Oparotasunez jantzitako doinuak
'Kantuketan': abesti zaharrak, bertsolaritza, euskal rocka eta musika modernoak
Errotuegia dago musika Euskal Herriko kulturan. Aspaldiko meza kantuetatik, tradiziozko artzain abestietan geldialdia eginez, Itoitzen Lau Teilatu edo Negu Gorriak taldearen Gora Herria abestietara heldu arte. Denek neurri berean izan dute eragina. Hauek guztiak eta beste hainbat doinu, irudi eta istorio biltzen ditu Kantuketan erakusketak. Baionako Euskal Kultur Erakundea da honen bultzatzailea, eta bertako zuzendaria den Pantxoa Etxegoinek azaldutakoaren arabera, erakusketa konbentzional batek bildu ditzakeen ohizko elementuetaz gain Kantuketan ekimenak harago heldu nahi izan du, teknologia berriak, heziketa eta bisitari ororen partehartzea, iharduera garrantzitsu eta ezinbesteko bezala sustatuz. 'Gure asmoa ez zen erakusketa intelektual bat antolatzea, aktiboa nahi izan dugu egin. Erakusketa modernoa da Kantuketan, ikusleen jakinmina pizten duena. Honetaz gain, formazioari eta teknologia berriei ere beharrezko garrantzia eman diegu'.
Baionako Bonnat erakustokia izan da otsailaren hasieratik Kantuketan ekimenaren egoitza. Martxoaren 10ean Euskal Herriko beste hiri batzuetarako txangoa hasi behar zuen. Hala ere, hasiera bateko asmoak sute baten ondorioz etenda geratu dira, tamalez erakusketak narriadurak pairatu baititu. Ibiltaria jarraituko du izaten, udan Baionako Bonnat errepikatuko du eta udazkenean Euskal Herriko barnealdeko hainbat herri bisitatuko ditu. Bordelen, Frantziako Tolosan eta Parisen ere izango da eta 2002. urteko maiatzetik ekainera Bilboko Euskal Museoan. Donostiako Koldo Mitxelena erakundearekin ere harremanetan omen daudela aitortu digu Etxegoinek. 'Euskal Herriko eta Frantziako erakustokietara joango gara, 2003. urtean Quebecera eramango dugu Kantuketan eta ondoren Ameriketako hiri eta herri ezberdinak bisitatuko ditugu'.
Hedapena da Kantuketan-ek lortu nahi duen xede garrantzitsu bat eta ildo honetan kultura ezberdinen arteko trukaketa aipatzen du Pantxoa Etxegoinek aberastasun iturri garrantzitsu bezala. 'Kultura bat beste kulturek jazten dutela argi eta garbi izan dugu hasieratik eta horregatik trukaketa bultzatzen ahalegindu gara, euskal musika kanpoan ezagutaraziz eta atzerriko musika Euskal Herrira ekarriz'. Euskal musika talde ezberdinek izan dute atzerriko hainbat herrialde bisitatzeko aukera eta Euskal Herrian Georgia, Maroko edo Txetxeniako kantariak izan dira beste batzuen artean. Iniziatiba honekin jarraitzeko asmoa dute eta etorkizunera begira honen inguruan ekimen ezberdinak antolatuko dituzte Euskal Kultur Erakundekoek.
Euskal kanten funtzio eta aro ezberdinak hiru ataletan antzeman daitezke erakusketa honetan. Lehenean ikus-entzunezko dokumentuak, abestiak eta azalpenak entzun eta irakurri daitezke. Historia ere gozatu ahal izango da, ahoz aho hedatu diren kantak eta istorio bitxiak osagarri izanik. Euskal doinu eta kantak momentu eta toki zehatz ezberdinetan erakusten ditu bigarrenak: bazkari giroak, artzainen bilerak, errito berezi eta kontzertuak. Bertsolaritzak dokumentu informatiko batean du aipu berezia. Azken atalak gaurkotasunari utzi dio tokia, euskal rocka eta beste musika motak ere ikusgai eta entzungai daude.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La Fiscalía de Ciudad de México confirma que el hombre asesinado en la Zona Rosa era El Panu, jefe de seguridad de Los Chapitos
Navitrans, una cena de navidad para personas LGBT+ en condición de calle y trabajadoras sexuales
Bolsonaro deja la cárcel para operarse de una hernia
Bonoloto: comprobar sorteo del jueves 25 de diciembre
Lo más visto
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- Zelenski confirma que cualquier pacto con Rusia deberá ser ratificado en referéndum
- Los ‘whatsapps’ de Mazón a Feijóo del día de la dana: “Un puto desastre va a ser esto presi”
- Víctor Bermúdez, profesor de Filosofía: “Hemos perdido el control del proceso educativo, lo que damos en clase es en gran medida un simulacro”
- El líder groenlandés responde a Trump: “Groenlandia es nuestro país. Nuestras decisiones se toman aquí”




























































