_
_
_
_
Entrevista:JEAN HARITSCHELHAREUSKALTZAINDIKO LEHENDAKARIA

"Hemendik 20 urtera lor dezakegu euskararen normalizazioa"

GAIAKErrespetua eta tolerantzia dira Jean Haritschelharrek (Baigorri, 1923) elkarrizketa honetan hamaika aldiz aipatu izan dituen hitzak. Batik bat euskara eta politika uztartzen dituztenei eginiko eskaera da berea, euskararen normalkuntza 20 urte barru lortuko dela nabarmentzearekin batera.Galdera. Euskarak bizi duen egoeraz hitz egiterakoan, gaurkotasunak Nafarroara garamatza. Itxuraz, ez du unerik gozoena bizi lurralde horretan.

Erantzuna. Egoera pixka bat urrundik ikusi arren, gauza bat azpimarratu nahiko nuke: jendeak errespetua merezi du, edozein ideia edo ideologia izanda ere. Hizkuntzei dagokienean ere, beste horrenbeste esan beharko genuke: Nafarroan euskarari begirunea zor zaiola. Bi hizkuntza dira Nafarroan. Horietariko bat Linguae Navarrorum, euskara, benetan zaharra den hizkuntza. Bestea, gaztelera da; geroago iritsi zen hizkuntza, hain zuzen. Dudarik gabe hizkuntza handia da gaztelania, ez dut ukatzen. Hizkuntzalari gisa nik hizkuntz guztiak maite ditut.

G. Nafarroan bertan, hizkuntz politikarako arduradunek euren karguak utzi dituzte, eta hauen ordez, euskaraz egiten ez duen pertsona bat jarri du Nafarroako Gobernuak. Erabaki horrek ika-mika handia piztu du. Zein da zure iritzia?

E. Kontradikzio baten aurrean aurkitzen gara. Dudarik gabe, euskararekiko errespetu falta nabaria da. Duela egun batzuk Euskaltzaindiak gutun bat bidali zion Miguel Sanz presidenteari, eta bertan egoera honek eragin digun kezkaren berri eman genion. Nafarroan bi hizkuntza dituztela esaten diogu Sanzi, eta biak zaindu behar direla. Aitzitik, intolerantzia nagusitzen ari dela iruditzen zait.

G. Nafarroako Alderdi Sozialistak Vascuencearen Legea aldatu eta mugatzeko intentzioa azaldu du. Beraien ustez, euskarak kutsu politikoa du, eta gaur egungo legeak alderdi abertzaleei egiten die on.

E. Horretan datza arazo guztia. Hizkuntza ez da alderdi batena. Hori Euskaltzaindiak behin eta berriro errepikatu du, euskara guztiona dela alegia. Bereziki Nafarroan, euskara Linguae Navarrorum bezala ezagutzen dela gogoratu behar baita. Gehiago esango nuke: euskara ez da euskaldunena bakarrik, nafar guztiena baizik. Honetan tolerantzia behar da, eta ez orain batzuek azaltzen duten intolerantzia. Ez diot barkatzen jarrera hori alderdi sozialistari. Normalki, sozialista batek, ezkertiarra izanik, tolerantzia eta begirune gehiago beharko luke izan, bai pertsonekiko eta baita haiek mintzatzen dituzten hizkuntzekiko ere.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

G. Iparraldean ere euskarak bizi duen egoera ez da oso gozoa. Duela zenbait hilabete, Hizkuntz Gutxituen Biltzarra burutu zen Bilbon. Bertan, euskara hil zorian dagoen gaixo batekin alderatu zuten. Horrenbesterako al da?

E. Alde batetik egia da, baina bestetik, ez. Uste dut ñabardurak ezarri behar direla. Euskara ez dagoela bere egoerarik onenean? Hor ez dago dudarik, baina hil zorian dagoela esatea gehiegi iruditzen zait.

G. Egoerak onera egingo du?

E. Gauzak aldatzen ari dira. Alde batetik, Ikastolen eragina nabaritzen ari gara, 35 urte dituzten Ikastolek 2.000 haur eta gazte biltzen baitituzte. Bestalde, B ereduan, beste 3.000 haur inguru dago eskola publiko eta giristinoetan (kristauetan). Beraz, 5.000 gaztek euskara ikasten dihardute Iparraldean, %17-18 hain zuzen. Kopuru txikia da, baina behintzat gure hizkuntzak Iparraldean sofritu duen beherakada bukatu da.

