_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Euskararen bilakaera Araban

Mendeetan zehar hizkuntzak izandako gorabeherak aztertzen ditu 'Arabako euskal hotsak' lanak

Garai batean euskara Araban hizkuntza nagusia eta hainbat kasutan bakarra ere izan zela ondorioztatzen du Estibalitz Breñas eta Jabi Otsoa de Aldak kaleratu berri duten Arabako euskal hotsak liburuak.

2001eko otsailean Gasteizko Montehermoso Jauregian aurkeztutako izen bereko erakusketa izan zen orain euskaraz eta gazteleraz -Antecedentes del euskera en Álava- kaleratu den liburu honen oinarria. Erakusketa honek piztutako interesak egileak 1998an martxan jarritako proiektuari liburua ere gehitzera bultzatu ditu eta Geu Gasteiz elkarteak eman ditu argitara lanak orain. Bai Breñas eta baita Otsoa de Alda ere Geografia eta Historian lizentziatuak dira, eta azken urte hauetan lanaz kanpoko proiektu honetan eman dituzte orduak, artxibu ezberdinen miaketan. Izan ere, kontsultatu dituzten agiriak Gasteizko eta Arabako hainbat herrietan aurkitu dituzte, baina baita Donostian, Bilbon, eta Parisen ere.

Interpreteen erabilera, bidaiarien idatziak eta beste lekukotzak jaso ditu liburuak

Nagusiki, liburuak historian barrena Araban izandako euskararen lekukotzak biltzen ditu, egileen esanetan 'euskararen erabilera Araban eta euskara protagonista izan dela hizkuntzaren historian zehar Araban frogatzen dutenak'. Gainera, euskaraz lan idatziak utzi dituzten egile arabarrak bildu dira, hainbat arlotan aitzindari izan direnak, eta azkenik, Arabaren egoera linguistiko-historikoaren inguruko hausnarketa egin dute egileek.

Abiapuntua Antzinaroan du euskararen bilakaeraren errepasoa egiten duen liburu honek. Euskarazkoak izan daitezkeen lehen aztarnak harrietan aurkitu dituzte, batik bat hilarrietan eta oroigarri gisakoetan landutako izenak izaki. Kasu batzutan, harri hauek beranduago egin diren eraikinetan material modura erabili dira.

Lanaren mamia, dena den, X eta XX. mendeen bitarteko epean dago. Urte horietan zehar egindako idatzietan aurkitu dute Breñasek eta Otsoa de Aldak euskararen presentziaren edota nagusitasunaren hainbat testigantza, dela dohaintzatan, dela leinu liburu, monako-txosten administratiboetan, bidaiarien kontaketatan edota erakunde ezberdinen aktetan. Egileek idatzi hauek eta beste datu motak erabilita egoeraren interpretazioa egin dute ikuspegi orokorra lortu ahal izateko.

Aipa daitezkeen gertakari ezberdinak jasotzen ditu liburuak. Hauen artean, XV. mendearen erdialdean Gebaran bizi zen komunitate judutarreko pertsona baten hileta-elizkizunetan abestutakoak euskarazko kantak izan zirela da, judutarrek erabiltzen zuten hizkuntza euskara zela pentsarazten duena. Baina azpimarratzekoak dira ere XVI. mendean zehar Gasteiztik igarotako bidaiariek euren gorabeheren artean euskararen erabilera eta honen berezitasunak idatzietan bildu zituztela erakusten diguten testuak. Italiar jatorriko Nicolao Landuchio delakoak, bestalde, ezagutzen den euskara hiztegi zaharrena sustatu zuen, ia 6.000 sarrera jasotzen dituena. Mende beraren bukaeran ospatutako ezkontzen testigantzek ere herritarren hizkuntza euskara zela azaltzen dute. Horrela, ezkongaiek sakramentuaren bidez hartzen zituzten konpromezuak argi geratzen zirela ziurtatzeko, euskaraz ere esan behar ziren, Trentuko Kontzilioaren arauak jarraituta. Inkisizioaren garaian, halaber, auzipetuek euren kontrako karguak ulertu ahal izateko eta erantzunak ere epaileari itzultzeko interpreteak erabili ohi zituzten.

Gasteizen bertan XIX. mendean euskara entzutea ohiko zela azaltzen duten lekuko 'ilustreak' izan ziren. Manuel Iradierren laguna zen Henry Morton Stanley esploratzaile eta kazetariak hala zion, eta Prosper Merimée idazleak -Carmenen egilea- euskara ikasteko asmoa ere azaldu zuen gutun batean. Garai honetan euskararen egoera egile ugarik aztertu zuten, analisi zehatz eta garrantzizkoena Louis-Lucien Bonaparterena delarik ziurrenik. Egileek hainbat ikertzailek egindako hizkuntza-mapak kontutan hartzen dituzte, eta baita eurek jasotako lekukotzekin mendeetan barrena bilakaera jasotzen duena prestatu.

Aipatutako guztiaz gainera, liburuan euskaraz lan egin duten pertsonaiak jasotzen dira, esaterako, Kixotearen lehenengo itzulpena egin zuen José de Palacio legutiarra, eta Araban euskararen erabilpenaren atzeraegitea bultzatu zuten debekuen zerrenda osatu dute Breñas eta Otsoa de Aldak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_