurrezkoa baitzen. Gutxinaka gutxinaka zur pusketa hauek handituz doaz, etxeak ere handituz baitoaz. Azken fase batean, aldiz, zura hezurduran desagertzen doa eta harriak hartzen du bere tokia. Horrela, XVII. mendea baino lehen esan daiteke euskaldunen etxea zurginen etxe bat zela eta XVII. mendetik goiti, euskal etxea harrizkoa bihurtzen dela. Mende honetatik aurrera, zura teilatuan eta apainduran bakarrik azalduko da'.
Mikel Duvert, Bordeleko Unibertsitatean irakasle zenak eta Jean Martin Baxokek idatzi dute La maison basque liburua. Bertako informazio, plano, argazki nahiz ideia guztiak biltzeko berrehun etxe inguru bisitatu dituzte bi idazleek. Peioren aburuz 'bi pertsona hauek gai honetan oso adituak izanik, liburua nahiko teknikoa suertatzen da. Horregatik bertako informazio guzti hori publiko zabalari eskaintzeko erakusketa bat egitea erabaki dugu, liburua astunegia izan baitaiteke aditua ez denarentzat. Horrez gain, erakusketa elebiduna zen eta honek ate gehiago ireki ditu, euskaraz eta frantsesez ikusteko aukera izanik'.
Erakusketaren mamia etxe ugariren argazkiek, planoek eta testuek osatzen dute; liburuan azaltzen eta aztertzen diren etxe ezberdinen argazkiak ere ikusgai dira, planoak ere ugariak izan dira etxe bat kanpotik eta barrutik irakurri ahal izateko eta azkenik, testuak, frantsesez eta euskaraz daude. Peioren hitzetan 'testuak ahal bezain argiki jartzen saiatu gara eta Euskal Herri osoko adibide anitz hartu ditugu'.
Gero eta zailagoa den arren, badira oraindik ere euskal etxearen adibide ugari Euskal Herriko bazter ezberdinetan. Badira oraindik zutik diren XV, XVI eta XVII. mendeko etxe ugari. Etxe guzti hauek liburuan nahiz erakusketan biltzen saiatu dira: honen adibide, etxe ederrenetariko bat Donibane Garaziren ondoan den Larramendia etxea. Komisarioaren aburuz, 'zinez etxe ederrenetariko bat. Etxe honetan atzeman daiteke zurak eraikuntzan izan duen garrantzia. Saran ere ugariak dira adibideak eta bat bisitatzen ahal da barnetik ere. Ortilupitz izeneko etxe honetan lo egiteko gelak alokatzeko aukera ere bada'. Leku batzuetan jadanik konturatu dira etxe horiek duten balioaz eta zerbait egin behar zela ohartu ziren. Beste kasu batzuetan ordea, etxe zaharrenak oso garestiak dira zaharberritzeko. Diru laguntzak beharrezkoak dira eta biziki nekea da hori lortzea; horregatik, gutxi batzuk ere desagertu egiten dira. Peiok azaltzen duenez ordea, 'etxe bat hautsi behar delarik Euskal Museoko ikerlariek hautsi baino lehen ikertu egiten dute. Honen adibidea da Pagoileta etxea, hautsi baino lehen ere ikertu egin zutena. Etxearen puska batzuk atxiki zituzten eta orain Euskal Museoan dira bisitariek ikusteko'.
Erakusketaren arrakasta uste baino handiagoa izanik, Baionako Euskal Museoan hurrengo hilabetean ikusgai jartzeko asmoa dute. Etxe euskaldunaren ezaugarriak ezagutzeko aukera izan ez duenak, erakusketa bisitatu ahal izango du berriro ere.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.