Mugaren leihoan dagoen prosa poetikoa
Iuri Lotman literatura teorikoak adierazten duenez, mugaren kontzeptua berezia da kulturan, mugan gertatzen direlako kulturen arteko elkarrizketak, harremanak, batak besteari hartzen dion eragina mugan gauzatzen da. Kulturen aldaketetarako atea da, begiak zabalik izatera behartzen duen atea.
Ander Iturriotz idazleak -hainbat urte isilik eman ondoren- muga hartu du bere liburu berria osatzeko unean.
Izenburu nagusiak 'ariketa' batez hitz egiten badu ere, irakurleak mugari buruzko begirada aurkituko du. Beti ere, niaren eta objektuaren arteko, izanaren eta litekeenaren arteko mugan Iturriotzek mosaiko nagusia osatu du begiradaren, mugaren, interpretazioaren izaerari buruz.
Testuak garbi adierazten du mugatasunaren sentipena. 'Mugako' genero batean idatzi da: prosa poetikoan, hura osorik ez den eta hau beterik ez den generoan. Mundu bi ditu poetak begien aurrean: barnekoia eta kanpokoa, eta bien arteko mugan -begian- datza testuaren sen nagusia. Ez da soilik generoa 'mugako' dena. Hitzaurreak, beste 'mugako' testuak, ikaragarrizko garrantzia du hemen, han azaltzen baitira zeintzuk izan diren idazlearen asmoak eta baliabideak. Eta hirugarrenez, ez da ahaztu behar zenbait testu poetiko, edo hobe dramatiko agertzen direla liburuan zehar.
Irakurle honek nabaritu duena, baina, begiradaren azpian jausi dela askotan testua, eta deskribapen geldoa nagusitzen dela behar baino gehiagotan. Baina, zer bide luke bestela, sinbolismoaren eta estetizismoaren alorretatik abiatu den liburuak?
Ez du joera klasikoa baztertzen idazleak, baina forma hutsaren gainetik, liburuak agertu du gaurko gure egoeraz hausnarketa baliagarririk.
Ander Iturriotz: Mugaren ariketa. Elkar. 2002. 129 or.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.