Azken zeluloide sekuentziak?
Kamera digitalak, laburren industria iraultzatzeaz gain, hauen ekoizpena bikoiztu egin du
Moztu! esan ohi zuten zuzendariek garai batean, 35 mm-tan filmatutako travelling, plano motz edota kontrapikatuak, onak zein txarrak, zeluloidearen atsedenean itsasten ziren bitartean. Denboraren joanean zinearen aurpegi ezkutuenak, ekoizpenari dagokionak, alegia, aldaketak jasan ditu. Teknologiaren etengabeko garapenari bota behar errua.
Kamera digitala garapen horren luxuzko lekuko bat besterik ez da, zenbait adituren esanetan etorkizuneko zinearen protagonista nagusia. Ekarri dituen abantailak ugariak dira, pelikula bat filmatzea ez da jada gutxiengo bati zuzendutako zerbait, erabilitako zeluloide kopurua kontrolatzea, laster, antzinako kontua dela irudituko zaigu. Herriaren zinea bultzatuko duela diotenak ere badaude, 'Dogma' mugimendua aberastuko duen tresna beharrezkoa.
Bilboko Tropo Filmseko kideek duela bi urte aukeratu zuten digitalaren bidea
Digitalizazioak filmaketa prozesua merketuko du eta dudarik gabe, zinea egitea errazagoa bihurtuko da. Horren adibide, aurten gertatutakoa: zuzendari hasiberriek teknologiaren hatzaparrei ongi etorria eman diote eta ekoizpena handitu egin da erabat. Asko digitalarekin saiatu dira soilik, beste batzuk ordea, Super 8-arekin nahastu eta gehienek ordenadore bidez landu dute muntaia. Zine industriarik gabeko Euskal Herriak baditu ikasle finak eta espero bezain ekoizpen oparoa; horrela, hainbat lehiaketa antolatu da beraien lanak ikusgai izateaz gain, dagoen maila neurtzeko xedez.
Areto txikietan aurkezten zituzten zuzendariek beraien laburrak orain lauzpabost urte. Egun ordea, interneti esker, formatu txikiko lanak sarean plazaratzen dira. Digitalizazioak ekoizpena bultzatu du, zuzendarien arreta piztu eta zinearen hedapena lagundu. Lehenbiziko pausoak ematen ari diren zinegileen ezinbesteko tresna bihurtu da. Dagoen oparotasuna ikusita, bai ekoiztetxe zein zinezaletuen elkarteek zenbait lehiaketa antolatzea erabaki dute.
Teknolgia berri honek zinea egiteko metodoa aldatu du, eta irudien errealismoa bilatzeko egokia den arren, animazioak eta zine esperimentalak jasan dute hazkunde nabariena. Aurten aurkeztutako laburrak gainera, luzeagoak izan dira, bataz beste 20 minutuko iraupenaz. 'Minuto y medio' nazioarteko laburren lehiaketak, kamera digitalarekin filmatutako hainbat lan jaso ditu aurten eta maila handiko laburrak izan zituzten ikusgai epaimahaikideek. Gasteizen ere, abenduan ospatutako Cortada jaialdiaren barnean zine berria izan zen gozagai. Badago hala ere, jaialdi guzti horien 'aita' dena, Bartzelonan ospatzen den Online Flash Film Festival, hain zuzen. Jaialdi honek generoak ezberdintzen ditu eta bakoitzak tarte berezia du egitarauan.
Badaude Euskal Herrian zine digitala hurbiletik jarraitzen dutenak, horren erakusgarri Eduardo Gonzalez gazteak sortutako Tropo Films. T.P.-ko kideek 1997an ekin zioten lanari. Hasieran bideoan filmatzen zituzten laburrak, baina 2000. urtean digitalizazioaren bidea aukeratu zuten. Etorkizunari begiak zabalduz interneten dira ikusgai beraien lanak egun. Laster El cráneo de Judas laburra aurkeztuko dute.
Zine independenteak ere formato berriekin jolasteko aukera du, izan ere, sarean aurkitu daiteken Walltrack.com helbideak 35mm, 16 mm eta digitalean filmatutako laburrak aurkezten ditu. Walltrack Film Festival-ean esku hartzeko, lanak euskarri digitalean bialdu behar dira.
Lehiaketak zinegileek erabilitako lehenbiziko baliabidea besterik ez dira, zineak erabateko eraldaketa jasango du eta zinten artean murgilduta jarduten dutenek soberan dakite. Badaude ohiko metodoaren aldeko jarraitzaile sutsuak, 35 mm-ak eskaintzen duen irudi gordin eta erromantikoa nahiago dute eta. Badaude hala ere, teknologia berriei eskua ematen dietenak: Julio Medem donostiarrak, adibidez, kamera digitala erabili du bere azken pelikula Lucía y el sexo filmatzeko. Zenbait kritikarien esanetan, teknologia berri honek Danimarkan jaiotako 'Dogma' mugimendua indartuko du.
Ondorioa argia da, zine mota berri honek zalantza sortzen du, ekoiztetxeek begi onez ikusten dute, kostuak nabarmenki murriztuko liratekelako baina zinegileek ez diote, oraingoz behintzat, kasu gehiegirik egiten. Horrela, borroka hasia da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.