Erro komunak indartuz
Eusko-Txekiar Elkarteak bi herrialde hauen arteko ezagutza eta harremana indartzea du helburu
Eusko-Txekiar Elkartea 2000 urteko uztailaren 30an eratu zen Txekiar Errepublika eta Euskal Herriaren arteko harremanak sustatzeko. Ordutik ekintza eta aktibitate ezberdinak burutzen dituzte, iraganean erro komunak bilatu eta geroaldiko kontaktu estuagoa bilatu nahian. Nerea Madariaga elkarteko idazkaria da Euskal Herrian. Bilbotarrak bi urte eman zituen Pragako Unibertsitatean, Bizkaiko Foru Aldundiko Diru laguntza bati esker, lehenengo bertako hizkuntza ikasten eta gero, euskara irakasten. Pragako Unibertsitate Publikoan Tomás Buchtele ezagutu zuen Nereak, egun elkarteko idazkaria Txekiar Errepublikan. Bien artean elkartea abian jarri zuten, Txekiar Errepublikan euskal kultura eta hizkuntza zabaltzeko eta gurean Txekiar Errepublika ezagutarazteko.
Pragako Unibertsitateko irakasle eta ikasleek bultzatuta ekin zioten elkarteari. Nereak dioenez Pragan eman zuen denboraldian, 'euskal kultura, tradizio eta hizkuntzaren inguruko mintegi eta hitzaldi ugari antolatu genituen. Euskal Herriaren inguruko informazioa sustatzeko antolatu genituen ekintza guzti hauek. Txekiar komunikabideetan Euskal Herriaren irudi positiboa zabaldu nahi dugu, ez baitugu gure herria beti terrorismoarekin lotua egotea desio. Euskal Herria gehienbat bere hizkuntza paregabea eta bere folklore adierazpen aberatsengatik ezaguna izan dadin nahi dugu, adibidez, euskal pilota edo sukaldaritzagatik', dio Nereak. Elkarteak txekiar komunikabideetan Euskal Herriaren irudi positiboa bultzatu nahi du eta bere ibilbide laburrean informazio iturri bilakatu da. Nereak azaldu digunez 'kazetari ugarik Tomási deitzen diote azken berriak eskatuz. Telebistara ere joaten da saio ugaritan parte hartzera'.
Bestalde, Txekiar Errepublikan dauden liburu, artikulu eta Euskal Herriari buruz dagoen guztia biltzea da elkartearen beste erronka. Txekiar Errepublikan material ugari dago baina Nerearen aburuz, ordea, 'ez dugu honetarako dirurik. Agian aurrerago egin genezake, baina orain ez dugu inongo diru laguntzarik jasotzen, eta ezin dugu horrelako proiekturik burutu'. Euskal Herrian Txekiar Errepublikaren irudi positibo bat sortzea da beste erronka bat. Idazkari euskaldunak dioenez ordea 'ez da lan erraza hemen ez baita kultura eta hizkuntza txekiarrarekiko interesik. Txekiera eta kultura hura ez zaio jende askori interesatzen, beraz, nahi ez duenari erakustea ez da lan erraza izaten'.
Eusko-Txekiar Elkartearen erronka nagusiena orain euskara-txekiera txekiera-euskara hiztegia amaitzea da. Nerea eta Tomás elkarlanean burutzen ari diren proiektu honen lehen atala amaitu du Nereak. Joan den urtean burutu zuen euskara-txekiera atala eta bigarren zatia urtebetean amaitzea espero dute. Hizkuntza hauek ikasi nahi dituztenentzat oso erabilgarria izango da, bi kultura eta hizkuntza hauen arteko lotura uste duguna baino handiagoa baita', dio.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Mikel Arteta detiene la escalada de Unai Emery en la Premier
El Valencia Basket se pone líder de la Euroliga y el Mónaco castiga al Barcelona
El Real Madrid gana en Murcia y termina 2025 en lo más alto de la tabla de la ACB
Una incautación de 40 millones de dólares y el “abogado de la cocaína” bajo la lupa: Estados Unidos estrecha la mira sobre Ryan Wedding
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- La auditoría de los pagos del PSOE descarta la financiación irregular, pero cuestiona gastos reembolsados a Ábalos
- Jorge García-Dihinx, Natalia Román y Eneko Arrastua, los fallecidos por un alud en Panticosa
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- Robles exige a Feijóo que pida disculpas por decir que el Ejército no acudió en ayuda de las víctimas de la dana




























































