_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Hitzaren gozamena

Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 21ean Donibane Garazin abiatuko da

'Bertsoa zerbait baldin bada hitza da', irmotasunez baieztatu zuen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren antolakuntzako koordinatzaile nagusi den Jexux Muruak. Berarekin epaimahaikideen ordezkari lanetan aritzen den Jon Abrilek, Kutxako Iñaki Almandozek eta Bertsozale Elkarteko presidentea Imanol Lazkanok aurkeztu zuten, hilaren 10ean, aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia. Lazkanoren aburuz, 'bertsoa hitzarekin jolasteko eta gozatzeko da. Euskaldunak garen bezalakoak garelako edo, edozerrekin jolasa egiteko gai gara eta bertsoaren jokoa hain erakargarria izanik jende asko biltzen du. Txapelketa honek ere aditu eta zale asko erakarriko ditu'.

Urriaren 21ean Donibane Garazin hasi eta abenduaren 16an Donostiako Belodromoan amaituko den XIII. Bertsolari Txapelketa Nagusiak orain arte ezagutu den partaidetza handiena izango baitu; herrialdeetan 173 bertsolari arituko dira eta azken txanpa 37 jokatuko dute. Gainera, 26 urtekoa da bertsolarien bataz besteko adina, eta horrek itxaropentsu bihurtzen ditu etorkizunera begira zale, antolatzaile eta partehartzaileek dituzten egitasmoak.

Gertakizun soziala

'XIII. Txapelketa Nagusia gertakizun sozialtzat jotzen dugu guk. Bertsolarien arteko lehia dago, horrek sortzen du erakarpena eta horrek bultzatzen du bertsolaria onena ematera. Orain, Internet eta globalizazioa nagusi diren garai honetan, guk hitzarekin jolastuz eta jokatuz, komunikatzeko aldarrikapena egiten jarraitzen dugu', esan zuen Muruak. Ildo honetan, txapelketaren komunikazioaren beharraz mintzatu zen antolakuntzako koordinatzaile nagusia. 'Txapelketa bertsolaritzaren berri emateko erabili nahi dugu, bai gure komunitate euskaldunean eta baita inguratzen gaituzten komunitate erdaldunei ere. Hori gauzatu ahal izateko komunikazio arduradun bat gurekin lanean dihardu eta txapelketa hasterako gure webgunea martxan izatea espero dugu. Kohesioa izan da honetan azpimarratu nahi izan duguna, horregatik bertsolariak, gai jartzaileak, epaile eta antolatzaileak elkarlanean aritu dira txapelketaren diseinuan'.

Herrialdeetako ordezkapena orekatzen saiatu direla garbi utzi zuen Muruak. Ipar Euskal Herria bat bezala hartuta guztiek izango dute ordezkaririk; Nafarroak lau, Gipuzkoak 19, Bizkaiak hamar eta Arabak zein Ipar Euskal Herriak bina.

Jon Abril epaimahaikideen ordezkari gisa arituko da egunotan eta berak eman zuen txapelketaren bestelako ikuspegi bat, nondik bertso, errima eta puntuak balioztatzen diren.

'Bat-batekotasuna, dialektika eta mezua dira bertsogintzaren oinarriak, hori kontutan hartuz gero txapelketa honetan bat-batekotasuna eta dialektika azpimarratu nahi ditugu. Horretarako epaiketarako irizpideak berrikusi eta moldatu ditugu', adierazi zuen Abrilek. Epaile eta gai jartzaileen lana defendatu zuen eta guztion izenean mintzatu zen. 'Testuinguruari eman behar zaio garrantzia, epailea bat-bateko bertsoen epaile da eta dagoen inguruan bakarrik uler daiteke lan hori. Gai jartzailearen zeregina ere azpimarratzekoa da. Ariketa motak hautatzerakoan, erakustaldi teknikoan oinarritzen direnak baztertuko ditugu, bat-batekotasuna eta dialektika bultzatzen dutenei lehentasuna emateko. Hala, bakarkako gaiak, tema edo ofiziotakoak eta puntuak izanen dira protagonista eta lau oinak, bukaera eta gisako ariketak alde batera utzi ditugu'.

1935. urtean Bertsolari Eguna izeneko lehiaketa ospatu zen Donostiako Poxpolin antzokian eta hura juzkatu izan da txapelketa ofizialen lehen kate maila. Gerra aurreko garaiak ziren eta Euskaltzaleak eta Eusko Gaztediak elkarteak izan ziren antolatzaileak; Euskaltzaindiak gerra ostean, 1960an, hartu zuen lekukoa eta berak antolatu zituen 1982ra bitarteko sei txapelketak, Bertsozale Elkarteak txanda hartu zion arte.

Basarrik irabazi zuen lehen hartatik abiatuta, hamabi izan dira jokatu diren txapelketak. 1989az geroztik lau urtetik behin ospatzen dira eta aurtengo udazkenean egokitu da azkenekoaren hitz ordua. Bertsozale Elkarteko lehendakari den Imanol Lazkanoren hitzei eutsiz, 'orain arte eman diren pausoak oso sendoak dira eta kalitatezko txapelketa ziurtatua dugula uste dut'.

Txapeldunen azken txanpa

Azken urteetako txapelketa nagusietan izandako bertsolari aldaketa nolabait erregulatzen saiatu dira antolatzaileak. Bertsolaritza utzi dutenak berreskuratzeko aurreko urteetan finalista izandakoek Txapelketa Nagusiko finalean zuzenean parte hartzeko aukera izango dute. Jexux Murua, antolakuntzako koordinatzaile nagusiaren esanetan, 'iazko finalistak final erditan sartuko dira eta iazko txapeldunak eta txapeldun ordeak finalean sartzeko aukera izango dute. Andoni Egañak aurrera egin du baina Sebastian Lizasok nahikotzat jo du bere bidea'. Andoni Egaña da egungo txapelduna. Euskal Filologian lizentziatua, kultur teknikari gisa aritu zen ikasketak amaitu osteko urteetan. Egun, bertsogintza ez ezik, prentsa artikulu egile eta telebistako gidoi egile ditu lanbide. 1982an Zarauzko Lizardi sarian kantatu zuen jende aurrean lehen aldiz, irabazi eta bertan hasi zuen bertsolari ibilaldia. Txapelketa Nagusian 1986an eman zuen lehen urratsa finaleraino helduz; finaleraino iritsi zen 89 eta 93koetan ere, azken honetan jantzi zuen bere lehen txapela, bigarrena 1997.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_