_
_
_
_
GAIAK

Herrietako uhinak

Herritarren laguntza

Más información
Elkarlanaren beharra

Herrietako irratiek eta irrati-emisore libreek aspaldi aurkitu zuten Euskal Herriko komunikabideetan euren txokoa. Ohituta daude lurralde ezberdinetako entzuleak herri eta hirietako informazio zuzena entzuten, ahots ezagunen bitartez euren lurraldeetako notizien berri izaten. Baina irrati hauen ibilbidea ez da inolaz ere jarduera erraza izan, oztopo eta galera ugari gainditu behar izan baitute sortu zirenetik. Batzuek irrati zerbitzu bat euskaraz eskaintzearen helburuarekin zabaldu zituzten lehen uhinak, beste batzuek aldiz garai konkretu batzuetako beharrei erantzuteko. Baina irrati gehienek herritarren gerturatzea da lortu nahi zutena.Iruñerriko Euskalerria Irratiaren kasua dugu aipagarrienetarikoa, sortu zenetik legeztatu bidean baitago Iruñean kokatzen den irrati-kate hau. Iruñerriko jendeari euskarazko irrati zerbitzua eskaintzearen helburuarekin sortu zen eta 1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen saioa.

Hamabi urte pasa dira ordutik, baina ez alferrik: lantaldea sendotu eta errotu egin da, saioen kalitatea hobetu, programazioaren ordutegia zabaldu, baliabide teknikoak berritu... Dirulaguntzena da irrati hauentzat arazorik larriena. Euskalerria Irratiko zuzendaria den Mikel Bujandaren esanetan, "diru- sarrerak hobeak dira orain, baina ikusi behar etorkizunean zer gertatzen den. Nafar Diputazioko Hizkuntza eta Politika departamenduan arduradun berriak daude, eta gure egoera hobera joango delakoan gaude". Egun, publizitatea da Euskalerria Irratiko diru-iturri nagusia, 900 elkartek baino gehiagok ordaintzen duten kuotarekin batera.

Irrati hauen iraupena zaila izan arren, herritarrak eta elkarte ezberdinak dira neurri handi batean hauen biziraupena mantentzen dutenak. Eibarren dagoen Arrate Irratiak 3.000 familia batzen ditu. Bazkideak dira guztiak eta urtero 2.000 pezetako kuota ordaintzen dute. Arrate Irratiko zuzendaria den Bernardo Ibarrak dioenez, "publizitatea, bazkideak eta Eusko Jaurlaritzatik lortzen dugun dirulaguntza txikia dira gure diru-iturriak".Ibarraren aburuz, "ezaugarri honek irrati independentea garela esan nahi du, herri irrati bat baino gehiago". Arrate Irratia 59an sortu zen, egun legeztatuta dago eta emanaldi guztiak euskaraz eskaintzen ditu.

Duela hiru urte Euskal Irratiak izeneko erakundea sortu zen Iparraldean, hiru probintzietako irratiak batu zituelarik (Gure Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegi Irratia, alegia). Naroa Gorostegi erakundeko koordinatzailea da sortu zenetik. Gorostegiren aburuz, "programazio zabalagoa eskaini nahi dugu, tresneria aldetik ere hobekuntza nabarmenak izan ditugu. Urtero diru-iturrien kontua instituzioekin negoziatzearen beharra da arazo larriena". Hiru irrati hauen diru- iturri garrantzitsuenak frantziar estatua eta herritarrak dira. Iparraldean dauden 159 herrietatik 120 udalek dirua ematen dute, eta ez hori bakarrik, hiru irrati-emisore hauek etxez-etxeko kanpaina burutzen baitute urtero bazkide eta herritarren laguntza lortu ahal izateko.

Naroa Gorostegiren esanetan, "entzuleek ematen duten dirua premiazkoa dugu hiru irrati hauen biziraupenerako". Gorostegik azaltzen duenaren arabera, "hiru edo lau urtetako segurtasuna beharko genuke merezi duten proiektuak aurrera atera ahal izateko".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_