_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Tradizioaz gain, formazio arazoak

Etsipenerako tarterik ez

Euskal Herriak beti izan du kantuarekiko tradizio eta joera. Esaterako, euskaldunok nolakoak garen agertzeko aipatzen diren topikoen artean, honako hau da gehien errepikatzen dena: mahai baten inguruan bildu eta, behar bezala bazkaldu ostean, abestea gustuko duen herria dela gurea. Ildo honetan, ia 350 koro daude federatuta egun Euskal Herriko Abesbatzen Federazioan (Bizkaian, ia 125; Gipuzkoan, 110 inguru; Araba eta Nafarroan, 50 pasatxo; eta Iparraldean, azkenik, 18 talde).Abesbatzen arloan dihardutenek, hala ere, lan asko egiteke dagoela diote. Ondorio nagusi bat atereaz, kanturako tradizio handia dago gurean, baina oraindik ere nabaria da hezkuntza mailan dagoen atzerapena. José Mari Aierdi, Euskal Herriko Abesbatzen Federazioko idazkari orokorraren ustez, "formazioaren alorrean, bide onetik goaz. Hala ere, ikasketa behetik hasi behar da. Funtsezkoa da haur mailako abesbatzei begira zuzendariak behar bezala prestatzea". Zentzu honetan, Eva Pitlik, Israelgo haur mailako talde baten zuzendariak azaroaren 4 eta 5ean Tolosan egingo diren jardunaldietan parte hartuko du.

Nafarroako Abesbatzen Federazioaren presidente Carlos Gorrichok ez du uste azken urteotan atzerapausorik egon denik. Gaur egun, Nafarroan federatuta dauden abesbatzen kopurua 51koa da, eta abeslariena, berriz, 2.500 ingurukoa. Kopuruak zegoenean segitzen du, baina belaunaldi berri bat agertu da abesbatzetan. Gorrichoren esanetan, beraz, arazorik nagusiena kopuruan baino abesbatzek orokorrean duten kalitatean topa daiteke. "Hezkuntzari lotuta hutsune handia dugu oraindik ere. Abeslari askok ez dute solfeoa ikasteko aukerarik izan, eta abesteko edota ahotsa behar bezala ateratzeko teknika, esaterako, oso gutxi landu izan dugun gaia da. Duela gutxi hasi gara kurtso berezi horiei behar bezalako lekua egiten". Gainera, bere aburuz, abesbatzen maila zaintzea bezain garrantzitsua da zuzendariena ere hobetzea: "Horretarako, kurtsoak ezinbestekoak izaten dira, eta horri aurre egiteko, aldiz, dirua. Tamalez, instituzioen aldetik ez dugu apenas laguntzarik jasotzen", zehazten du Gorrichok.

Aierdik, berriz, ez du uste etsipenean erori behar denik. "Arlo honetan, federazioak esfortzu handia egin du azken urte hauetan. Urtero ikastaroak antolatzen ditugu, eta tarteka, hauek berritzen saiatzen gara". Horren lekuko, hurrengo ikastaroen zuzendaria Johan Duijck belgikarra izango da. Duijck-ek bi abesbatza zuzentzen ditu Belgikan, horietako bat profesionala delarik.Eskifaia abesbatzaren zuzendari Miguel Ceberioren arabera, Euskal Herrian dagoen maila "onargarria" da. Hala ere, honako zehaztasun hau egiten du berak: "Espainian dagoen mailarekin alderatuta, gurean egoera ona da. Baina, askotan, munduko zilborra garela uste dugu, eta hori ez da egia". Ceberiok arazorik nagusiena ez du soil-soilik abesbatzen arlora mugatzen. Aitzitik, Euskal Herrian kulturak orokorrean duen akats bera aipatzen du berak abesbatzen kasuan ere. "Jomuga zabalik ez dago, epe luze bati begira ez dugu helmugarik finkatu", dio.

Bere aburuz, "inpultsoka" egiten da lan gurean. "Maila handiko Jazzaldiak ditugu, baina gero urtean zehar ez da jazzaren alde inolako lanik egiten. Musika Hamabostaldiaren kasuan ere beste horrenbeste aipa daiteke, eta abesbatzen arloan zeresanik ez. Tolosan, esaterako, Leidor Antzokia gainezka egoten da saio guztietan, eta lehiaketak berak inoiz ez bezalako oihartzuna du hedabideetan. Hala ere, urtean zehar kontzerturen bat antolatu nahi izanez gero, ez dizu ia inork kasurik egiten. Egia esateko, ni ez naiz batere baikorra".

Bere esanetan, Tolosako Abesbatzen Lehiaketan parte hartzen duten gainontzeko herrialdeetako koroak entzunez, gurean irakaskuntza mailan lan handia egiteke dagoela sumatzen da. "Zentzu honetan, atzerapen handia dugu", dio Ceberiok. "Egia da hemen aurrerapausoak eman ditugula azken urteotan, baina gainontzeko herrialdeetan ere ez dira lo hartuta geratu".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Aierdik, azkenik, Tolosako Abesbatza Lehiaketa antolatzen dutenen lana ordaintezina dela dio. "Guretzat eskaparate ezin hobea da. Eskola ezberdinak ordezkatzen dituzten koroak dira etortzen direnak, eta horri ere etekina atera behar diogu".

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_