G. Euskara suspertzeko nahikoa al da Ikastolen eta beste eskolen ahalegina?

E. Garapen Kontseiluak hizkuntz politika baten beharra azaldu du behin baino gehiagotan. Zentzu honetan, batzarra izan genuen joan den astean, eta hizkuntz politika hori zer den ikusi dugu, Prefetaren aitzinean gainera. Estreinakoz, Iparraldean euskarari buruzko halako politika agertzen da, gobernuaren onespenarekin. Nik 40 urte daramatzat euskararen alde borrokatzen, eta ez dut sekula halakorik ikusi. Hori aldaketa baten seinale da. Proposamena Akitania eta Frantziako Estatuko ordezkarien artean aztertuko dute. Ez dut uste eskatzen dugun guztia emango digutenik, baina zerbait lortuko da.

G. Noiz iritsiko da euskararen ofizialtasuna Iparraldean?

E. Frantziako Gobernuak dioenez, Kaledonia Berrian frantsesa da hizkuntz ofiziala. Bertakoak zer esana duela aitortzen du, nahiz eta ofizialtasun hitza aipatu ere ez duten egiten. Korsikan gauza bera gertatzen da. Toki hauetako hizkuntzak aintzakotzat hartzen dituzte, baina ez dituzte ofizial bilakatzen. Guzti honetan, Jakobinoen ideologia dago, aspaldidanik frantziar gehienen gogoetan finkatua dagoena. Hori aldatzea oso zaila izango da.

G. Ofiziala izan ez arren, euskara ere kontutan har dezatela positiboa litzateke, ez da?

E. Nire uste apalean, ofizialtasuna da behar-beharrezko duguna. Baina, non bizi garen ezin dugu ahaztu. Frantziarrek ez dute ofizialtasuna onartuko, eta beraz, emeki- emeki, urratsez-urrats jokatu behar dugu, koofizialtasunari begira beti ere. Zaila den arren, borrokatzen dugun bitartean urratsak emanen ditugu.

G. Euskaltzaindia aspaldidanik ari da hizkuntzaren normalizazioaren alde lanean. Ildo honetan, euskara batua eta euskalkien arteko eztabaida amai ezinaz zer iritzi duzu?

E. Normalizazioaren bidean, hezkuntzaren eragina handia da. Lehen ez genuen euskara eskoletan ikasteko aukerarik, eta orain, aldiz, milaka dira ikastetxeetan euskaraz hitz egiten eta idazten ikasi dutenak. Nire ustez euskara barneratzeko euskalkia abiapuntu da, horixe baita gure inguruan duguna. Haurrak ere hori finkatu egin behar du. Geroago, pixkanaka-pixkanaka, iritsiko da euskara batuaren txanda. Ordurako, ikastetxeen lanari esker, haurrak badaki euskaraz idazten eta irakurtzen.

G. Eskolek ere euskara batuarekiko beldurra ezabatzerako orduan ere zeresan handia dute?

E. Zenbat euskalki ditugun jakinda, euskara batuak guztion arteko hizkuntza nazionala behar du izan. Zentzu honetan, euskaldun guztiek argi izan behar dute euskara batua euskalkietatik etorria dela; alegia, ez dugula zortzigarren hizkuntzarik sortu. Beste modu batean esanda, euskara batuaren iturria euskalkiak dira.

G. Beraz, indarrean segitu behar dute.

E. Dudarik gabe. Balio osoa izaten jarraitzen dute. Hor ez dago inolako zalantzarik.

G. Euskara arautzea da Euskaltzaindiko kideek duzuen egin beharren artean nagusienetako bat, eta lan horrek etengabeko lana suposatzen du. Lexikoaren arloan, hitzen finkatzeak nahasteak sortarazi izan ditu euskara erabiltzen dugunon artean. Guzti honen jabe zarete?

E. Garai batean, belaunaldi batentzat "H" letra erabiltzea gauza ikaragarria izan zen. Eta hori 10 urtez egin zen. Euskaltzain diren batzuek lege berria berehala hartu eta erabiltzen hasi zirela ikusterakoan guztiz harritu nintzen. Uste dut emeki-emeki, gauza bera gertatuko dela neurri berriekin. Ildo honetan, beste gauza askotan bezala, eskolak berebiziko garrantzia izango duela uste dut. Beste belaunaldi bat etorriko da, eta haiek ez dute inolako zailtasunik topatuko.

G. Ez dakit erantzuna izan dezakeen galdera den, baina, zure aburuz, noiz lortuko dugu euskararen normalkuntza?

E. Hemendik 20 urtera lortuko dugu. 1968. urtea erreferentzia gisa hartuta, 20 urte pasa dira, eta bide erdia egina dugula uste dut. Beste erdia falta zaigu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_