'Ohiturak galtzen direnean hizkuntza ere galdu egiten da'
Euskal kultura, ohiturak, jaiak eta lanbideak aztertu eta horren berri eman izanagatik jasoko du Juan Garmendia Larrañaga etnografoak aurtengo Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria.
1926an Tolosan jaioa da Juan Garmendia Larrañaga (bigarren abizena ere jartzea eskatzen du familia eta lagunen artean Juanito denak). Aita Barandiaran eta Julio Caro Baroja lagunak zituen eta beraiekin batera asko ikasi zuen. Ihauteriak, mitoak, konjuroak, eskulangintza eta abar luze bati buruzko liburuak kaleratu ditu.
Galdera. Zorionak. Espero al zenuen saria, hala sorpresaz hartu duzu?
Erantzuna. Eskerrik asko!Ez, ez nuen espero. Orain dela bizpahiru hilabete gutun bat bidali zidaten eta, hala esan zidatelako, sinatu egin nuen, baina ez nuen irakurri. Asteazkenean, epaimahai batean nengoen eta ondoren etxera deitu nuen esateko ez nintzela bazkaltzera etorriko eta orduan esan zidaten sariren bat eman zidatela.
G. Lan handia egin duzu zure bizitzan zehar...
E. Nik lana egiten dut gustatzen zaidalako!
G. Lan handia egin duzula nioen eta horrexegatik eman dizute saria. Euskal ohiturak, jaiak eta lanbideak aztertu dituzu, besteak beste.
E. Bai, gauza asko aztertu ditut, eta artxiboko lana ere egin dut. Hanka bat kanpo ikerketan izan dut eta beste bat artxiboan. Kanpo ikerketan gehiago, beti uste izan dudalako presa gehiago duela kanpo ikerketak artxibokoak baino. Pertsona batzuk hiltzea liburutegi bat erretzea bezalakoa da.
G. Zure izenarekin batera, beste bi gizon handiren izenak aipatzen dira beti: Aita Barandiaran eta Julio Caro Baroja.
E. Beno, beno, horiek beste mailakoak ziren! Ni baino askoz handigoak, gauzak bere neurrian jarri behar dira. Barandiaran urtero San Inazio egunean gure etxean izaten zen, gure aita San Inazio egunekoa baitzen. Hitzaurrekoak ere egiten zizkidan. Eta Julio Caro Baroja oso gaztetatik ezagutzen nuen nik, eta harengatik egin nuen nik doktoretza. Berak esan zidan lizentziaturarekin bakarrik ez gelditzeko eta doktoregoa egiteko, berak zuzenduko zidala. Eta hala egin nuen.
G. Etnografia zer duzu afizioa edo lanbidea, ogibidea?
E. Non hasten den bata eta non bestea esatea zaila da, baina garbi dut ogibidea ez dela izan, 'al contrario, saldo negativo'. (Barre egin du) Poltsikotik asko jarri dut!
G. Urria arte itxaron beharko duzu ba, saria jasotzeko...
E. Niri esan didate udazkenean izango dela, baina ez dakit zehazki noiz.
G. Tolosarra zara, behintzat bihotzez, eta hauxe diot lan asko eskaini dizkiozulako Tolosari.
E. Bai, ni tolosarra naiz bihotzez eta gorputzez eta baita bertako seme kuttuna ere. Saria eman zidaten egun berean, hiru urte lehenago, egin ninduten seme kuttuna, ekainak 13an, San Antonio egunean.
G. Azken lana ere, Los Dugiols y la villa de Tolosa, tolosar bati eskaini diozu.
E. Baina, ba al dakizu hori nori eskaintzen diodan? Nik ezagutu ez nuen arrebari, hiru urterekin hil zen Karmentxu arrebari, eskainiko diot. Juan Antonio Dugiol frantsesa zen eta XVIII. mendean Tolosara etorria, berzkina zen eta beregan interesa handia nuen.
G. Hauxe azkena. Ondoren zer?
E. Hurrengoa Xabier Mendiguren Bereziartu eta biok egingo dugu. Euskal Hiztegi Etnografikoa da, nire ikerketetako hitzetan oinarritutako lana eta Xabier Mendigurenen aportazioak ere izango dituena.
G. Zure lanen zerrenda luzea da baina izango duzu baten bat kuttunena?
E. Léxico etnográfico vasco izan zen doktoretzarako nire tesia, baino asko ditut maite. Baina azkenekoa maiteena. Badakizu ijitoek diotena: 'Txikiena maiteena, txikiena maiteena'. Ba nik ere azkenekoa maiteena. Konjuroena ere oso gustukoa dut, Basterretxearen marrazkiekin batera argitaratutakoa.
G. Zein motatako konjuroak izaten ziren?
E. Nekazal mundukoak, euria eskatuz, edo eguzkia eskatuz. Errogatibak ere konjuroak izaten ziren. 'Esto es un desastre, no llueve ni en las piezas de los buenos. Lluvia para mis piezas', emakume batek zioen Araban, eta harria hasi. Orduan, 'Pedrisco para todos'.
G. Orain San Juan jaia gertu dugu.
E. Hori beti jai naturista izan da, zuhaitzak eta landareak, ura eta suaren ingurukoa. Orain sua da modan dagoena. Sua eguzkiaren errepresentazioa izan da, baina hori dena galduta dago.
G. Hala ere, gure herria ohiturak gorde dituen herria da.
E. Ohitura batzuk bai, kristautasunak aurreko ohitura batzuk bereganatu eta gorde egin ditu; baina ziur nago asko galdu egingo zirela. Baina ohiturak galtzen badira akabo, eta horrek hizkuntzaren aldetik ere badu bere garrantzia; gauza bat galtzen denean hitzak ere galdu egiten dira, hitza galtzeko arrisku handia dago. Nire tesiak horrekin lotura handia zeukan, ohiturak galduta hitzak ere galtzen direlako.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.