_
_
_
_
GAIAK

Madariagaren 'Orbanak' kaleratu du Olerti etxeak

Orbanak izenarekin eta Zarautzeko Olerti etxearen babesean, Juan Ramon Madariagak bere lan poetikoaren antologia atera du. Madariagaren lanaren historia ezagutzeko ate eta sarbide dugu Orbanak azken liburu hau.

Lau libururen egile dugu Madariaga. Bosgarrena laster argitaratuko omen du, eta denen berri, labur horixe bai, ematen du liburu txukun honetan.

Ez omen da poesiarik irakurtzen, argitaratu gutxi egin omen da poesia, eta poesia irakurtzeko bide gisa zabaltzen den bigarren pasabidea dugu hau. Lehena musika eta kantarien bidez osaturikoa genuen. Poeta eta musikarien arteko zubian ez da inoiz etenik egon eta azken urteotan zabalago dagoela dirudi.

Errezitaldien helburua zein ote den galdetzen dute batzuk: errezitaldia bera entzun eta kito, edo errezitaldia libururako irtenbide, hona bigarrena. Ez dakit, ez naiz ni erredukzioaren zale eta lehen betetzen bada nahikotzat joko nuke, bigarrena baletor hainbat hobe.

Antologiaren saialdia ez da lehengoz betetzen gure artean, baina dena gutxi izango da garaiotan irakurlea poesiara hurbiltzeko.

Bere lau libururen poema gutxi batzuk aukeratu ditu Madariagak bere lan poetikoaren historia egiteko orduan: Imentzioaren pergamuak (1989), Galera errepikatuak (1992), Elaien ausardia (1993), eta Argia sortzen den izartegia (1996) izan dira orain arteko bere lanak. Argitaratzear dagoen berri bateko lanak osatzen dute Orbanak liburua.

Euskal poesiaren alorrera agertu zen momentutik ezaugarri finkoak agertu ditu Juan Ramon Madariagak: Gai aldetik gai nagusiak maite ditu, heriotza, maitasuna, paisaiaren eta naturaren ikuspegi zolia.

Tonua aldetik galderak erakutsi ditu, eta tonu elegiakoak adierazten du ondoen, nire ustez, bere agerbidea. Idazkera aldetik, Sarrionandiaren joera ez du inoiz ahaztu eta tonu epikoetan agertu badu tentaziorik, bere idazkerak zubereraren zaletasuna du, eta inoiz Berrizbeitiaren lana ekarri du gogora. Laster du agertzeko bosgarren lana Madariagak eta lan horretan bere bidaietako paisaia garbiak (Everestera igotzeko saioak egiten ditu poetak) utzi du aztarnarik bere lanean.

Garbia da Madariagaren poesiaren neurria eta hizkera, noiz edo noiz estetizismorako eta zailtasunerako makurtzen bada ere bere hiztegia. Sinbolismoaren bideetatik abiaturiko poeta dugu bizkaitarra eta antologia honen bideetan ikusiko du idazleak zein adierazpen berezia duen poetak.

Juan Ramon Madariaga: Orbanak. Olerti Etxea, 2000 (2001), 63 or. 1000 pezeta.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_