Euroaren bueltan
Ongizate-Gizartea munduko bigarren gerrateaz geroztik demokrazia kapitalistetan eman den baliabide garrantzitsuenen artean dugu. Tresna bakegile honek, batetik, merkatu-gizarteak eragindako desberdintasunak gutxitzeko estatu-aparailuen ardura bultzatu du, eta, bestetik, herritarren parte-hartzea bermatu du, egitasmo publiko eta konbenio kolektiboetan sindikatuen eginkizuna bideratuz. Ongizate-Gizartea, azken batez, gerra ondorengo arazo politikoei irtenbidea bilatzeko gauzatu zen. Hauxe izan da hirurogeita hamarreko hamarkada arte elite politiko nagusien irizpidea, bai erabat garatutako herrialdeetan, zein garabidean zeudenetan. Geroztik, ostera, hainbat aldaketa politiko eta sozialak direla medio, Ongizate-Gizartea eta bere xedeak kolokan jarri izan dira.
Ordurarte tresna honek erreformismo sozialdemokrata, sozialismo kristaua, elite politiko eta ekonomiko kontserbatzaile ilustratu edo industria arloko sindikatu handien babesa jaso zuen. Jarrera honi esker, seguridade soziala, lan-egoera babesteko legeak, gutxieneko soldata, osasun eta heziketarako zerbitzuen hedapena edo sindikatuen protagonismoa nagusituz joan ziren. Planifikazio ekonomikoaren doktrina keynesiarraren eskutik, Ongizate-Gizartea ez zen ekonomiari ezartzen zitzaion zama bezala jotzen, barne-egonkortasun ekonomikoa eta politikorako tresna eraginkortzat baizik.
Baina, esan bezala, duela hogeita hamar bat urte erasoa hasi zen. Urte horietako atzeraldi ekonomikoa aitzaki, liberalismo berria indartu eta doktrina ekonomiko monetaristak proposatzen hasi ziren. Kritika hauen lelo nagusia Ongizate-Gizartearen ondorioak salatzea bihurtu zen. Laissez faire berriarentzat Ongizate-Gizartea ez da bake eta progresurako indarrentzat (merkatuko indarrentzat, alegia) oztopo besterik. Zergatik? Kapitalari arauak eta zama fiskalak ezartzeak ez duelako inbertsioa suspertzen, eta langile eta sindikatuen eskariak onartzeak ez omen duelako lana bultzatzen. Eta ildo beretik doa Europar Batasuna: Maastricht-eko Itunean sinatutako konbergentziarako irizpideetan (defizit publikoa, zor publikoa, inflazioa, aldaketa-tipoa edo interes-tasa) ez ziren kontuan hartzen enplegu-sorrerarako eta babes sozialerako helburuak. Ez dago, beraz, enplegua sortzeko inolako politika publikorik (Frantzia da salbuespena, ezarri duten 35 orduko astearekin).
Tradizio sozialdemokratako alderdiek ere, neoliberalismoaren aurrean, konplexuz betetako doktrinak plazaratu dituzte. Horra hor, esaterako, Tony Blair-en 'Hirugarren Bidea' edo Gerhard Schroeder-en 'Zentro Berria'-ren proposamenen leloa: enpresarien interesak defendatu, etekinak handitu eta zergak gutxitzeko. Ez da harritzekoa, beraz, Europar Batasuneko Estatuburuen goibileretan, Europa sozialaren eskakizuna atzeratzeaz gain, oraindik mantentzen dituen ezaugarriak murrizteari ekitea. 'Hirugarren bide' ustez aurrerakoi hauek aberastasunaren banaketa eta justizia sozialaren helburuak ahaztu dituzte, neoliberalen praktika eta diskurtsoarekin bat egin eta 'pragmatismoaren' magalean erori dira.
Datorren Europa jadanik hor daukagulako, ez dezagun pentsa 'pentsamendu bakar' honez gain beste eraikuntzarik datorrenik. Bai, euroa laudatzen dugu, hori saldu baitzaigu garai berriaren ikur nagusitzat. Hori aldaketa erraza da, batez ere merkatarien Europa finkatu baino ez duelako egiten. Baina non daude laguntza sozialak, inmigrazioaren arazoak, agente sozialen papera, merkatuko gehiegikerien kontrola... Europa soziala, azken finean. Tamalez, gizarteko alderdi askotan ezkortasun hau aise barneratzen ari da, eta alternatiba ezarekin batera, ezkerreko zenbait alderdiren kasuan, kontzientzia etiko eta kritikoaren lokartzea dakar aipatu ezkortasunak. Eta honekin batera, Ongizate-Gizarteak izan dituen oinarri historikoak ere ezabatuz doaz. Gerra ondoko Europaren eraikuntzarekin batera lotuta zihoazen ideiak jadanik ez datoz bat, eta edozein eraikuntza momentuko errealitate sozialean integratzeaz gain iraganaren oroitzapenez ere osatzen dela ahazten ari gara.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.