_
_
_
_
GAIAK

Deban agertu zen foka, erabat osatua, Brestera eraman dute

Gure artean bi hilabete egin eta gero La Rochelen da, ostegunaz geroztik Roke, Deban joan den azaroan agertutako itsas txakurra edo foka. Donostiako Aquariuman zaindu eta osatu dute bi hilabete t'erdiz berriro itsasora bueltatzeko moduan izan den arte. Horixe da Donostiako Aquariumgo koarentena sailean, erizaindegia dei dezakegun sailean, egiten den lanetako bat, baina ez bakarra, akuarioan egiten den ikerketa bertan egiten baita.

Azaroaren 13an Debako kostaldean, hilabete eskaseko foka kumea agertu zen hil zorian: zauritua, deshidratatua eta gosez akabatzen baina, zorionez, bizirik. Foka topatu bezain pronto SOS Deiak Donostiako Aquariumarekin hartu emanetan jarri zen eta harrez gero bi hilabete pasatxo egin ditu Rokek gure artean, koxkortu eta bere kabuz jateko gai izan den arte. Berriro itsasora bueltatzeko moduan izan denean, Frantziako iparraldeko Brest hirian fokak sendatu eta sendotzeko dagoen zentrora eraman dute, seguraski jaio zen lekutik gertu, Debako zaindariaren izena daraman foka.

Ikerkuntza

Roke bezala, itsasoan galduta, hil zorian, agertzen diren animaliak osatzea da Aquariumaren egin beharretako bat, baina ez bakarra Jesus Insaustik, bertako zuzendari teknikoak adierazi duenez. Nahiz ikusleek erakusketak bakarrik ikusi, ikerkuntza izan da hasiera hasieratik Aquariumaren egin asmo nagusia.

Orain zenbait ikerketa egiten ari dira, horietako batzuk Kantauri itsasoan galtzeko zorian dauden zaldien inguruan. Gaur egun oso gutxi dira Kantauri itsasoan dauden zaldiak eta horregatik Aquariuman, gero libre uzteko asmoarekin, ugaltzen ari dira.

Asko eta asko dira, Roke bezala, akuarioko koarentena arlotik pasatakoak, akuarioan zauritutako arrainak edo kanpotik ekarritakoak, besteak beste.

Akuarioan dauden 110 arrain mota ezberdinetatik gehienak bertakoak dira, Kantauri itsasokoak, baina badaude Karibe, Ozeano Bareko edota Amazonasetik ekarritakoak. Horiek guztiak koarentenan jartzen dituzte akuariora egokitu arte. Hitza ez da oso zehatza, arrainak berrogei egun baino gutxiago egiten bai dute bertan; batzuk bost egun nahiko izango dute eta beste batzuk berriz, hamazazpi. Ez dago zehazterik zenbat denbora behar den egokitzea egiteko.Une hauetan koarentenan antxoak eta sardinak, itsas zaldiak edota limulus izeneko karramarro mota badago.Aipatutako karramarro hau Miami inguruan nahiko arrunta da, jada 500 milioi urte munduan zegoena.

Rokerekin lortutako arrakasta eta gero, arrantzaleentzako argitalpentxo bat kaleratu du Aquariumak, edozein animali edota arrain ezezaguna ikusiko balute akuariora jotzeko. Jesus Insaustik oso garbi adierazi du arrantzaleak Aquariumaren begiak izan behar dute, beraiek baitira egunero itsasoan daudenak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_