Altzürüruko herria taula gainean jarriko du Etxarten lehen pastoralak
Zuberoako Altzürükü herria oholtza gainera igoko da datorren uztailaren 28an eta abuztuaren 10ean Niko Etxart musikariak idatzi duen Ürrüti Jauregiko Peirot izeneko pastorala antzezteko. Bost pastoraletan aktore gisa jardun ondoren, bere estraineko pastorala osatu du ilusio handiz zuberotarrak. Lanak XVI. mendean Frantzisko I.a Frantziako erregearen agintaldian bizi izan zen Peirot Ürruti altzürüküko zaldunaren gorabeherak kontatzen ditu. Orotara, 130 aktore ariko dira, 'ia herri guztia, kontuan izanda bertan 260 lagun bizi dela', egileak adierazi digunez. Etxartek ez du kontakizun historiko bat egin nahi izan, 'nire asmoa soilik garai hartako giroa eta pentsaera islatzea izan delako'.
Hala, pastoral iraultzailea ezik erdi aroko antzerki mota berreskuratu nahi izan du. 'Rockero bezela ezagutu nauten arren ez dut zerbait berria sortu nahi izan, haatik, era natural batean idatzi eta antzeztuko da, Erdi Aroko pastoralen kutsuarekin', Etxartek gaineratu duenez. Hala, Zuberoako hainbat txokotan egun pastoralek aintzinako kutsua galdu dutela irizten dio; 'oso artifizialak dira turistentzat atontzen direlako eta mamiari baino estetikari garrantzia handiagoa ematen dielako'. Ürruti Jauregiko Peirot hamar abestiz osatuta dago, bederatzi Etxartek idatzitakoak. Izan ere, bere aburuz, egun moda da askoz ere kantu gehiago egitearena, 'baina guk pastoral itxura mantendu nahi izan dugu komedia musikal bat bihur ez dadin'. Iraupena hiru ordukoa izango da, ohikoak baino laburragoa 'gaur egungo erritmora hurbiltzeko xedez'.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.