Helduentzako ere aproposak
Bosgarren ediziora iritsiko da aurten Bergaran Helduentzako Txotxongiloen Nazioarteko Mostra, hilaren 18a eta 21a bitartean burutuko dena. Europan zehar nahikoa hedatua dagoen jarduera izanik, bai Euskal Herrian eta baita Espainian ere txotxongiloak oraindik zabaltzen ari direla kontsidera daiteke. Honen lekuko, Estatuan orain arte Bergarakoa mota honetako jaialdi bakarra izan dela, nahiz eta orain Alcalá de la Real herrian beste jaialdi txiki bat martxan jarri den.Itsaso Azkarate eta Carlos Odriozola, Taun Taun Teatroa, dira bera martxan jarri eta gaur egun antolatzen darraienak. Mostra sortu zeneko helburua, helduei zuzendutako txotxongiloa egitea, mantentzen dute hamar urte geroago, eta arlo horretan zegoen hutsunea betetzearena ere bai. Halaber, txotxongiloak antzerkiari eskaini diezaiokeena asko dela erakutsi nahi izan dute. Urteak pasa ahala, publikoaren harrera hobetuz joan da eta jaialdiaren programazioa zabalduz.
Antolatzaileen esanetan, helduei eta umeei zuzendutako lanen arteko diferentzia nabarmenena gaia tratatzeko moduan datza. "Gauza berak kontatzeko aukeratzen diren teknikak, helduei zuzendutako ikuskizunetan arriskutsuagoak edo ausartagoak direla esan daiteke, esperimentazio gehiago egiteko aukera aprobetxatzen da".
Txotxongiloena beste edozeinen pareko espresiobide bat dela azaltzea izan da Taun Taun Teatroak erakutsi nahi izan duena, eta horrekin batera diziplinak urtetan jasan duen gutxiespena gainditzea. "Euskal Herrian txotxongilo lan gutxi egin den bitartean, Europan benetako tradizioa dagoela ikusten duzu, oso jende interesgarria ari dela lanean".
Bestalde, titiriteroek arlo oso ezberdinak jorratzen dituztela azpimarratzen dute antolatzaileek: planteamendua, manipulazioa, eszenan jartzea, dekoratuak... "Askotan artisau lan bat ere egiten da, bakoitzaren txotxongiloak prestatzerakoan. Bakoitzak bere estiloa du, baina mostra honek badu erakusketa batekin zerikusia", dio Itsaso Azkaratek. "Antzerki aste bat baino zerbait gehiago ere badela esan dezakegu".
Txotxongiloekin lan egiteko teknika ezberdin asko dago. Tradizio handien dutenen artean eskularruzko txotxongiloa aipa daiteke, edonori ezagun egingo zaiona. "Bere garaian kritika bide bezala ere erabili izan da, gertatzen ari zena kontatzeko".
Harizko teknika ere nahikoa ezaguna da. Harien bidez mugitzen du txotxongiloa goialdetik norbaitek, eta ezaugarri propioa eman diezaioke bakoitzak. "Ikuskizunean parte hartzen duten titiriteroak badaude, ezkutuan gelditu ordez antzezlanean sartzea nahiago dutenak". Itzalen teknikak, bestalde, aukera zabala eskaintzen du, aktore beraren itzaletik hasita, berak erabili edo inguruan izan ditzakeen objektuetaraino.
Japoniatik iritsitako bunraku modalitatean txotxongiloa bi eskuekin mugi arazten da, bat buruarentzako eta bestea gorputzarentzako, makilatxoekin egiten den modu beretsuan.
Lau egun, 20 emanaldi
Hilaren 18a eta 21a bitartean Bergarako kale eta bazterrak txotxongiloz beteko dira Udalaren laguntza eta herritarren parte hartze garrantzitsua duen Helduentzako Txotxongiloen V. Mostrari esker.Aurtengo ediziora hainbat herrietako taldeak etorriko dira. Euskal Herriko lau taldeekin batera, programak India, Frantzia, Italia, Flandria, Brasil eta Argentinako taldeak ditu barne, Gaztela eta Kataluniakoetaz gain. Lau eszenatokitan azalduko dituzte euren lanak taldeek. Muntaia handientzako Novedades Aretoa erabiliko dute, baina honetaz gainera Kartzela Zaharrean eszenatoki bat ere egokituko dute eta kalea bera eta Pol Pol taberna Mostraren parte izango dira lau egunetan zehar. "Aurten, gainera, Osintsu eta Angiotzar auzoetara hurbiltzeko asmoa ere badugu", dio Carlos Odriozolak.
Eszenatoki bakoitzaren ezaugarrietara hobeto moldatzen den ikuskizuna egokitzen ahalegindu dira antolatzaileak. "Ez dira berdinak kalean ikus daitekeen lan bat eta areto handi batean taularatuko dena", azaltzen du Itsaso Azkaratek. "Eta gainera, publiko ezberdinei zuzenduta egon daitezkeela ere kontutan hartu dugu, emanaldi bakoitzaren orduak finkatzerakoan bezala".
Bilboko Aspaceko Ametsetan taldeak emango dio hasiera aurtengo jaialdiari ostegun goizean "antzerki beltza" bezala ezagutzen denaren barnean kokatutako Aprendiendo a soñar lanarekin. Hortik aurrera Plansjet, Gorakada, La Pícara locuela, Laura Kibel, Chileno Teatro, El tenderete, La Fanfarra, Anima Sonho, Le zèbre à poids, Prasanna Rao eta Markeliñe izango dira edizio berri honek izango dituen lau eszenatokietara irudimena eramango dutenak. Munduko hainbat puntuetatik iritsitako artistak dira denak, Brasildik hasita Indiaraino, bakoitzak bere teknika eta berezitasunak dakartzalarik.
Lehenengo aldia da Laura Kibel eta Prasanna Rao Estatura datozela. Italiarraren lanean, Va dove ti porta il piede, artistaren oinak, hankak eta belaunak txotxongilo bihurtzen dira. Prasanna Raok, aldiz, eskuak ditu lan tresna nagusi. Bere behatzez besterik ez baliatuz, indiarrak jendearen erretratuak egiten ditu, edota korrika, saltoan edo jolasean dauden animaliak irudikatu.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.