_
_
_
_
_

Ilusio eta ametsen eskola

Askorentzako denbora-pasa hutsa, beste batzuentzat ordea bizitzeko modu bat. Honela uler dezakegu eszenatoki gaineko mundua. Pertsonaren eta interpretazioaren arteko amodio erlazioa, batzuengan besteengan baino gogorragoa, baina amodioa azken finean. Betidanik existitu izan den maitasuna, baina azken urte hauetan indar gehiagorekin loratu izan dena Euskal Herrian. 80. hamarkadan, kanpoko eraginari esker neurri handi batean, lehen antzerki tailerrak gureganatzen hasi ziren. Esperientzia eta diru-laguntza urria zuten, baina antzerkigintza gizarteratzeko ilusio izugarria. Hauetako tailer bi Getxon eta Donostian kokatu ziren, gaur egungo Getxoko Antzerki Eskola eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra alegia. Getxokoa 82an, tailer gisa, antzerkigintza amateurrari begira sortu zen. Lehen pausoak maila horretan eman ondoren, 89an Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintza bati esker, irakaskuntza profesionalera eman zuen jauzia, bi ziklotan banatzen diren lau ikasturteak emanez. Gaur egun, hasierako urteetan eskaintzen zituen tailer amateurrak mantentzen ditu eta haurrentzako eskolatxoa ere martxan jarri dute. Guztira 260 ikasle, hauetatik 38 maila profesionalean.

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra Gipuzkoako hiriburuan zegoen Arte Dramatikoen Tailerra itxi eta urte batzuetara sortu zen. Aktore, zuzendari eta produktore talde batek heziketa bultzatzeko beharra ikusi zuen, nahiz eta diru iturririk eta Udalaren partetik inongo laguntzarik ez izan. Orain, mila komeri pasa eta gero, 40 laguni eskaintzen diete aktore izateko lehen pausoak emateko bultzadatxoa.

Ikasketa serioa

Carlos Baijes da Getxoko Eskolaren zuzendaria. Eskola honetan antzerkigintza profesionala jorratzen da, eta beraz maila altua eskaintzen zaie ikasleei, dedikazio aldetik gauza bera eskatuz. "Beste edozein karrera bailitzan hartu behar dute ikasleek, baina ikasgaien izenburuak aldatuta, noski. Hemen inprobisazioa, interpretazioa, mugimendua, antzerkigintzaren historia, musika eta norberaren ahotsa dominatzen irakasten diegu. Lehen bi urteak mundu honekin erlazionatzen hasteko balio dute, eta beste biak kanpotik datozen beste maisu batzuen jakinduriarekin betetzen ditugu. Azken mailan, teoriatik praktikara pasatzen gara".

Donostiako tailerra Agustín Arrazolaren zuzendaritzapean dago. Hiru mailatan banatzen dituzte ikasi beharreko gaiak, maila profesionalean eta amateurrean dabiltzanak batera arituz. Bere ustez, "ez da sarritan erraza izaten amateurra eta profesionala bereiztea, zeren eta, hobby modura hartu arren, seriotasun handiz eta ordu asko sartuz aritzen dira guztiak".

Egun interpretazio mundua era serio batean jorratu nahi dutenen argazkia egingo bagenu, honako irudi honekin aurkituko ginateke: Neska (%60 izaten dira), UBI bukatu eta Unibertsitatean hasi berria eta esperientzia gabea edo tailer batzuetan parte hartua. Argi izaten dute zer nahi duten, baina ez hain argi nola lortu. Beraz, beharrezkoak al dira klase guzti horiek aktore izateko? Ez al da teoriatik alde egiten duen lanbide berezi bat?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Eskola hauetako arduradunen iritziz, "badira inongo ikasketarik gabe aktore lanetan hasi direnak, baina berehala konturatzen dira oinarri finko bat izan ezean, oso aktore mugatuak izango direla. Kasu batzuetan, itxura ederra izateak edota paper konkretu baterako balio izanak ateak zabaltzen dizkizu, baina horrekin ez da nahikoa izaten", dio Arrazolak. Beijes iritzi berekoa da: "Guk ez ditugu aktoreak egiten. Guk helburu hori lortzeko ahaleginean aurki ditzaketen oztopoak gainditzen eta bidea leuntzen laguntzen diegu".

Baina orain maisu direnek (lehen, ikasle) beraien etorkizuna antzerki munduari lotzea erabaki zutenean ulertezintasun asko jasan zuten. Gurasoek gogoz kontra hartzen zuten erabakia. Hala ere, Carlos-en ustez egoerak hoberantz egin du, eta egun kasu gehienetan gurasoak izaten dira seme-alabak animatzen dituztenak. Agustín, ordea, ez da iritzi berekoa. "Egoera berdina da. Orain urte batzuk, edonork honetara dedikatu nahi bazuen erdi putatzat hartzen zuten emakumeen kasuan eta zorotzat gizonezkoenean. Egoera zerbait leundu dela esan daiteke, baina hala ere oso gaizki ikusita dago, kolektibo xelebre bat baino ez gara askorentzat. Gazte gehienek lanpostu finko bat lortzea dute helburu, hori bilatzera bultzatzen gaitu gizarteak eta, noski, interpretazio munduak ez du halako segurtasunik eskaintzen".

Telebista berrien sorrera

Segurtasun eza izan daiteke mundu honen patua, baina itxuraz gauzak apurka-apurka aldatzen doaz. Zorionez, gero eta aktore gehiagok aurkitzen dute beraien doanak agerian uzteko aukera. Telebista pribatu eta batez ere ETB-rako egiten diren lanek ate asko zabaldu dituzte, ezagun izateko paper garrantzitsuak dudarik gabe. Azkenaldi honetan, Getxotik atera diren ikasle gehienek lana aurkitu dute, eta honek atzetik datozenen ilusioa eta itxaropena pizten du. Baina antzerkigintzaz hitz egiten badugu, eta egoera pixka bat hobetu den arren, oraindik bide asko geratzen da askok nahiko luketen egoerara heltzeko. Arrazolak gogorarazten duenez, "80. hamarkadan boom izugarri bat eman eta gero, hamarkada horren amaierarekin batera laguntza guztiak moztu egin ziren. Hala ere, baikorra naiz, uste baitut euskal antzerkigintzak lortuko duela dagoen tokitik irtetea. Baditugu antzokiak, jendea ikasteko eta irakasteko prest dago eta denok dakigu esperientzia maila oso garrantzitsua dela eszenatoki gainera igo eta jendearen aurrean aritu nahi denean".

Baina guzti hau errazagoa litzateke erakundeen laguntzarekin. Dirudienez, hemendik gutxira hel daiteke laguntza hori. Esaterako, interpretazioaren hezkuntzaren birmoldaketa ekarriko lukeen heziketa publikoaren sorkuntzaz piztu da eztabaida: LOGSE-an barneratu, Lanbide Heziketa bezala kontuan hartu... Azken finean, mundu honetan daudenen ikasketak titulatzeko eta egoera normalizatzeko ezinbesteko pausoa.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_