_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Maitasunari buruz inoiz entzundakoak modu berrian

Aspaldi euskaraz irakurri ditudan maite poemarik ederrenak eman ditu Inoiz izan ez garenotan liburuan Karlos Linazosorok. Eta esaldiaren bermea aipatu nahi nuke berriro: aspaldi ez dut horrelako maite poemarik irakurri. Sendoak, gartsuak, iradokorrak...beteak.

Maite poesiaz hitz egiterakoan genero galdu antzekoaz ari garela dirudi. Maitasuna zein erridikulua den! esaten entzun genuen. Barregarri izateari bat ere lotsarik gabe, bere sentipen eratua agertzen du Linazasorok Inoiz izan ez garenotan liburuan. Tituluak berak esanahi bi adierazten ditu. Batetik, liburuaren lehen esaldia da, idazlea testuen gorputzari izenik ezin eman gabe ibili izan balitz bezala, eta biderik errazena hartu balu bezala. Bestetik, inoiz egon ez den toki horren bila abiaturiko liburu dela esango nuke.

Inoiz izan ez garenotan

Karlos Linazasoro: Erein, Donostia, 2002, 61 or., 7.90 euro.

Hertsia, zarratua. Bere berean betea. Geldia eta geldoa. Esamoldean 'zu' bati etengabe ari zaiona, bigarren pertsonaren nagusitasuna agertuz. Baina niaren eta zuaren arteko elkarrizketa horretan hitz-aroan borborrean ari da... Ikustekoa da nola sortzen den diskurtsoa, etengabe, ura balitz bezala, eta zein hari finek eusten dute esapide hori.

Pausu luzeko poemak dira. Erritmoari begiratzen diotenak, agian kutsu (neo)klasiko batez, hitzen silabak neurtuz eta bertsoa atonduz. Egiturak moldatuak dira, paralelismoen, errepikapenen bidez. Agian ez dago zer esan handirik, edo esatera doana denok dakigu... Eta hala ere, eta hala ere... berriak dira esapideak eta esamoldeak. Metafora nagusitzen da bazter batean, bestean hirukoitasuna, eta esaldiak hiru bider errepikatzen du ideia, eta moldatuz doa niaren eta zuaren arteko dialektika.

Espresioaren bila

'Oro da maitasuna zure begi-ninietan' dio poetak eta maitasun horren espresioaren bila abiatu da poema bilduman. Eta poema bakoitza eskura ezina (izan ez garenon tokien arrastoen bila) hartzeko eta hausnartzeko ahalegina da, borobila, bere horretan bukatzen dena... Hiperbole puntu batekin, heldu-ez-heldu zalantzaren bidean.

Inoiz Xabier Leteren oihartzunak nabaritu izan ditut poesia honetan eta Juan Mari Lekuonarenak ere bai, definizioari zabaldutako bideetan. Linazasoro une oro agertzen da, kontraesanean, paralelismoan, maitasunaren hondarrak agertzeko orduan. Baina Salinas datorkit gogora. Eta Pessoa, nola ez?.

Testuak gora egiten du, arnas handiko perpaus eta solasaldietan. Barrokorako joera nabari zaio bai, eta era berean, bere-berea duen espresiobidea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_