_
_
_
_
GAIAK

Elkarlanaren beharra

Arrate Irratiak, Segura Irratiak, Euskalerria Irratiak eta baita Gure Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegi Irratiak ere kolaboratzaileak dituzte plantilako ohiko lagunez gain. Naroa Gorostegik argi dauka egoera honen arrazoia diru-iturri eskasak direla. "Euskal Irratiak erakundearen barne dauden langileek kopururik txikiena kobratzen dute, eta horrek laguntzaileak izatera behartzen gaitu".Euskalerria Irratiak ere kolaboratzaile sare oso zabala dauka, eta baita Arrate Irratiak ere. Segura Irratian, aldiz, unibertsitateko ikasle askok lanbidean lehen urratsak emateko aprobetxatzen dute. Baina honetaz gain, herrietako irrati independente gehienek beste irrati batzuetako emanaldietara jotzen dute, ezinezkoa egiten baitzaie eguneko ordu guztien emisioa betetzea.

Más información
Herrietako uhinak

Euskalerria Irratiak, adibidez, egunean zazpi ordu eta erdi etxean egindako saio lokalekin betetzen ditu, gainontzeko orduetan Euskadi Irratiko emanaldi ezberdinak eskaintzen dituelarik. Arrate Irratiak Euskadi Irratiko albistegiak aurkezten ditu puntako orduetan. Bernardo Ibarraren arabera, "albistegiek inbertsio handia suposatzen dute, eta ezinezkoa egiten zaigu gure kabuz guztia antolatzea".

Gorostegirentzat premiazkoa da elkarlanean aritzea. "Irratien arteko harremanak estuak izan behar dira. Xiberoko Botza Xorroxin irratiarekin kolaboratzen hasi da, eta Euskadi Irratiarekin hiru urte daramatzagu Sormenari Leiho saioa egiten". Iparraldeko Euskal Irratiak erakundeko irrati-emisoreak mota ezberdineko irratiekin harremanak izaten saiatzen dira: "Euskal Herri osoko euskarazko irratiekin harremanak ditugu, eta baita Frantzian, Estatu mailan aritzen diren hainbat irrati libreekin ere".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_