_
_
_
_
_

Iñaki Salvador eta Legaleón T, gaurko Arriola Sarien banaketan

Iñaki Salvador, musika arloan, eta Legaleón Teatro taldea eta Eibarko Jardunaldiak, antzerkian, dira Arriola Sarien bostgarren edizioaren irabazleak. Sari banaketa Elorrioko Arriola Kultur Aretoan egingo da gaur, gaueko hamar eta erdietan hasita. Ekitaldi honetan, Kubako Gema 4 emakumezkoen taldearen emanaldia izango da. "Arriola Sariekin arte eszenikoei omenaldia egin nahi diegu", dio Iñaki Larrañaga arduradunak. Aurtengo sarituei dagokienean, Larrañagaren esanetan, "Legaleón taldea apostu berezia egiten ari da antzerkiaren arloan. Berritzaile hutsak dira, eta Euskal Herrian, Absurduaren antzerkia egiten duen talde bakarra da. Iñaki Salvador, berriz, egungo musikaririk garrantzitsuenetakoa da. Gurekin oso jarrera zintzoa izan du beti eta, horren lekuko, Arriolako Jazz eta Blues jaialdian parte hartuko duela azaroan". Aurreko edizioetan, bestalde, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Markeliñe edota Teatro Gasteiz saritu izan dituzte, besteak beste.

Gaurko saioan, gainera, Arriolak antolaturiko emanaldiak ikustera behin baino gehiagotan joan diren hainbat ikusle omenduko dituzte; tartean, Elorrio bertakoak ez direnei arreta berezia eskainiz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_