_
_
_
_

"Haurrek mezu poetikoa jaso dezakete"

Normalean olerkien mundua irakurle helduekin erlazionatzen dugun arren, noizbehinka idazle batzuek gogorarazten digute txikienek ere gustuko dutela. Lutxo Egia idazleak oraintsu plazaratu du bere lehendabiziko olerki liburua, Kalezuloko animalien itzalak, burutu dituen behaketen fruitua. Bertan, pertsonak eta abereak nahasten ditu, batak bestearen eguneroko zereginak burutuz, "haurrek animaliekin erlazionatzeko duten erraztasuna nabaria baita", dio Egiak.Bere ustez, gaur egun argi dago ipuinak gailentzen direla haur literaturan, eta honek hizkera poetikoa baztertu egiten duela. Ondorioz, txikienek ez dute olerkiekin erlazionatzeko aukera handiegirik izaten, eta denboraren poderioz gero eta gehiago urruntzen dira literaturaren arlo honetatik. Lutxo Egia-ren hitzetan, "askok uste dute haurrek ezin dezaketela olerkien mezu poetikoa jaso, ez direla gai bertan esaten dena ulertzeko. Baina kasu hauetan nagusiek zeresan handia dute, haiek baitira olerkia zer den umeei helarazten dietenak, haurra eta liburuaren arteko igorle lana eginaz. Hitz jokoz, onomatopeiaz eta irudiz betetako lerroak dira, beraien zentzumenak piztu eta martxan jartzeko aproposak". Baina euskal literaturan sarritan gertatzen den bezala, merkatuak eskaintzen duen esparru mugatuak ez dio mesederik egiten haur olerkigintzari: "Eskaera bera urria da, gehien bat beste hizkuntzetako merkatuekin konparatzen badugu. Hau dela eta, argitaletxeek sarritan literaturaren beste esparru batzuk jorratzea nahiago izaten dute, salmentetan alde handia dagoelako".

Bere liburuaz, haurrentzako poesia dela gogorarazten duen arren, Lutxo Egiak helduentzat ere oso atsegina gerta daitekeela uste du. Olerki askotan umeek aurkitu ezin dezaketen umorea eta ironia azaltzen da, lerro berdinetan esanahi ezberdinak agertuz adinaren arabera.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_