_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Laka LUIS DANIEL IZPIZUA

Kalean ikusten baduzue, hil ala biziko gauza konpontzera doan gizona irudituko zaizue. Espazio geldia edota denboraren gorputza zirela entzun nioen behin norbaiti zioela eskulturei buruz. Horregatik, behar bada, badirudi Txikitxuk airerik topatzen ez duela eta, hutsaren jabe, espazioak zabalik aurkitzen dituela, burmuinan gordeta bailitu bai denbora bai honen uhinen hondar diren gauza iheskorrak. Ideia. Lakaren pausoak ideiaren paletadak dituzue. Gelditu ezazue eta hasi berarekin berbatan. Berehala jaurtiko du ideia, gihar baten kontrakzioa balitz bezala, eta bere hitz jarioak -hitz-jauziak- mailuaren hotsetik biolinaren pianissimora mugituko dira, haserretik samurrera, eta ideian kokaturik zituen begiak zuregan utziko ditu orduan, zabalik, nola edo halako damu ezezaguna ferekatu nahiz edo. Sarri diskutitzen dugu, ez baikatoz ados zenbait puntutan, batez ere gure etxeko politika honi dagozkion horietan. Bakean diskutitzen dugu ordea, gure baitan askotan mina sentitu arren. Min barea, funtsezkoa zitekeena alferrikakoak baztertuko ez ote duen susmatzen duen horietakoa. Benetako lotura, komunean duguna, esentziala, lurpekoa dugu, edo hobeki gure kasuan, urpekoa. Artean maite dugu, gure lur hau, Venezia, Giacometti, John Baldessari... Baina maitasun guzti horiek loturaren distira dira, ez lotura bera. Hau sentsibilitatean bermatzen dela esatera ausartuko naiz. Edo hori gustatuko litzaidake behinik behin. Xabier Lakaren eskulturak lehen aldiz ikusi nituenean, fintasun hitza burura zitzaidan. Fintasuna eta sentsualitatea, eta pentsatu bezala esan nioen berari. Ohizkoak ez, antza denez, artearen alorrean nik erabilitako hitz horiek eta pittin bat harrituta begiratu zidan. Klasizismo berri baten langiletzat jotzen zuten orduan Laka, eta egia baita, klasizismoa beti dago hor bere lanetan, nahiz eta oihartzun, lurrin edo zita bezala agertzen ez den, bere hizkuntzaren arrago metamorfikoa bezala baino. Forma klasikoak, nahiz elementu eraikileak nahiz materialak, izan ohi dira bere eskulturen mami, baina forma horiek polisemiakoak bihurtzen ziren, oroitmen pertsonalari eta oroitmen kulturalari begira gelditzen ziren galderen gisakoak. Eta kultura aipatzen dudanean ez dut adierazi nahi kultura klasikoa bakarrik, herri honen kulturaz ere ari naizelarik, bai eta Lakaren herri bereziaren kulturaz ere. Alde horretatik, forma soilak polimorfoak bilakatzen dira, margoak -zuri gardenak, gorrixkak, urdinak- dekonstruzioaren bidez azpimarratzen duela aniztasun hori. Gaur egun ironiari eman dio sarrera bere lanetan. Orain arteko lanetan zetzan ondorio posible bat zen. Eta ironia garatzeko erabiltzen dituen metaforek betiko joko anitz eta konplexua gordetzen dute. Badirudi Lakari une goxoa iritsi zaiola. Pozten gara, baina harrigarria da ikustea nola orain ere kanpoan jaso behar izan duen gure artean hain murrizki onartu ohi diogun balioa. Betiko kontua.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_