_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ospitalea

Ospitaleak mikrokosmoak dira, 'kanpoko' bizitzarekin zer ikusi gutxi duten espazioak. Han dagoen jendea bertakoa dela ematen du, eta ez beste inongoa, hain daude bat eginik itxaron gela antzuen eta igogailu zahar zatarren paisajearekin. Aireak berak ez du kalekoaren antzik ere. Usain estrainioa darie eritetxeei, lurrin mota askoren emaitza, ziurrenik; ozonoa, alkohola, kloroformoa, betadinea eta formola bereizi ditut inoiz, baina ziur nago ezagutzen ez ditudan askok ihes egiten didatela.

Osasuntsua izan naiz beti, eskerrak Jainkoari, eta oso gutxitan joan naiz ospitale batera. Senideei edo lagunei bisitak egin dizkiet, jakina, baina kontuz ibili izan naiz beti. Halakoetan, botikan propio erositako mozorroak estaltzen zizkidan ahoa eta sudurra, ospitaleko korridoreetan solte dabiltzan birus horietakoren bat ez harrapatzearren; sartzean ematen duten bisita-txartela, bestalde, arreta handiz gorde ohi nuen, ez bainuen inolaz ere galdu nahi, eta bertan ipintzen zuen orduan ateratzen saiatzen nintzen, puntu-puntuan, hutsik egin gabe. Ez nuen ezertarako geratu nahi han barruan ateak ixten zituztenerako.

Duela bi aste, ordea, Osakidetzaren eskutitz bat heldu zitzaidan: txekeo orokorra egitera joan behar nuen hiriko ospitale nagusira. Agindua atzeraezina zen: 35 urte bete berriak ditut, eta ezin ezetzik esan.

Motxila sandwich eta coca-colez bete, eta ospitalera sartu nintzen. Atezainak irribarre maltzur bat eskaini zidan aurkeztu nizkion paperak irakurri zituenean. Zazpigarren azpi solairura joan behar nuen lehenik, odola ateratzera: han emango zidaten nire hurrengo pausoen berri.

Hiru egun eta bi gau kostatu zitzaidan odola ateratzeko gela aurkitzea. Aspaldi ikusten ez nuen jendea topatu nuen korridoreetan: Miriam, Alex Zaratamo gizajoa, osaba Julian... Batzuekin hitz gutxi batzuk gurutzatu nituen; gehienek, ordea, agur apal bat besterik ez zidaten luzatu. Ahituta zeuden, nekeak jota. Ondoezik. Baina presa zuten denek: kontsulta-gelaren baten bila ari ziren, ni bezala.

Odola atera zidaten, azkenean. Ondoren X izpien sailera bidali ninduten. Ez naiz oraindik heldu. Hogeita seigarren solairuan borroka latza dago Barne Medikuntza eta Psikiatria sailen artean, eta ezin izan dut aurrera egin; xiringak amaitu dira dagoeneko, eta bisturiak eskuarki erabiltzen ari dira. Gerra guztietan bezala, hildako gehiago dago gaixoen populazio zibilean, mediku, erizain eta jagoleen artean baino.

Esaten dutenez, sail bakarra egoten da gatazketatik libre: jaioberrien atala, hain zuzen ere. Ospitaleko elezaharrek diotenez, giroa oso bestelakoa da han: hormek margotu berriak dirudite beti, erizainak adeitsuak dira, irribarretsu hartzen zaituzte medikuek... Jende gutxik daki non dagoen, ordea, eta dakitenek ez dute esan nahi. Bisitari eta gaixo asko haurdun geratzen saiatzen omen dira ospitalean dauden bitartean, atal horretara eramango dituzten itxaropenaz. Halakoetan, horiz jantzitako erizain ongi armatu batzuek erditze-minetan dagoen gaixoa hartu eta, begiak estalita, jaioberrien atalera eramaten dute. Han izandako emakume horietako batekin izan nintzen atzo. Ane deitzen zela esan zidan, eta jaioberrien atalean igarotako aste haiek bere bizitzako unerik zoragarrienak izan zirela. Berarekin larrutan egiteko proposatu zidan, baina nik ezetz erantzun nion, bizkor ibili beharra nuela, X izpien sailaren bila ari nintzela; ez zeukan, noski, leku horren kokapen zehatzaren berririk. Agur esan zidan, eta korridore ilun batetik desagertu zen, bere hiru seme-alaba txikiak atzetik zihoazkiola.

Eraikineko negozio handienetako bat jaioberrien atalerako bidea erakusten duten mapak dira; gehienak, jakina, faltsuak dira. Bestalde, Ospitaleko Historialari Ofizialaren arabera, leku paradisiako horretara heltzeko ahaleginak dira beste solairuetako borroken iturburu nagusia.

Interneta duen ordenadore bat aurkitu dut bulego huts batean; zoruko baldosak odol lehorrez tindatuta daude. Hilabete honetako zutabea helarazi ahal izango diet, behintzat, El País-ekoei.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_