Liberalismo politikoaren mugak ESTEBAN ANTXUSTEGI
"Liberalismo" hitza ahotan dabilkigu sarritan, eta gaitzesteko ibili ere askotan. Euskara idatzian, zer esanik ez, lehenago agertu zen "liberalkeria" terminoa (1888an), "liberalismoa" (1899an) baino (Ibon Sarasolaren hiztegian ageri denez). Jakina, gaur ez diogu, orduan bezala, "liberalkeria bekatu denik", baina asko dira liberalismo ekonomikoaren zein politikoaren mugez edo arriskuez aritzen direnak. Hemen liberalismo politikoaz dihardugu, ez baitugu ahaztu behar gure demokraziez hitz egiten dugunean, demokrazia liberalaz ari garela. Baina tradizio liberalak enbor bakarra izan badezake ere, baditu gutxienez bi adar handi, bereiztu beharrekoak.Batetik, demokrazia liberal klasikoaren tradizio nagusia dugu, Locke eta Madison-en eragina duena, besteak beste. Tradizio honetan demokrazia ez da helburu bat bere baitan, bitartekoa baizik: gizabanakoek beren xede interesatuak, partikularrak, lortzeko duten gobernu-sistema. Bertan hartzen diren erabakiak ahalik eta kontrolatuenak izan behar dira, Estatuaren boterea ahalik eta txikiena izan dadin; horretarako konstituzio-mekanismoak sortu behar dira. Zenbat eta gehiago kontrolatu Estatu-erakundeetatik hartzen diren erabakiak, orduan eta askeagoa izango da komunitate politiko honetako gizabanakoa. Tradizio liberal indibidualista eta lehiakor honetako ardatz den gizabanako askea gauza guztien gainetik "gehiengoaren tiraniaren" beldur da.
Gizabanako bakoitza legitimatua dagoenez bere interes pribatuak lortzen saiatzeko, horretarako antolaketa politikoari eskatzen diona zera da: joku-arau garbiak ezarri eta ordezkarien bidez aukeratzen diren erakundeen bidez joka dezala; banakoen oinarrizko askatasun eta eskubideak defendatu, legeak eta boterearen arteko bereizketa printzipioak bermatu eta iritzi publikoa babes ditzala.
Laburtuz, komunitate politiko honek hiru zutabe izango lituzke: aniztasuna, gizaki guztiek interes desberdinak baitituzte; errealismoa, gizakia indibidualista eta lehiakorra izaki, interes pribatuak baino ez baitu zuzentzen bere jokabidea; eta botere-mugaketa, agintari politikoen boterea inoiz gehiegizkoa izan ez dadin zaintzen duena.
Sistema-mota hau ez da, ordea, liberalismoaren barnean gauzatu daitekeen bakarra, liberalismoa ulertzeko beste modu bat ere baitago: gizabanakoak guztien ona bilatzeko gai diren subjektu politiko bihurtzen dituena eta, ondorioz, demokraziaren sakontzea dakarrena.
Bigarren ikuspuntu honen arabera (Rousseaurengandik hasi eta egungo sozialdemokrazia arterainoko ibilbidea duena), gizabanakoak ardatza izaten jarraitzen du, baina jada ez zaio komunitateari kontrajartzen, banakoaren eta taldearen interesak ez daude, derrigorrez, liskarrean, aitzitik, uztartu eta bat egin daitezke. Antolaketa politiko honetan hartzen diren erabakiak ez dira interes berekoiak gauzatzeko bakarrik, "borondate orokorra" bilatzen ahalegintzeko baizik. Esaterako, bertako herritarrek ez dute gaizki ikusten beraien zerga zati bat gehien behar dutenen laguntzara zuzentzea, heziketa, osasuna eta lehen mailako beharrak dohainik eta kalitatez eskaintzea, eta abar.
Demokraziaren koska hor dago, hain zuzen: nola uztartu interes kolektibo eta sozialak indibidualekin, zenbaterainokoa litzateke "interes orokor" horren eskaria? Ba ote daude gizabanakoen eskubideen gainetik aldarrika edo eska daitezkeen eskubide kolektiboak? Eta bi eskubide-motak liskarrean sartuz gero, zein nagusitu beharko litzateke? Nola babestu banakoaren eskubidea gehiengo batek erabakitzen duenaren aurka dagoenean? Nola errespetatu gutxiengoen eskubideak inoiz ezin badute (kopuru aldetik) gehiengoek duten legitimitate demokratikoa lortu? Gehiengoen erregela aritmetikoa zilegi ote da kasu guztietan erabakiak inposatzeko? Non dago muga?
Galderak, kezkak, erronkak. Baina horixe izan beharko luke, hain zuzen, demokrazia: guztioi dagozkigun erronkei irtenbidea emateko gai den sistema irekia, beti osatzen dagoena, eta inoiz itxi edo biribildu ezin daitekeena.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.