_
_
_
_

Erromatarrak!

Asterix eta Obelix oinarri dituen filma euskaraz estreinatu da Donostiako Zinemaldian

1961an jaio ziren Uderzo eta Goscinny komikilarien eskuetatik, baina orain arte inork ez die hizketan entzun. Ez, euskaraz. Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizioan, ordea, 2.500 ikusleren aurrean ia berrogei urtetan gordetako sekretua agerian geldituko da. Asterixek, Obelixek, Falbalak, euren herri osoak eta baita erromatarrek ere bazekiten euskaraz. Eta nola, gainera.Iaz Frantzian Gérard Depardieu, Christian Clavier, Laetitia Casta eta Roberto Benigni protagonista nagusitzat izan zituen komiki klasiko honetan oinarritutako filma pantaila handira eraman zuten, ikuslegoarengandik harrera oso ona jasoz. Zinemaldia dela-eta, galiar herrixkako biztanleen abenturak euskaraz gozatzeko aukera dugu orain. Lehenengo pasea pasa den ostiralean egin zuten, baina aste honetan, astelehenetik ostiralera, egunero errepikatuko da zita Donostiako Belodromoan -gaur, gazteleraz-.

REC bikoizketa estudioan buru-belarri aritu dira lan honetan parte hartzen duten aktoreak. Pello Artetxek Asterixi eman dio ahotsa, eta gainera, bikoizketa lanaren zuzendaria izan da. Iñaki Beraetxeren ahotsa, aldiz, Obelixek ahoa irekitzen duenean entzuten dena da. "Nahiko ezaugarri finkoak dituzten pertsonaiak dira, estereotipatu samarrak", dio Artetxek. "Asterix liderra da, eta Obelix, berriz, astapotro eta inozente samarra, aldi berean". Pertsonaien ezaugarriak kontutan hartuta eta filma ere nahikoa komiki kutsuarekin egina zegoenez, ahotsen egokitzea ez da zailegia gertatu. "Ez da egin marrazki bizidun bat bezala, baina karakterizazio puntu bat eman diogu pertsonaia bakoitzari".

Laurogei pertsonaia ezberdinei ahotsa jartzea eskatu du bikoizketak, horrek dakartzan zailtasunekin. "Zoritxarrez, Euskal Herrian ez daude hainbeste bikoiztaile eta batzuek pertsonaia bat baino gehiago egin behar izan dute", azaltzen dute arduradunek. Horrela, adibidez, momentu batean erromatar taldearen soinu eta garrasiak bikoiztu behar zituztenek ondorengoan gauza bera egin behar zuten galiar herrixkako giroari bizi emateko.

Lana hilabete inguruz luzatu da, itzulpena egitetik hasi eta nahasketa guztiak bukatu diren arte. Tartean, noski, bikoizketa egunak, zazpi bat jardunaldi oso. Guztira, prozesu osoak lau bat milioiko kostua izan dezake, José Luis Rubio, REC-eko gerentearen esanetan. Zinemaldian zehar Belodromoan eskainiko diren emanaldiez gainera, filma ondoren zine aretoetara joango dela adierazten du Rubiok. "Oraindik ez dago ezer sinatuta, baina hori da bere bide logikoa, lan guztia egin ondoren".

Iñaki Beraetxerentzat, Obelixentzat alegia, pertsonaia honi ahotsa jartzearen alderdi hoberena txikitatik daukazun marrazki hori pertsona erreala bezala ikusi eta bere ahotsa jarri ahal izatea da. Okerrena, bestalde, oso garbi dauka: "Hainbeste garrasi egitea izan da gutxien gustatu zaidana. Pelikulan leku zabaletan zaude denbora guztian, gatazkak bata bestearen atzetik gertatzen dira, eta ahotsak proiekzioa izan behar du". Horregatik, euren lan tresna den ahotsa zaintzeko, garrasi egin beharreko parteak bukaerarako utzi zituzten. Orroka ibiltzeko orduan ez direla lotsatzen esaten dute Artetxe eta Beraetxek. "Bikoiztaileok, irudietako aktoreekin alderatuta, abantaila bat badugula uste dut", dio Pello Artetxek, "eta abantaila hori anonimatua da. Zuk lana hobeto edo okerrago egin, edo paper barregarri bat egin behar duzunean, tontakeriaz beteta, inork ez zaitu ikusten. Lana hor dago, ondo edo gaizki, baina inork ez daki nor zaren eta hori oso ondo dago".

José Luis Rubioren esanetan, bikoizketa baten banaketa erabakitzea gauza zaila da. "Ondo erabakitzea behintzat bai, zure lanaz ziur egotea". Asterix eta Obelix Zesarren aurka honetako beste ahotsak Asier Hormaza, Roberto Benignik egiten duen Detritus erromatarraren paperean; Judit Huegun, Laetitia Castak egiten duen Falbalaren paperean; Jesús Izeta; Kiko Jauregi; Joxe Felipe Auzmendi eta beste asko izan dira.

Itzulpena, bestalde, Aitor Leterena da. "Neurri batean itzultzaileak askatasun osoa du", dio Rubiok. Kasu honetan, zailtasuna, edo gutxienez, berezitasuna, izen propioek jarri dute: Viejis, Cantatus eta antzeko beste izenak moldatu egin dira euskaraz ere hitz-jokoak mantentzeko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_