'Euskara nahiko txikia da, ondotik, politikaren eragina jasateko'
Batez ere liburu alorrean egin duen lana eskertu nahian eman diote Bilboko Liburu Azokaren antolatzaileek Leopoldo Zugazari Urrezko Luma.
Oraindik ere Zugazak egiten duen lana handia da: Euskal literatura eta hizkuntzaren museoa martxan jartzen ari da, Olerti Etxearen zuzendaria da eta Durangoko Liburu eta disko azoka, besteak beste, berari zor diogu.
Galdera. Batez ere liburu alorrean egin duzun lanagatik eman dizute Urrezko luma. Zertan ari zara orain?
Erantzuna. Jubilatu bat naiz, baina kultura alorreko zenbait ekintza burutzen ditut, bai. Zarauzko argazki museoko lehendakaria naiz, Olerti etxean ere aritzen naiz...
G. Zuk literatura ofizio eta afizio bihurtu zenuen.
E. Beno, nik argitaratu nuen guztia ez zen literatura. Zuzenbidea, historia, geografia edota literaturarekin lotura zuten liburuak argitaratu nituen.
G. Francoren garaian ere egiten zenuen zure lana...
E. Bai garai haietan hilabeteak egin nituen Ministeriora joan etorrian zenbait liburu argitaratu ahal izateko eta ez zidaten baimenik eman. Franco hil eta berehala ekin ahal izan nion zenbait liburu argitaratzeari.
G. Nola doaz Euskal literatura eta hizkuntzaren museoa martxan jartzeko lanak?
E. Proiektua azalduz erakusketa egin genuen eta egia esanda oso harrera ona izan du bai herritarren artean baita erakundeen artean ere. Eta orain 'inpas' batean gaude, museoa osatuko duten zenbait leku ezberdin nola egokitu aztertzen ari garelako.
Esan dezaket, Olerti etxea laster ikusiko dugun museo horren zati bat dela, museoan ikusgai izango diren gai horietako batzuk hemen daude. Batzuk museoaren berri dutenean harritu eta dena egiten dira eta hizkuntzen museoak ez direla existitzen esan ere egiten dute. Baina izan badaude eta ez da hain zaila, hizkuntza guztiek beren historia badutelako. Eta ezin ahaztu museo guztiak direla historikoak, hau da, denboran zehar gertatutakoaren berri ematen dutela.
G. Historian zehar euskararen inguruan izandako zailtasunaren berri izango da museo honetan?
E. Hizkuntzaren soziologiaz ari zara? Bai, noski. Hori da gaietako bat, hizkuntzaren erabilera, eta euskararen erabilera hori nola gauzatu den, hori erabat logikoa da. Elizan erabilia izan da eta garai batean euskal elizbarruti guztietan euskararen erabilera adostu egin zen. Hezkuntzan euskara nola erabili den ere aipagai izango da. Literaturan edota administrazioak egin duen erabilera; erabilera horiek guztien berri emango du abian den museoak. Agiriak, irudiak eta ahal den guztia erabiliko da honen berri emateko.
G. Asko aldatu al da egoera azken urteotan?
E. Hor ez dut dudarik egiten. 40ko hamarkadatik honako aldaketa ikaragarria da, baina baita ere trantsizioko lehen urteetatik hona. Nire ustez euskal hezkuntza sistema bera ikaragarria da: nahi duenak euskaraz ikasten du, nahi duenak gazteleraz, eta nahi duenak bietan egin ba bietan egiteko aukera dauka.
G. Ulertzen al dira adibidez Nafarroan hartutako zenbait neurri?
E. Euskara nahiko txikia eta ahula zela zioen Koldo Mitxelenak nahiko ahula ondotik politikaren eragina jasateko eta nire ustez Nafarroako zenbait politiko euskarari bizkarra ematen diote gizartearen gehiengo handi batek esaten duenari kasu egin gabe. Askotan ez dut ulertzen erabiltzen den tonua, euskarari sektarismo politikoak leporatuz.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.