_
_
_
_
Reportaje:

Eszenatokia hobetu asmoz

Arte eszenikoak benetazko aisi eta kultura eskaintza izan daitezen eta ikuslegoarengana ahalik eta baldintza hoberenetan irits daitezen, helburu nagusi horrekin duela lau urte sortu zen Eskena elkartea. "Lanbideari duintasuna eman nahi diogu", dio Ana Pérez elkarteko presidenteak, "administrazio eta kudeaketan eta antzerki lanetan gabiltzanon arteko harremana indartu, normalizatu, eta funtzionamendu eta ikuskizunei buruz hitz egiteko abaguneak sortu".Antzerki eta dantzaren munduan entrepresari eta artista gisa aldi berean dabiltza Eskenako partaide diren konpainiatako kide gehienak, eta bi alderdietako ikuspegia batzean guztien beharrak zeintzuk diren jakiteko aukera aparta du. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hamabost konpainia biltzen ditu Eskenak: Ados, Hika, Legaleón T, Tanttaka, Txalo eta Taun Taun, Gipuzkoan; Gorakada, Kukubiltxo, Markeliñe, Maskarada eta Julio Perugorria, Bizkaian; eta Panta Rhei, Paraíso, Porpol eta Traspasos, Araban. Bere lehen egoitza Sarobe Arte Eszenikoen Gunean izan zuen elkarteak, eta gaur egun Amorebietan dago kokaturik. "Kasu batean eta bestean, Kike Santiagori eta Amorebietako Udalari gure esker ona zor diegu, proiektu honetan sinestu dutelako eta erraztasunak eman dizkigutelako".

Más información
Emankizunen zirkuitoa

Ikuskizuna taula gainera iritsi arteko bidea arrazoizko era batean egitea nahi dute Eskenako kideek. "Antolatzaileekin eta erakundeekin harremana bultzatzea bilatzen dugu, lan egiteko orduan benetako beharrak eta baldintzak zeintzuk diren ahalik eta modu zehatzenean ezagutu ditzaten", azaltzen du Legaleón Teatro taldeko Ana Pérezek. "Orain arte lortu dugun gauzarik garrantzitsuenetakoa Euskadiko Antzerki Sareko arduradunekin mahai berean esertzea izan da, programatzaileekin. Horrelako elkarrizketekin guztion onerako diren pauso eta ondorioak lortzen ditugu".

Izan ere, kontraturen bat sinatzerakoan hainbat arazo praktiko gainditu behar izaten dituzte antzerki munduan dabiltzanek. "Askotan gertatzen zaigu, gehienoi", dio Pérezek, "muntaia bat kontratatzerakoan konbenioaren araberan itxi behar ditugula baldintzak. Baina konbenio honek esaten duenez, aktoreak ezin du materiala eraman eta ekartzen edota gidari gisa ibili, eta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago bakarrik joan behar du antzokira. Hori, konpainia gehienetan, ezinezkoa da. Ni Legaleón T-ko gerentea naiz, aktoreaz gain, eta ezin dut jendea kontratatu espreski trasteak eraman eta ekartzeko, nik lan horretan ere parte hartu behar dut, eta baita furgoneta gidatzen ere. Eta ni bezala dabil gehiengoa".

Eskenaren lehentasunetako bat konbenio egokiago baten berridazketan lan egitea da, gorabehera hauetaz gain oraindik arautu gabeko beste antzerki arloak ere kontutan hartuko dituena. "Kale antzerkia, haurrentzako antzerkia eta beste formato batzuk konbenio horretatik kanpo daude eta horientzako ere araudi bat izan nahi dugu".

Eskenak aurten aurrera daramatzan proiektuen artean, arte eszenikoen inguruko artxiboa sortzea dago. "Euskal Telebistarentzako produktora gisa lan egiten dugu, euskaraz Hau komeria eta gaztelaniaz El gallinero izeneko saio batekin". Saio hauei esker, karteleran momentuan dauden arte eszenikoei loturiko ikuskizunei errepasoa egiten zaie, ekimenen hedapena bultzatuz. Guzti honekin dagoen hutsunea bete nahi dute, eta bide batez, beste lan garrantzitsu bati ekin. "Orain arte ez da inor arduratu euskal antzezlanen inguruko artxiboa sortzen eta guk oso garrantzitsua deritzogu honi".

Administrazioarekin lana

Dokumentazioa gordetzeko leku aproposen bat izateko administrazioekin eta baita SGAErekin ere bilerak aurrera doaz, Ana Pérezen esanetan bide onetik gainera. "Baina administrazioa proiektu gehiagotan inplikatu nahi dugu, hainbat egitasmo aurrera eramateko dirulaguntzak eskatuz. Kanpo hedapena, arte eszenikoen hedapena, arte eszenikoen kontseilua eta antzerki topaketak, besteak beste".

Eskenako arduradunaren ustetan, administrazioak bilakaera handia jasan du azken urteotan, eta gauza bera gertatu da antzerki munduarekin, baina batera joan ez diren aldaketak izan dira. "Paraleloan ibili beharrean, adostasun puntuak aurkitu nahi ditugu, batera hobeto lan egingo dugunaren komentzimendua daukagu eta".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_