Unibertsitateko ikasle euskaldunen kopurua bikoiztu egingo da 20 urtetan
Euskarak unibertsitatean bizi duen egoera aztertzeko asmoz, Unibertsitateko Euskal Irakasleek Elkarteak (EIRE) biltzarra egin zuen joan den astean Bilbon. 115 biltzarkidek hartu zuten parte jardunaldian.
Bertan Euskal Unibertsitatearen Egoera Gaur Egun izeneko azterketaren emaitzak aurkeztu zituzten kongresuko arduradunek. Txosten horretako ondorien arabera, Euskal Herriko unibertsitateetan dauden 6.151 irakasleetatik, 1.233k (%20) ikasgairen bat euskaraz ematen du. Irakasle euskaldun gehienak (%75) EHUn ari dira lanean. Bestalde, 2000-2001 ikasturtean matrikulatuta zeuden 96.961 ikasleetatik, %49k euskaraz daki, baina %26 besterik ez du euskaraz ikasten.
2021. urtea
Hiztun kopurua eta demografiaren bilakaera kontua hartuta, 2021. urterako ikasle euskaldunen kopurua bikoiztu egingo dela uste du EIREk.
Euskaraz irakasteko arazorik nagusienetarikoa testu egokien gabezia da. Izan ere, egun euskaraz irakasten diren irakasgaien %80an ez dago oinarrizko liburu rik euskaraz. Datu horri kezkagarri iritzi zioten kongresu antolatzaileek. Azken hamar urteotan unibertsitateek 257 liburu argitaratu dituzte euskaraz; horietatik 98, Udako Euskal Unibertsitateak.
Euskaraz ikas daitezkeen espezialitateei dagokienez, EHUk du portzentaiarik altuena, %74rekin. Gainontzeko unibertsitateetan kopurua %26raino jaisten da batez-beste. Egoera bereziki kezkagarria da Nafarroan, EIREko arduradunen esanetan, bertako unibertsitateetan euskara atzeraka doalako, aurrera egin beharrean.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.